Ezkutuko aberriak

Ezkutuko aberriak

Lerro hauen azpira ekarri dugun bideoak Espainiaren zikinkeriak azaleratzen ditu minutu eta erdi eskasean.

Abortoaren kontrako borrokaz eta zezenketez egiten da berba ikus-entzunezkoan; politikarien ustelkeria eta bankuen jarduna ere parez pare jartzen da etxe kaleratzeekin. Oraindik orain gizartean dagoen homofobia salatzen du, eta zer esanik ez perbertziorik ankerrenak dituzten apaizak.

Ezkutuko aberriakGazteak migratzera bultzatzen diren bitartean etorkinak baztertzen direla kontrajartzen du bideoak, baita Estatuak Ama Birjinak saritzen dituela ere, laikoa dela esaten duen arren. Edo prostituzioak, debekatuta badago ere, inoiz baino bezero gehiago dituela agertu.

Esaldi batean laburtuta, “Higuingarriro hipokrita den herrialde batean bizi gara”, diosku emakume ahotsak.

.

Amarna Miller

Lana “Aberria” deitzen da, eta ez da EH Bildu eta EAJk atzo izan zuten batzarraren emaitza. Ezta Generalitat-eko presidente Puigdemont-ek, edo CUP-ek egindakoa ere, Kataluniatik datorren arren.

“Patria” bideoak Bartzelonako saloi erotikoa iragartzea du helburu -urriaren 6tik 9ra ospatuko da-, eta orain hilabete batzuk Gaztezulo aldizkariak elkarrizketatu zuen Amarna Miller porno izarrak aurkeztua dago.

GOZATU:

Ezkutuko aberriak
Amarna Miller, Bartzelona, iragarkia, Patria, pornoa, sexua

4 pentsamendu “Ezkutuko aberriak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude