Euskara eta sarea hedatzeko, zer egin beharko genuke?

NDc4Nw==

  • Euskara eta sarea zelan hedatu?

Sarea hedatzen den heinean hedatzen dira edukiak, hizkuntzak, jakintza eta denbora bera ere. Sarea gurean hedatzen den ber denboran, gure edukiek bertan zabaltzeko aukera dute. Zenbat ete konektibilitate gehiago, orduan eta aukera gehiago…. zenbat eta euskaldun gehiago sarean, orduan eta hartzaile gehiago euskarak ere.

Nola hedatzen dira euskaldunak, eta euskaldunon sarea?

  • Euskarazko ikusentzunezkoak sarean

Filme laburrak, bideoklipak, bertso saioak, kontzertuak, filmeak, telebista saioak… euskarazko ikusentzunezkoak orohar sarean gero eta gehiago zabaltzen ari dira. Sarea dute euskarri. Eta filmeak ikusteko, klipak ezagutzera emateko tresna bikaina bilakatzen da. Eredu ezberdinak ere baditugu, lanok sarean eta herrietan zabaltzeko. Topaguneak antolatutako Laburbira, eitb.com guneko Zinema euskaraz, Argia aldizkariaren multimedia kanala… adibide onak, euskarazko ikusentzunezkoak sarean hedatzeko.

  • Euskarazko komunitaterik badago?

Komunitate hori hedatzea da euskaldunon egitekoa. Gure edukiak, gure tresnak, gure bisibilitatea areagotzeko. Euskaratik eta euskaraz sortzen dena, sortzeko dagoena… ekoiztu, landu, zabaldu, ikusi, entzun, irakurri, komentatu eta bizitzeko. 

Albisteak 2.0 webtv saioak, euskara eta sarea hedatzea ditu helburu. Sareko berri gurean eskainiz, euskaratik eta euskaraz sortzen dena sarean erakutsiz. Telebista eta Internet uztartuz, euskaldunen munduan murgildu.

Irudia | euskara eta euskal kultura sarean | puntuEUS | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Euskara eta sarea hedatzeko, zer egin beharko genuke?”-ri buruz