Eurodiputatuek ez diete luxuei ukorik egin nahi

Aurrera egiteko aurrezte neurriak beharrezkoak diren krisi garai honetan, Europako Batasuneko zenbait herrialdek hainbat neurri hartu dituzte gastu publikoa murrizteko: funtzionarioen soldatak eta pentsioak izoztu, zergak igo… Baina, zer gertatu murrizketak eurodiputatuen etxera ate joka iritsi direnean?

Atzo eguerdian, Europako Parlamentuan, eurodiputatuek atzera bota zituzten haientzako proposatutako aurrezte neurriak; besteak beste, lau ordu baino gutxiagoko hegaldietan turista klasean bidaiatzea, haien soldatak izoztea edota dietarik ez pilatzea. 

Hori dela eta, atzotik sarea bero-bero dabil. Twitter sare sozialean ehunka erabiltzailek erakutsi dute haien haserrea #eurodiputadoscaraduras (eurodiputatu lotsagabeak) hashtag edo etiketarekin eta segundoro ari dira mota guztietako iruzkinak eta iritziak ematen.  

Presioa hori dela eta, PSOEko hauteskunde komiteko bozeramaile Elena Valencianok adierazi du eurodiputatu sozialistekin hitz egin ostean, haien botoa aldatu dutela abstenitu egin direla “murrizketa neurrien garrantziaz jabetzen direlako”.

Twitter alde batera utzita, zuk zer esango zenieke diputatuei?

NDkxOQ==

Irudia | Europako Parlamentua | Cédric Puisney | Creative Commons By SA
eurodiputatuak, Europa, europako-parlamentua, Mundua, politika

13 pentsamendu “Eurodiputatuek ez diete luxuei ukorik egin nahi”-ri buruz

  • Xan Harriague 2011-04-07 11:11

    Nire ustez bideo honetan nahiko ongi azalduta dago zergatik beharrezkoa duten lehen klasean bidaiatzea.

    http://www.youtube.com/watch?v=8MYat5RZtqQ

  • Jaja! ze ona bideoa! A ze lotsagabe koadrila! Gustura asko emango nieke kaskoa eta pikotxa eta ikatz-meatzetara bidaliko nituzke!

  • Mikel Lasa

    Lanagatik Bruselatik Mexikora hiru egunetan joan etorria egin behar baldin baduzu ez da kapritxo bat primeran joatea, behar bat da. Bruselatik Madrilera joateko bada, orduan bai, has gaitezke eztabaidatzen.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-04-07 15:25

    Mikel, hori ironikoki esan duzu, ez?

  • Mikel Lasa

    Ez, benetan esaten dut. Denetarik egongo da, noski, baina horrelako karguetan, askotan, lanagatik bidai pila egin behar izaten dira, asko luzeak, eta paliza bat dira. Ezin duzu hegazkinean 8 orduko joan-etorriko bidai bat egin klase turistan gero lanera bazoaz, ordu aldaketa, jet-lag, egun gutxirako, etab. Beste gauza bat da astebete oporretara joatea… Errazegi kritikatzen dugu jakin gabe. Parlementuan lo hartzen dute, twitterren eta solitarioan ibiltzen dira, baina zihur nago uste duguna baina askozaz ere gehiago egiten dutela.

    Ah, eta ixilduko naiz hegaldien kontuarekin, ze ikusi dut lau orduko hegaldietan zela… Hala eta guztiz ere, diskutiblea iruditzen zait. Zihur nago aurrezteko modu askoz ere eraginkorragoak daudela, baina ulertzen dut kasu hau mediatikoa dela eta zer hitzegin ematen duela.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-04-07 19:06

    Apa Mikel, guztiz ados nago esaten duzunean batzutan errazegi kritikatzen dugula. Halere, zuk idatzi duzu laneko bidai luzeetan lehenengo klasean joatea BEHARRA dela, eta ni ez nago horrekin batere ados. Hegazkinean turista klasean ibili izandu naiz, bidai oso luzeren bat edo beste egitea ere tokatu zait, eta niretzat turista klasetik lehenengora ez dago ordaintzen dena bezainbateko alderik.

  • Gari Garaialde 2011-04-07 19:33

    Buruz ari naiz eta ez dakizkidan datu asko daude (lapiko barruan gauza gehiegi sartzen dira eta ateratzen saitzen geranean beti geratzen da zerbait barruan) baina gogoan dut RE-n larunbata goiz batez, lanera nindoala, Javier Vizcainok elkarrizketa bat egin ziola (agian ez, agian beretaz bai, baino ez berekin) PSOEren lehen labealdiko eurodiputatu bati, nork eurodiputatu kargua utzi egin zuen, dieten eta soldaten gaiarekin erabat lotsatuta eta atsekabetuta. Liburu bat idatzi zuen datu pila bat ematen zituena.
    Lastima, ez dut buruan ez liburuaren izenik, ez diputatuarenik eta ez deus, zorriak besterik!

  • Pello Andrearriaga 2011-04-07 20:47

    #Mikel Lasa. Zuk uste duzu beuden poltsikotik ordaindu beharko balituzte bidai horiek lehenengo klasean egingo luketela? Bdakizu, adibidez, lehenengo klasean eginez gero guiskiak eta, doan dituztela eta turistan ordaindu egin behar direla? Badakizu bere “lana” egiteagaitik kriston soldata daukatela? Badakizu zenbait horietako “langile” askotan agertu ere ez direla egiten? Badakizu, horietako “langile”  batzuk bota egin dituztela bai parlamentutik bai beuden partiduetatik ere, eskuak diru zikinetan ibiltzeagatik? Badakizu tartean parlamentari nafartar bat dagola eta hau  ez parlamentutik ez bere alderditik ez dutela bota,  eta dimititzeko adorerik ere ez duela  izan?  Bdakizu…

  • Ez dakit Gari pertsona berdinaz hari ote garen, baina nik ere bere garaian irakurri nuen zuk komentatzen duzun antzeko istoria bat Iturriren blogean (gaztelaniaz): http://ttiki.com/25942

    Kasu horretan ez zen eurodiputatu bat, horietako baten sekretarioa baizik. Bere izena Jesus Bueno eta hark ere liburu bat idatzi zuen bere esperientziaz.

    Zure bilaketan lagungarri izango delakoan…

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-04-08 07:31

    Mikel, irakurritakoak irakurrita, onartu beharko duzu “errazegi kritikatzen dugu jakin gabe” esaldiari zentzua emanaz zuk idatzitakoa ere errazegi idatzi duzula…

  • Mikel Lasa

    Ea, oso sinplea da kontua. Neurri orokor batez ari gara, europarlamentarioak business-en ez bidaiatzeaz. Whiskyak gratis dituztela, eurodiputatu batzuk korruptoak direla, lanik ez dutela egiten, eta guzti hori, ba bale, batzuk halakoxeak izango dira, eta beste asko, gehiengoa seguruenik, ez. Ni, besterik gabe, ez naiz zuek bezain biribila izango business-en ez dutela bidaiatu behar esaterakoan. Iruditzen zait neurri zehatz hori diskutiblea dela. Eta, egon badaudela har daitezkeen beste dozenaka neurri askoz ere beharrezkoagoak eta eraginkorragoak direnak.

    Eta ez naiz Europako Parlamentuaren gastuak defendatzearen susmagarria:

    https://zuzeu.eus/2009/06/08/zenbat-balio-du-europar-parlamentuak/

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-04-08 10:02

    Bai Mikel, hala da, eta hori bezala, den-dena da eztabaidagarri, eta nire erantzunean saiatu naiz hegaldietako kontu horri bakarrik heltzen (zuk parlamentarien lanari buruz ere idatzi duzun arren), baina niri begiko mina ematen dit kontu honetan BEHARRA hitza erabiltzeak.

  • […] tartean– uko egin zioten turista klasean bidaiatzeari lau ordu baino gutxiagoko hegaldietan, Europako Parlamentuan proposatutako aurrezte neurri gisa. Polemika ederra sortu zen Twitterren horren harira, eta zenbait politikarik botoa aldatu zuten […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude