Amarna Miller: “Pornoan eboluzionatu dut nire sexualiteak eboluzionatu duelako”

Amarna Miller: “Pornoan eboluzionatu dut nire sexualiteak eboluzionatu duelako”

Betidanik sexu gose handia izan duela dio Arte Ederretan lizentziaduna den Amanda Miller pornstarrak (Madril, 1990). Hemeretzi urte zituela, porno mainstreamaz gain, bestelako porno artistikoago eta iraultzaileagoa egin zitekeela sinetsita bide berriak eraikitzeko lanari ekin zion.

Amarna Miller: “Pornoan eboluzionatu dut nire sexualiteak eboluzionatu duelako”Masturbazioaren inguruan eztabaidatzen ari ginela, ohitura maskulinoen estereotipoak eraitsi nahi zituelako, Amarna Miller pornstarraz hitz egin zidan lagunak.

Millerren lana deskubritu zuen arte, bakardadean zakila eskuartean hartzeko, film pornoak aspaldi alboratuak zituela azaldu zidan. Madrildarra sexuaz gozatzen duen emakume naturalaren itxura duelako gustatzen zaiola argi zeukan, eta horrez gain, Miller diskurtsodun kulturzalea izateak erakartzen zuela.

Amarna Millerrek oso azkar hitz egiten du eta abiadura berdinez lotzen ditu kontzeptuak ondorioekin. Hamaika konturen gainean hitz egin daiteke berarekin: Tame Impalaren azken diskoaz, zakil sarketa bikoitzaz, feminismoaz, Beat belaunaldiaz edota konposta egiteko moduetaz.

Iaz ‘Manual de psiconaútica’ liburua argitaratu zenuen eta baita bloga idazten duzu ere. Literaturan murgiltzen jarraitzeko asmoa duzu?
Bai! Eskola garaian hainbat lehiaketara aurkeztu nintzen eta sariak irabazi nituen. Betidanik idatzi izan dut, baina oso perfekzionista naizenez, asko kostatzen zait egiten dudanaren emaitzarekin gustura egotea. Iaz nire editorea harremanetan jarri zen nirekin eta liburua elkarrekin josi genuen; blogean publikatu ez ditudan testuak, poesiak eta ebakiekin egiten ditudan irudiak. Aurten bigarrena publikatu nahiko nuke, lortzeko lanean ari naiz.

Liburuetako pertsonaien bizitza duzula esango zenuke?
Tira, nik bizitza pornoa grabatzen ematen dut. Horrek mundu osotik bidaiatzeko aukera ematen dit: hiru hilabete ematen ditut hiriburu bakoitzean, den-dena ordaintzen didate eta gainera gustatzen zaidan zerbait egiteko aukera dut. Beraz, aurrezten dudan diruaz are bidaia zoroagoak egiten ditut. Furgoneta zahar bat erosi berri dut eta bertan bizi ahal izateko konpontzen ari naiz, New Orleansera joan nahi dudalako! Niretzat bizitzan inportanteena askatasuna da, eta lan honek beste lan batek eman ezin didan askatasuna ematen dit.

Batetik bestera ibiltzeko askatasuna atsegin duzu. 2014an Los Angelesera joateko erabakia hartu zenuen.
Bai, urteak neramatzan etortzeko gogotsu eta aurreko urteko urtarrilean etorri nintzen estreinakoz. Pornografia zure ogibidea baldin bada, Los Angelesen egon behar duzu, munduko pornografiaren epizentroa baita. Beraz, aktore batentzat Los Angelesera etortzea jomuga izan behar du. Niretzat horrela izan da: Europako ekoiztetxe guztiekin lan egin dut, Australian ere egon naiz… Toki guztietan! Horren ondoren Los Angelesera etortzea pauso logikoa zen.

Urtarrilean hain zuzen AVN sariak ematen dituzte, pornoaren Oscar sariak. Aurten bat lortu duzu. Heldu zinenean lortuko zenuela uste zenuen?
Kar, kar, kar! Egia da, urtarrilean etortzea erabaki nuen sari banaketan nola edo hala egon nahi nuelako, nire bisita txartelak ekoizleei eman nahi nizkielako. Aukera ona iruditu zitzaidan jendea ezagutzeko, izan ere, Los Angelesera heldu eta sarea osatzea zen nire helburua. Etorri nintzen lehenengo aldian, urtarriletik apirila bitartean geratu nintzen: oso-oso gogorra izan zen, poltsikoan 500 dolar baino ez nituen, baina dena primeran joan zen. Bigarrengoz, irailean bueltatu nintzen, Nevadan ospatzen duten Burning Man festibalera joateko aitzakiaz. Los Angelesen geratzea erabaki nuen, lanean hasi nintzen eta 2015ean AVN sarietan aktore atzerritar onenaren saria eman zidaten. Beraz, atzeko atetik sartu nintzen 2014an eta alfonbra gorriaren zapaldu nuen 2015ean.

Gehiago irakurri…

Testua: Leire Palacios @AnnieSdelMono
Argazkiak: Stephen Ruberto

Amarna Miller: “Pornoan eboluzionatu dut nire sexualiteak eboluzionatu duelako”

Amarna Miller, Gaztezulo, pornoa, sexua

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude