Espetxeak hutsik Herbeheretan

Herbehereek zortzi espetxe itxiko dituzte, Nebahat Albayrak Herbehereetako Justizia Ministroak adierazi duenez. Izan ere, Herbehereek 14.000 preso mantentzeko besteko espetxe sistema duten arren, egun ez da 12.000tik pasatzen espetxeotan dagoen preso kopurua.

Albayrak ministroak jakinarazi du zortzi espetxe hauek ixteak 1.200 lanpostu desagerraraziko lituzkeela. Hori ekiditeko Belgikako gobernuarekin hitz egiten ari dira, espetxeak lepo beteta dituen lurraldeari Herbeheretan hutsik daudenak erabiltzen uzte aldera. Iazko urrian hitzartu zuten mota honetako lehen akordioa, zeinaren arabera Belgikak urtean 30 milioi euro ordainduko baitzizkien Herbehereei 500 preso belgikar bertako espetxeetan mantentzearen truk.

MzIzNA==

Drogen legeztatzea

Preso kopuru baxu honen arrazoietako bat zenbait drogaren legeztatzea da, hauen erabileren eta ondorioen inguruko heziketa politika egoki batekin batera. Garbi ikusten da hori Herbehereetako preso kopurua AEBak edo Mexiko bezala drogen aurkako kanpainetan eta hauen aurkako borrokan munduan diru gehien xahutzen duten estatuetako preso kopuruarekin alderatzen badugu.

Kalifornian adibidez, non marihuanaren legeztatzea pil-pilean dagoen gaia den, biztanleen %6,28a bizi da espetxeetan, Herbehereetan kopuru hori %0,07koa den bitartean.

Irudia | Espetxeak hutsik Herbehereetan | 4PIZON | Creative Commons By SA
droga, espetxeak, herbehereak, presoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude