5 pentsamendu “Pareko leihotik: zain”-ri buruz

  • Non sinatu behar da gure Robert Frank euskaldunari Guggenheim Fundazio moduko batek lan bat eskeini diezaion. Eutsi goiari!

  • …Urdaiazpikoa ala toreroa, nor lehenago eroriko…

    • Gari Garaialde 2013-03-09 21:03

      Urdai azpikoa eta toreroa, biak erori dira nere gainera; eta telebista eta liburuak eta…
      Kantak argi esaten zuen, ‘zakur beltza dago sotoan, NIRE izena zaunkaz esaten, nere txorkatilei ausikika…’

  • Bazakiat errazagoa dela esaten, egiten baino. Baina pentsa ezak alde onetan. Pentsa ezak egin nahi baina, hintzen lekuan egoteagatik, egin ezin hituen gauzetan. Ez dukela berriz tupust egingo murru horrekin, gauzak hire modura egiteagatik aldiro topatzen huen porlanezko horma horrekin. Gehiago galdu dutela eurek, hik baino. Hik akaso irabazi ere egin dukela. Pentsa ezak dauzkaken aukera berrietan eta amets zaharretan.
    Ateraiek argazki on bat toreroak, urdaiazpikoak, telebistak eta liburuek osatzen duten montoiari, gero bakoitza bere lekuan txukun-txukun utzi, eta ea leihoaren beste aldean zer dagoen.

  • Eneko, hau ulertezina izango zatekeen Garik dena esplikatu ez balit. Alde batetik esango nuke hizketaldi batzurentzat toki hau publikoegia ez ote den, baina bestaldetik hau dena oso koherente sentitzen dut Gariren poesiarekiko. Bere poesia eta bere poesiaren misterio esplikaezin eta esplikaziorik behar ez duenarekiko. Biba Gari. handitzen zeranean ikasiko dezu isilik egoteak zenbat balio dun…NIPADIOS!