Gezur Xenofoboa

Gezur Xenofoboa –

Gezur XenofoboaLana amaitu ostean, Abandoko geltokian, trena etortzeko momentua itxaroten nengoela, zerbait nazkagarria usaintzen hasi nintzen eta bat-batean, DAMBA! Odolez, ertzaintzaz eta medikuz inguratutako ikuskizun higuingarri baten erdian ikusi nuen neure burua. Hau nire osabak kontatutako istorioa izan zen. “El tema de los moros se está yendo de control” bati jarraituta. Baina, benetan etorkinen kontua hain txarto dago Euskal Herrian? Edo, eskuineko partiduek sortutako gezur xenofobo bat da, botoak eskuratzeko?

Gehienek gaur egungo inmigrazioak Euskal Herriari galerak eragiten dizkiola uste du, baina inmigrazioaren euskal behatokiaren datuek errealitate ezberdin bat aurkezten dute. Zifren arabera etorkinek ongizate sistemari egindako kapital sarrera handiagoa da suposatzen duten galerekin alderatuta. Dudarik gabe, etorkinek ekonomikoki ez dute suposatzen arazo bat, orduan zergatik komunikazio bide askok esaten digute alderantzizkoa? Agian, interes politikoak direla medio?

Bestalde, Euskal Herriaren jaiotze indizearen arazoa agerikoa da, hau da, 80. hamarkadatik gure lurraldeak zifra honen beherakada izugarria bizi izan du. Etorkinak etorri ziren arte; hauek ez dute bakarrik indizea berdindu, baizik eta hori altzatu ere egin dute. Beste lurraldeko pertsonek gure jaiotza tasaren arazoa konpontzen lagundu digute eta guk haiei sari moduan xenofobia eta bazterketa oparitu diegu. Zelako ongi etorria…

Ziur aski asko nire kontran altxatuko dira esanez, arazoa ez dela demografikoa ezta ekonomikoa ere, baizik eta etorkinen jarrera desegokia gure lurraldeetan. Horregatik heziketa berri bat eta lan aukerak eman beharko genizkieke lehen aipatutako diru irabaziekin; horrela gure gizartean sartuko ahal izango lirateke. Dena dela, guk gure aldetik jarri beharko genuke gure aurreiritziak ezabatzeko eta pentsamolde globalizatu bat garatzeko.

Amaitzeko ezin dugu ahaztu gure aitite-amonek joan izan behar zirela, duela ez asko, gerren eta pobreziaren erruz. Orain duela ez asko, lagundu zigun jendeari mesedea itzultzeko momentua etorri da eta ezin diegu muzin egin.

 

Alvaro eta Unai

Gezur Xenofoboa

23 pentsamendu “Gezur Xenofoboa”-ri buruz

  • Zein galduta. Badirudi komunikabideek (edo irakasleren batek) esaten duena errepikatzen duzuela, irizpide propio gabe.
    Komunikabide gehienek etorkinek egindako delikuentzia ezkutatzen dute.

    Gauza onak badira, orduan, atzerritarrak direla goraipatzen dute. Ordezkapen demografikoa bultzatzen dute eliteek: enpresek, komunikabide eta politikariek. Arrazoi nagusia: soldatak jaistea. Gizatasuna aitzakia da.

  • Alvaro eta Unai 2021-11-04 09:04

    Esan dugun guztia datu objetibo eta ofizialak dira. Euskal erakundeetatik aterata.

  • Benat Castorene 2021-11-04 11:22

    Alvaro eta Unai, zuen datuak objektiboak izan daitezke baina “gezur xenofofoa” titulua hasieratik jartzeak ez du laguntzen debate zintzo bat abiatzeko. Izan ere gaia erabakigarria da, guretzat batez ere.
    Alabaina badut oraindik duda bat zinez ala probokazioz ari ote zareten.
    Lehenik jakin nahi nuke eia aurreiritzirik gabeko eta globalisatutako zuen pentsamolde “globalizatu” horretan, izanen ote den oraindik toki tipi bat eta segidapen baten antza duen zerbait guk zaharrek maite izan dugun Euskal herriarentzat?.

  • Euskal erakundeak immigrazioaren aldekoak dira, argi eta garbi. Eliteak dira eta ordezkapen demografikoa bultzatzen dute (euskaran duen eragina bosta axola zaie).
    Horregatik, haiek ematen dituzten datuak erabat partzialak, tendentziosoak eta baldintzatuak daude. Komunikabideen kolaborazioa dute. Milioika euro gastatzen dute zuek modu zehatz batean pentsa dezazuen.
    Pentsatu aske eta aske izango zara.

  • Bat nator txorimalo eta benat-rekin.
    Zuen iritzi propioa hari bada, uste dut ez zaudetela guztiz informatuta. Informazioa leku bat baino gehiagoetatik bilatzea komeni da. Eta gaia ondo ulertzea irtzi testu bat idatzi aurretik.

  • Eskuineko partiduak 2021-11-04 13:58

    Bat nator zurekin.

  • jamonesnavidul 2021-11-04 13:59

    Beinatek arrazoia du, datuak objektiboak izan arren, gure politikoek ezkutatzen duten hainbat datu ez ditugu ezagutzen.

  • Txorimaloren kontra 2021-11-04 14:13

    TXORIMALO, Ez dut uste arrazoirik duzunik, batez ere ez duzulako errespetatzen besteen iritzia, eta haien iritzia gutxiesten ari zarelako paranoien eta zuk zeuk asmatu duzun konspirazio-teoria baten bidez. Izan gaitezen errealistak, inori datuak asmatu izana leporatu aurretik, hobe zenuke zureak birlandatzea.

  • Alvaro eta Unai, toki ederrera etorri zarete xenofobiaz hitz egitera, lan praktiko baterako nahi adina subjektu topatuko dituzue hemen.

    Txorimaloren kontra-ri, ez pentsa Txorimalok asmatutako konspirazio teoria denik. Europako eskuin muturrean oso zabaldua dagoen “Kalergi plana” besterik ez da Txorimalok dioena, gurera ekarria. Edozein kasutan, gaia uste dut gehiago dela arrazismoa, xenofobia baino. Extremeñoen delituak eta euskaldunonak ez dira bereizten, eta ez Txorimalok ez beste inork ez du kezka berezirik delitugileen jatorriaz txuriak direnetan, baina mairu eta beltzenak, horiek bai, horiek bereizi behar dira. Kontua ez da kanpotarrarekiko fobia, azal kolore ezberdinarekiko fobia baizik.

    Hori argi izanik, eta xenofobia eta arrazismoa badaudela kontuan izanda, oraindik ez dut entzun patronala etorkinen aurkako diskurtsoarekin. Ukaezina da etorkinek (zuri, beltz zein more) soldatetan duten eragina, kalterako. Denean patronalak eskuinaren diskurtsoa darabil, estatu minimoa, desregulazioa, zerga jaitsiera, eta abar, puntu zehatz batean izan ezik: etorkinen kasua. Etorkinen aferan patronalak ezkerrarekin bat egiten du.
    https://www.vozpopuli.com/economia_y_finanzas/ceoe-necesaria-inmigracion-mantener-pensiones_0_1247876039.html
    Eta hausnartzeko beste puntu bat: Mali edo Senegaletik Europara etortzea garestia da, oso. Hargatik, hona datozen etorkinak, oro har, egoera ekonomiko “on” batean daudenak dira (egoera ona Mali edo Senegalerako, noski), eta ikasketa minimo batzuk dituztenak. Ez dakit benetan fabore egiten zaien senegaldar edo malitarrei beren gizarteko jende edukatua eta ikasia gure kaleetan aterkiak saltzen, edota negutegietan letxugak biltzen edukita, beren herrialdeen garapenean aritu beharrean.
    Injustua da malitar edo senegaldarrei beren herrietan geratu behar dutela esatea, eta ulertzen dut ikasketa minimoak dituztenean herrialde aberatsagoetara joateko grina, baina argi izan dezagun ez dela inorentzat mesede (patronalarentzat salbu) Dakarreko Unibertsitatean ingeniaritza ikasketak dituen gaztea kalean aterkiak saltzen ibiltzea Donostian.

  • Herrialde batek ze etorkin mota nahi duen hautatu ezin duenean immigrazio arazo bat dauka. Jada ikusi dugu nola Europara etortzen diren etorkin ilegal guztiak onartu behar ditugun. Are gehiago, elite ekonomikoaren diruarekin GKE-ak aritzen omen dira arazo hori elikatzen eta izan behar dugun jarrera hedabide eta publizitate kanpainen bidez zehazten.

  • Benat Castorene 2021-11-04 15:51

    “Europako eskuin muturra…arrazizmoa xenofobia baino…” aipatzen duzu. Nola ari zaren, ba othe, Txorimaloren kontra.!
    Momentuz ez dut Txorimaloren hitzetan deus ikusi hitz horiek mereziko itlukeenik.
    Horrela ari bazara eztabaida itoko duzu hasi baino lehen. Alta gaia inportantea da zeren eta barnebiltzen baitu gaurko globalizaziaoren arazo, kontra esan, akats baita europarren iragan falten ondorio asko ere.
    Zer da kalergi plan misteriotsu hori bada?

  • Kaixo Beñat,
    Kalergi planari buruz wikipediak hau dio (gaztelaniazko bertsioa topatu dut, euskaraz ez dago, frantsesez ere ez):
    https://es.wikipedia.org/wiki/Conspiraci%C3%B3n_Coudenhove-Kalergi
    Hau argiagoa da akaso, frantsesez ere badago Wikipedian (euskaraz ez):
    https://fr.wikipedia.org/wiki/Grand_remplacement
    Baten batek Kalergi Plana edo ordezkapen etnikoa badela ziurtasunez badio (eta Txorimalok hauxe esan du bere lehen iruzkinean: “Ordezkapen demografikoa bultzatzen dute eliteek”), arrazista dela esango dut, xenofoboa baino gehiago.
    Horrek ez du kentzen migrazioaren fenomenoa alde guztietatik aztertzea, eta are, kritikatzea, eta bere ondorio negatibo eta suntsitzaileak salatzea.

  • Benat Castorene 2021-11-04 17:45

    Zuri esker momentu batentzat irakurgaiez lepo naiz orai!
    Badakizu, Ba othe, ordezkapen demografikoak izan dira historian zehar –eta izango dira oraindik, beharbada ere lehen baino gehiago– ez dira beti bururaino joan.
    Adibidez, zuriek indianoak ordezkatu dituzte Ipar amerikan, arabiarrek berberak ipar afrikan eta … orain bertan gure begien aurrean frantsesek euskaldunak ordezkaten diuzte iparraldean nahiz abertzaleek itsuarena nahiago duten egin.
    Zato Uztaritzera nik erakus diezazudan zer pasatzen ari den lapurdi guzian.
    Eta hori guzia erraten badut arrazista naiz egia izan arren? Zer egin behar nuke bada? ixilik egon edo txalotu arrazista termino hori ez jasotzeko?
    Despasionatu behar da kontu hori lehenbailehen eta datu onak, aurreikuspen serioak egin eta hausnartu zer nahiko ginukeen jada oso gaizki doan gure populuarentzat.

  • Frantsesek eta espainolek Euskal Herrian ordezkapen hori diseinatu eta sustatu duten eran, kolonia baikara, ez afrika ez hegoamerikako gobernuek ez dute sustatu beren herrikideekin Europa okupatzea.
    Ez dira konparagarriak, nire ustez.

  • Gauza bat da inmigrazioa, xenofobia, arrazismoa… eta beste bat nerabe mairuen kontua. Hau da, moro gaztetxoena. Konprobatu ezazue “manaden” bortxaketa eta bortizkeriz egindako lapurketetan zelan ematen den informazioa. Nondik datozen adibidez. Ba… ia inoiz ez dira datuak ematen eta gehien-gehienetan mairu nerabeak dira. Ziuraski Igualadaren bortxaketaren arduradunak. Baina jakina, badirudi nortzuk diren esaten baduzu, Voxekoa zarela edo gendea bildurtu eta arrazista bihurtuko dela.

  • Benat Castorene 2021-11-04 22:12

    “Ez direla konparagarriak?” Ez, Ba ote, arrazoi duzu. baina, neurri bat pasaz geroz, Afrikatikako edo Hegoamerikako etorrerek ere eragin kaltegarria izanen dute politikoki jadanik ahuldurik den herri batean.
    Gero diozu “hango gobernuek ez dute sustatu beren herrikideekin Europa okupatzea?” eta gehi zinezake partikulazki EHa okupatzeko segurki ez.
    Halarik ere, ez ote dira emigrazioaz baliatzen barneko bake sozial mantentzeko eta araiz emigratuez haien diru-sarrerak ilabetero lortzeko?
    Ez da beharbada gure problema, baina ez nintzateke harrituko urtero 40000 algeriar sartzen balire Frantzian baimenik gabe hango gobernuak eragotzi gabe. Pentsazazu zer erran lezake Algeriako gobernuak 40000 frantses sartzen balire Algerian baimenik galdatu gabe?
    Gainera berrikitan aditzen nuen Frantzian okerkeria grabe bat egin zuten i, bainmigranteak ez zituztela atzera hartu nahi Algerian.
    Horiek hola, Ba ote onartu behar duzu gure herriak ezin duela imigrante kopuru handiegi bat errezibitu zuri ala beltz, kolono ala proletario, bere burua urkatu gabe.
    Beharbada zurean ez gurean bezala fenomenoa tipia da eta etorri berriak erraz asimilatzen ditutzu guk ez bezala?
    Adeitasunez.

    .

  • Iruditzen zait etorkinen afera gaizki ari garela jorratzen. Etorkinen auzia ez da konponduko Melillan hesiak handituz edo Ebron krokodiloak askatuz.
    Eztabaida etorkinak bai/etorkinak ez sinoplismora mugatu da, eta hor, eskuin muturra pozik dabil, erraza baitzaio bere diskurtsoa zabaltzea. “Etorkinik ez eta kitto”.
    Nik argi dut migrazioen kontua sorburu diren herrialdeetan gazte horiei etorkizuna bermatzean amaituko dela. Baina noski, horretarako dirua ez zaio Turkia edo Marokori eman behar, Senegal eta Maliri baizik, eta herrialde horien garapena ez da oztopatu behar, ez eta beren baliabide naturalak lapurtu, horretarako gobernuan elite ustel batzuk mantenduz. Eta noski, horrek Europan eragingo luke. Baten bat prest dago gasolina litroa 3 edo 4 eurotan pagatzeko, edota mugikor batengatik prezio bikoitza ordaintzeko?
    Bestetik, zer egin mediterraneoa gurutzatzen dutenekin? Itsasora bota? Txalupak zulatu? Libian fusilatu itsasoratu aurretik?
    Senegal, Afganistan eta halakoetan etorkizuna bermatzen ez zaien bitartean, Europara bidaia egiteko prest egongo dira gazteak. Eta beren herrietan ez dute etorkizun bermaturik izango boterea elite ustel batzuen eskuetan mantentzen badu mendebaldeak, gure enpresen eta kontsumoaren mesedetan.

  • Benat Castorene 2021-11-05 13:51

    Kaixoon Ba ote
    Lasai zaite! Gaizki edo ongi afera jorrtazen dugu behintzat nehor iraindu gabe.Gainera “afera” oso konplexua da globalizazioaren beraren konplexotasunaren osagailu sozial eta politikoa tipikoa da. Uste izaitekoa da luzaz jorratu beharko dugula eta arreta handiz astakeriak ez erraiteko.
    Halarik ere ekidin mesedez eskuin muturra zoko guzietan ikustea. Izan ere, hau zaitzu gertatzen ezbaduzu segituan eta automatikoki komuniatzen etorkinaren mistikan. Hori ere ezker muturreko berba-terrorismo aspergarri bat bilaka daiteke. Izan ere bada jendea etorkinen etorrera gehiegizkoaz arrankura gure komunitatearen geroarentzat. Alta eskuin muturrekoa batere ez da eta aurrean dituen etorkinekin ongi portatzen da.
    Bestenaz, ados naiz anitz pondutan zurekin. Bi ohar eta galdera bat eginen dizkizut.:
    1) Aipatzen ditutzun herri sorburu horiek, nahi dutelarik, badakite alainan asaldatzen eta bere gobernuak iraultzen eta estatu batuek edo Frantziak edo Errusiak azkenean amor eman behar dute eta kito. Adibidez berrikitan Afganistanen edo Malin bezala.
    2) Gutiesten duzu europako bizimodu kontsumitzaile eta hedonistaren ekargarritasuna gazte asko horiengan.Tipidanik iluratzen dituzten, hemengo TV-seriez eta publizitatez asetzen dira. Jakin behar da, edozein ekonomia motatan, hasieran garapen-ekonomikoak eskatzen duela kapitalaren metatze primitibo bat, alegia lan eta sakrifizio asko. Beldur naiz nekez garatuko dutela ekonomia propio bat Europako bizitza ustez “urreztatu”aren aukera izanen duteno. Horrelako problenatika ezagutu dituzte iparraldeko kooperatibek duela berrogei urte.
    3) Azkenik ( momentuz) afera horren ondorioa nola ikusten duzu EHan? Gure eginbeharra?
    Zeren aipatzen dituzun soluzio horietzat guztientzat, dakidanez, ez baitugu momentuz oso guti baizik egiten ahal.

  • Kaixo Beñat,
    Eskuin muturrak kezkatzen nau, zer egingo diot. Kezkatzen nau Zemmour-ek, eta kezkatzen nau Abascalek, eta bereziki, kezkatzen nau beren diskurtsoak. Eskuin muturra ez dut zoko guztietan “ikusten”, zoko guztietan “dago”. Ez dut uste inor iraintzen dudanik esaten badut eskuin muturraren diskurtsoa erraza dela, eta toki guztietara zabaldu dela. Iraintzat hartu baduzu, barkatu, benetan.
    Adibide bat jartzearren: Aitor delako erabiltzailearen iruzkina. Euskal Herrian ezagutu dugun “manada” espainiarra (oso espainiarra, VOXen ildokoa) eta zuria zen lau aldeetatik, baina arazoa “moro gaztetxoek” sortzen omen dute. Duela aste bateko kontua da, VOXeko ordezkari batek salaketa faltsu bat egin zuela Gasteizen, “moro gaztetxoen” aurka. Aitor iruzkingileak, ordea, argi du bera ez dela VOXekoa, diskurtsoa berbera izan arren, “moro gaztetxoei” dagokienez. Hori da eskuin muturraren diskurtsoaren arriskua. Oso erraz, eta nahi gabe zabaltzen dela.
    Planteatu dizkidazunekin, Malin frantsesak dabiltza, eta Afganistanen ikusiko da zer gertatuko den. 1996an talibanak boterera iritsi zirenean, yankiak pozik zeuden, herrialdea euren eskuetan jarri zutelako. Orain talibanak berriro boterean daudela, yankiak poztu ez arren, ikusiko da ea Afganistan garatzeko hautua egiten duten, edo AEBei beharrean Txinari saltzen dioten herrialdea.
    Ez hori bakarrik, CFA frankoa dagoen bitartean, Mali ez da burujabe izango (Mali, eta beste 14 estatu). Eta antzeko egoerak dauden Afrika luze zabalean.
    Bigarren puntuan diozunarekin ados nago.
    Hirugarren puntuaz, gurean zer egin? Gauza gutxi dugu egiteko. Ez gara burujabe, ez dugu gure lurraldearen kontrolik, ez dugu nazioarteko hitzarmenak sinatzeko botererik.

  • josu naberan 2021-11-05 22:47

    Inmigrazio gehikuntza saihestezina, gehi euskaldunon jaiotze-tasa baxua, gehi migrazio-politikaren burujabetzarik eza: arazo larria da gure hizkuntza eta kulturarentzat. Hori argi daukat.

    Baina arazoa ez datza inmigranteengan (izango dira, noski salbuespenak ; euskal herritarren artean ez ala? Matxismo bortxatzailea leku guztietan dago, beharbada hemen (mendebalde “zibilizatuan”), han baino arazo larriagoa (manadak” hemengoak dira)

    Ene ustez, arazoa ez dago pertsona migratzaileengan: haiek gure beste (agian gu baino hobeto) dakite, bizi dutelako, kolonialismoa zer den, eta euren hizkuntza propioa galtzen ikustea zer den.
    Arazoa da, batetik, nora datozen ez dakitela; eta hori inork ez diela azalduko, gerauok ez bada. Ez erakundeek, ez patronalak, ez Jaurlaritzaren ekimenak, ez inortxok.
    Harrera taldeen lana behar du izan.

    Herritarron partetik, HARRERA TALDE HORIETAN egotea edota eragitea da nehonek dakusadan soluzio bakarra.

    Bada zereginik, egoera larri honetan, euskal herritar kontzientziadunontzat.
    “ZEr egin”, zioen Leninek. Antolatu!, -erantzun zuen- antola zaitezte!

  • Benat Castorene 2021-11-06 09:29

    Kaixo Ba ote!
    Lehenik eta behin biok ados gara 2garren pundurako eta aitortzeko eukaldun gisan besoak behera gaudela afera horren aitzinean. Ez da batere gaizki. Artetik erraiteko Naberaren harrera talde horiek oso lagungarriak izan litezke imigrante batzuentzat baina ez dutela ondorio guti baizik edukiko kezkatzen gaituenari dagokionez. Ene ustez, Europako herri zapalduen egoera ez da eta ez izango oso guti baizik haien arazoa. Baina beharbada Naberaren talde errespetagarri horiek hobe dira ezer baino.
    Aldiz iduritzen zait sobera laster eskuinmuturrekotzat hartzen duzula populuaren defentsa erreakzio bat normal eta zilegi bat bere herriaren eraldalketa bortxatuaren aurrean. ( zoaz promenatzera Pariseko banlieuetako karriketan, han sortutako zahar batentzat oso gogorra da, eta ulertuko duzu zergatik Zemmourrek horrenbeste sustengu duen imigrazioa eten nahi duela hitz emanez ) Bestenaz erran behar duzu Frantziaren eta Inglaterraren populazioaren erdia ( bederen) eskuin muturrekoa dela. Sinetszaila dela dirudi. Askotan zkerrak zaitasuna du gizaki arruntaren edo sinplearen sentimentu komunitarioa sentitu eta konpartitzeko.
    Gero erreakzio horrek erematen duela dena gaztetxo moroen gainera emaitea? Egia da. Gehiegizko imigrazio kontrolezinak delinkuentzia asko handitzen duela egia den bezalaxe.
    Lehen kolonizazio bezala, imigrazioa gaur da fenomeno sozial politikoa eskuin ezker zatiketa gainditzen duena.
    Zaude lasai ez naiz batere iraindua sentitu. Lehenik, ideien debatea maite izan arren, oso korrekto eta jendekilako zirelako, eta bigarrenekorik, behar izan balu ere, eskuin muturrekoa izaitearen kritikak gogotik onartzen ditut pentsatzen badut eskuin muturrak duela arrazoi. Biarritzeko filosofia talde batean eskuinmuturrekotzat hartzen naute EHa defendatzen dutalako. Frantses Iraultzaren kontra.
    Animo

  • josu naberan 2021-11-06 10:06

    Benat, barriro ere Lapurdi ahantzi dut.
    Zuenean Ipar-prantses haizearen eraso zitala dadukazue… eta populu eskuindarren iritzia.

    Zer iritzi daduka Donibane Lohizuneko hiritarrak prantses-inmigrazioneari buruz? Eta hango baserritar batek, baldin baserritarrik geratzen bada?

  • Neronen ustez arazo handiena, hemen eta beste inon, ez da arraza, arazoa erligioa da, eta guretako arriskutsuena evangelistak dira, hegoamerikar gehienak
    halakoak baitira. Eta
    Laburbilduz, ezin da ukatu geronen herriak zeraman ibilbidean, bai herrigintzan, bai
    feminismoan, bai berdintasunean, bai gizarte babesean, bai… Berrogei bat urte egin duela atzera, zer,
    eta hau egia hutsa da, etorri berri horie hori guztia bost. Eta gainera oso bestelako pentsamoldea dute. Eskola publikoa? Bai zera! Iturroko ura? Baina zer diozu! Birziklatu? Ez zait potroetatik ateratzen. Atsedena errespetatu? Egiten dut gogoak ematen didana. Eta gehienak gaztelaniak mintzo dira. Vienen los mejor preparados. Behar da gero!