Mugak gaindituz euskararen ofizialtasuna eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko deia egin nahi du Kontseiluak

Bi ekimen horiek, Nafarroako legeak ezarritako eremu ez euskaldunean kokatuta dauden herrietan ospatuko dira. Eta bietan ere arazoaren sortzailea edota jatorria berbera da; Nafarroako euskaldunen hizkuntza-eskubideak banatzen dituen legea: Vascuencearen legea,  alegia.

Tuterakoen kasuan, Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin aldarrikatuko dute eta honekin batera, jadanik 25 urte beteko dituen Vascuencearen legearen indargabetzea eta Euskararentzat lege berri baten beharra. Mendigorrian, berriz, Sortzen-Ikasbatuazek, Biderra elkarteak eta inguru horretako gurasoek antolatu duten jaian, Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna eta auzo zein herri guztietan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko dute; azken finean, eskubideei mugarik ez jartzea.

Bi kasu hauek arazo orokor baten adibideak baino ez dira. Izan ere, egoera orokorragoa da, ez da soilik bi gune horietan gauzatzen. Nafarroako eta Euskal Herriko gizarteak oro har, euskaraz bizitzearen aldeko aldarrikapena aspaldi abiatua du. Kontseiluak berak badu egoera hori gainditzeko proposamen zehatza. Hizkuntza-politika eragingarria indarrean jartzea behar dugu euskaldunok. Urteetako zapalkuntzari bukaera emango dion hiru zutabedun normalizazio prozesu eragingarri bat eraiki behar da. Hizkuntza-politika egokia behar dugu, gizarte espazioak euskaldundu behar dira eta ezagutzaren unibertsalizaziora jo behar da.

Euskara normalizatzeko, ordea, beste hizkuntza-politika bat behar dugu, helburu eta epe zehatzak dituena, ikuspegi osokoa, baliabidez ongi hornitua, Administrazio Nagusitik Toki Administrazioraino ongi koordinatua baita Euskalgintzarekin ere koordinatua, erabilera soziala helburu duen politika behar dugu, hizkuntza-eskubideen bermea ekarriko duena.

Hori guztia aktibatu dadin, beharrezkoa da guztiok, ahal dugun neurrian gure ekarpena egitea. Ildo horretan kokatu behar ditugu asteburuko bi ekimen hauek ere, bai eta gaur bertan abiatuko den Korrika ere. Kontseiluak euskararen normalizazioaren alde antolatzen diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak.

euskararen ofizialtasuna

Irudia | 2010/05/15eko “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea” manifestazioaren argazkia. | Kontseilua | Creative Commons By SA

Mugak gaindituz euskararen ofizialtasuna eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko deia egin nahi du Kontseiluak

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.

Zer duzu buruan “Mugak gaindituz euskararen ofizialtasuna eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko deia egin nahi du Kontseiluak”-ri buruz

  • Google bilatzailean, irudien atalean, “ezkuntza ereduak euskaraz” idatzi dut eta bi mapa azaldu zaizkit begi bistan, biak oso esanguratsuak.