Egia ezkutuan

Egia ezkutuan – 

Inoiz imajinatu duzu zeure burua abeslari ospetsu bat izaten? Seguraski. Abeslari ospetsua izateak dirua eta lanik ez egitea dakarrela pentsatzen delako normalean. Baina, egia al da disketxeek publikoa egiten dutena? Abeslarien bizitza hain zoragarria izan liteke? Auskalo. Bistan dago disketxeek ahalegin handiak egiten dituztela abeslarien bizitzak ametsetakoak balira bezala erakusteko. Horretarako, abeslarien sexualitatea eta janzteko era aldarazten dituzte, gehiegizko lanera behartzen dituzte, etab. Benetan, bidezkoa al da hau?

Egia ezkutuanHori erakusteko, hainbat kasu adibide gisa hartu ditzakegu. Aipagarrienak One direction taldeari eta Sam Smith abeslariari gertatutakoak dira. Hasteko, Sam maskulinoago janztera behartzen zuten, baina bere bizitzan nahi zuena hori ez zela konturatu zenean, eroso sentitzen zen bezala janzten hasi zen: takoiekin, soinekoekin… Era berean, One direction-en pasadizo ugari aipatzeko baditugu ere, bi taldekidei gertatutakoa nabarmentzekoa da. Talde hau, urtero album eta gira bat egitera behartuta zeuden eta horrek, eremu oso desbertinetara eraman zituen Zayn eta Liam; anorexiara eta alkoholismora. 

Aurreko guztia kontuan izan gabe, norbaitek esan lezake abeslari baten lana ideala dela eta bizitza konponduta dutela. Baina gure aburuz hori ez da guztiz egia. Abeslariek, diru asko irabazteko aukera ematen duten beste lan batzuekin alderatuta, haien alde negatiboa ere badute. Izan ere, lan-baldintza txarretara behartuta daudenean lan ideala izatetik ametsgaizto bat izatera alda daiteke.

Laburbilduz, nahiz eta lan ezin hobea iruditu hainbat abeslarik asko sufritu dute haien ametsa betetzearen truke. Hainbat managerrek haien abeslarien famaz aprobatxatu egin dira haien beharrak alde batera utziz, dirua lortzeko batez ere. Esandakoa jarraitzaileek ikertutako datuetatik aterata dago, baina zer gertatuko litzateke abeslariek haien managerrak ere zalatuko balituzte? Ezinbestekoa izango litzateke, horrek aldaketa bat sortuko lukelako musika industrian eta managerren jarreretan.

 

NAROA DE DIEGO eta NAROA DE FRUTOS

Egia ezkutuan

2 pentsamendu “Egia ezkutuan”-ri buruz

  • jamonesnavidul 2021-11-05 09:36

    Zelako konspirazioak, nondik atera dituzue, “cuarto mileniotik” edo zeuen maitemindutako abeslarien esanetatik?
    Gaur egungo neskei eta mutilei gero eta errazago engainatzen dizuete.
    Zelako tontakeriak!!

  • Zuekin adoz nago neskak. Musika industrian, edo pertsonai famatuen inguruan hainbat gauza eskutuan geratzen dira. Egia da, kasu batzuetan haiek babesteko eskutatzen direla, baina kasu gehienetan famatuen, kasu honetan abeslarien, kontrako ekintzak eskutatzeko egiten dituztela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude