Ezkutuko aberriak
Ezkutuko aberriak
Lerro hauen azpira ekarri dugun bideoak Espainiaren zikinkeriak azaleratzen ditu minutu eta erdi eskasean.
Abortoaren kontrako borrokaz eta zezenketez egiten da berba ikus-entzunezkoan; politikarien ustelkeria eta bankuen jarduna ere parez pare jartzen da etxe kaleratzeekin. Oraindik orain gizartean dagoen homofobia salatzen du, eta zer esanik ez perbertziorik ankerrenak dituzten apaizak.
Gazteak migratzera bultzatzen diren bitartean etorkinak baztertzen direla kontrajartzen du bideoak, baita Estatuak Ama Birjinak saritzen dituela ere, laikoa dela esaten duen arren. Edo prostituzioak, debekatuta badago ere, inoiz baino bezero gehiago dituela agertu.
Esaldi batean laburtuta, “Higuingarriro hipokrita den herrialde batean bizi gara”, diosku emakume ahotsak.
.
Amarna Miller
Lana “Aberria” deitzen da, eta ez da EH Bildu eta EAJk atzo izan zuten batzarraren emaitza. Ezta Generalitat-eko presidente Puigdemont-ek, edo CUP-ek egindakoa ere, Kataluniatik datorren arren.
“Patria” bideoak Bartzelonako saloi erotikoa iragartzea du helburu -urriaren 6tik 9ra ospatuko da-, eta orain hilabete batzuk Gaztezulo aldizkariak elkarrizketatu zuen Amarna Miller porno izarrak aurkeztua dago.
GOZATU:
Ni ere liluratu ninduen spotak. Baina dena ez da urre kolorekoa dirudienez.
Eta, azken finean, balore sozialak sustatzen dituen Coca-colaren, BBVren edo Ikearen iragarki baten hipokresiatik ez dagoela hain urrun iruditzen zait.
http://www.eldiario.es/rastreador/hipocresia-Amarna-Miller-criticado-hipocrita_6_563853632.html
Eta ez nago pornoaren aurka inondik ere. Kontsumitzailea naiz. Baina Cocacola edaten dudan bezala, nire kontraesanak irentsiz.
Baina ainbeste milioi euro mugitzen dituen industria potenteenetakoa izanik eta gutxienengoaren eskuetan izanik hainbesteko boterea… ba…
Noizbehinka ez dator gaizki “gutxiengo” hori abstrakzioaren hodeietik zeahaztasunaren lurrera jeistea, gauzak hobeto ulertzeko. Alegia, nortzuk eta nolakoak dira gutxiengo hori osatzen dutenak?
Bideo honetan, Reuben Sturman porno-industriaren magnateak argitzen digu zein kolektibo egon den porno industriaren sorreraren atzean
https://www.youtube.com/watch?v=O3t5na9hSR8
Iragarkiarekin lotutako artikulu batzuk (españolez):
UGTk Bartzelonako Areto Eorikoa salatu du boluntarioez baliatzeagatik
http://ccaa.elpais.com/ccaa/2016/09/15/catalunya/1473934084_235015.html
Amarna Miller-en ditxosozko iragarkia
http://www.golfxsconprincipios.com/lamoscacojonera/el-dichoso-anuncio-de-amarna-miller/
Pornoa, prostituzioa, armamentuaren industria, droga-trafikoa: GKE ulertuezak
http://tribunafeminista.org/2016/09/el-porno-la-prostitucion-la-industria-armamentistica-el-trafico-de-drogas-unas-ongs-incomprendidas/
Hipokritak
http://www.eldiario.es/zonacritica/salon_erotico_Barcelona-Barbijaputa-Amarna_Miller_6_564203595.html
‘Patria’ spotaren atzean zer dagoen
http://www.agitacion.org/?p=2626
Zerdiogu feministok pornografiari buruz?
http://cdd.emakumeak.org/ficheros/0000/0676/que_20decimos.pdf