Hugo Chavezen heriotza eta sutea sarean

Chavez zuzeu

Oraingoan ez zen fake bat twitterren timeline osoa hartzen zuen sutearen arrazoia. Ez zegoen gezurrik, Tele Sur katean zuzenean ari zen Nicolas Maduro berria ematen. Zalantzarako zirrikitu bat bera ere ez beraz. #MuereChávez eta Venezuela mundu mailako trending topic izan dira bart, Muere Hugo Chavez #hastasiemprecomandante eta Telesur Espainiar Estatuan eta #Chavez Frantziar Estatuan.

Mikel Iturriak (@iturri) txio batean ondo zioen bezala, ez dago erdibidekorik Hugo Chavez Frias jaunari dagokionean. Mezuak edo oso aldekoak edo oso aurkakoak dira. Zuri edo beltz.

Bere heriotzaren inguruko espekulazioek ere eragin dute eztabaida: minbizia berezkoa zuen ala baten batek ezarritakoa?

 

 

 

Efemeride kuriosoen egunean joan zen Chávez gainera. Twitterren irakurri nituen bi: Iósif Stalinen heriotza (martxoaren 5ean, 60 urte atzerago) eta Rosa Luxemburgoren jaiotza (martxoaren 5ean, duela 142 urte). Azken hau Alex Gurrutxaga (@alexgurrutxaga) euskal filologo eta lagunak bota zidan. Ziur gehiago ere badirela, baina bi hauek kuriosoak ala?

Brigadista gisa, nahiz, oporretan Venezuelan izandako lagun dezenteren kontakizunetatik eta desinformazio basatiari ihes egiten dioten hedabideetatik iritsi zait mugimendu bolivariarrak Venezuelan arlo sozialean emandako aurrerapausoen berri.

Ez dut adorerik nik neuk baieztatzeko eta hemen botatzeko egindakoen zerrenda. Baina talde komunikatino kapitalisten aldetik Chavezek eta bere gobernuak jasandako jazarpenak asko ematen du aditzera. Cuban bezalatsu. Prisa (El País…) da adibideetako bat. Bilderberg taldeko kide den komunikazio enpresa desiratzen zegoen atzoko albistea botatzeko. Hain handia zuten desira ezen tipografia berezia ere prest baitzeukaten. Ez da harritzekoa hemerotekari errepaso bat egiten badiogu. Azken hanka sartze erraldoia, Chavezen argazki faltsua publikatu zutenekoa.

Telebista eta irratia ez piztea erabaki zentzuduna izan zelakoan nago. Timelinea jarraitzea besterik ez zen egin behar RTVE ematen ari zen lotsaz jabetzeko. Hemen hiru txio: 

 

Bukatzeko La Tuerkako aurkezle eta Complutenseko Zientzia Politikoetako irakasle Pablo Iglesiasek (@Pablo_iglesias_) duela ez asko Chavez dela-eta botatako esaldiarekin geratuko naiz: “Chavez bizirik arriskutsua zen, hilik garaitezina izango da”. Errespetua.

Artikulu sorta bat Chavezen heriotzaren harira:

  • Hugo Chavez, twitter maitatu zuen presidentea. Klik hemen. (ClasesdePeriodismo.com)
  • Historiak absolbituko gaitu. Klik hemen (Pascual Serrano – El Diario)
  • Chavezen heriotza: Eta orain zer? Klik hemen (Huffington Post)
  • Deun eta Satan. Klik hemen (El Mundo)
  • Komandanteak eman du azken hatsa. Klik hemen (Berria)
  • Chavez, maitasunaren eta gorrotoaren artean. Klik hemen (Naiz.info)
  • Kontinente batentzat duintasun legatua. Klik hemen (Público.es)
  • Chavezen profila bost gaietan. Klik hemen (Le Monde)
  • Hugo Chavez minbiziaz hila. Klik hemen (Aljazeera)
  • Caracasen zendu da Venezuelako presidente Hugo Chavez. Klik hemen (The Guardian)

Chavezen diskurtso mitikoak:

  •  Chavezek Cuba diktadura zela esan zuenekoa:

  • Merkelekin sartu zenekoa

  •  Enbajadore yankia Venezuelatik bota zuenekoa

  • “Azufre usaina dago hemen”

  • George W. Bush-i Mr Danger deitu zionekoa

cancer, discurso, diskurtsoa, diskurtsoak, facebook, frias, heriotza, hil, Hugo Chavez, minbizia, muerte, muerto, sare-sozialak, Twitter, Venezuela, zendu, zendua
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

6 pentsamendu “Hugo Chavezen heriotza eta sutea sarean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude