Korrika: gaur hasi eta 11 eguneko bidea

  • Lehen Korrika 1980an antolatu zen. Oñatitik Bilborako bidea egin zuen. Orduz geroztik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsu eta garrantzitsuenetakoa da.
  • 2000 kilometro baino gehiago egiten ditu kilometroz kilometro eskuz esku doan lekukoak bi urtero. 30 urte dira lehena antolatu zela eta 17.a da honako korrika.
  • Aurtengo subjektua Euskalakaria da: Euskara maitatu, ikasi eta erabiltzen duena edota euskara erabiltzeko helburuz, euskara maitatuz, euskara ikasi, eta hobetzeko ahaleginak egiten dituena. Horretarako urratsak ematen dituena.
  • Urtero bezala norbait omentzen da aurtengoan ere. Txanda Euskaltzaindiari egokitu zaio oraingoan.
  • Nondik pasako den eta noiz: Iruñean bihar 22:45ak aldera pasako da Korrika Alde Zaharretik; Gasteizen apirilaren 14an, 19:00ak aldera; Bilbon apirilaren 15ean, 17:20an; Baionan apirilaren 11ean 22:20 aldera; Donibane Garazin 12an, 12:30ak aldera, Maulen, egun berean, 8:42an. Donostian amaituko da, apirilaren 17an, 12:30ak aldera. Kontsultatu zure herritik noiz pasako den, hemen.
  • Gose taldearena da Korrikaren aurtengo kantua.

Euskalakariak dira Korrikaren motorra

Irudia | Euskalakariak dira Korrikaren motorra | Korrika | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Korrika: gaur hasi eta 11 eguneko bidea”-ri buruz

  • Aupa Korrika eta AEK. Espero dezagun “sasiprogre” horiek ez dezatela esan AEK hezkuntza eredu pribatu bat denik eta eredu publikoa bultzatu behar dela edozerren gainetik. Ea gutxienez helduen euskaldutze ereduan ikuspegi nazionala dugun… GORA KORRIKA

  • Pausoz pauso euskaraz ari, pausoz pauso euskalakari, pausoz pauso gure hizkuntzari, pausoz pauso egunkariari, pausoz pauso euskal arimari atxikirik, pausoz pauso bihotz altxagarri.