Ez da meskitarik eraiki nahi Ground Zero gunean

Mundu osoan zabaldu zen AEBtako ‘Ground Zero’-n meskita eraikitzera zihoazela. Informazio hori baina, faltsua da. Albisteetan meskita batez eta kultura elkarte batez mintzo ziren hedabideak, baina meskitarik ez da eginen, eta are gutxiago Zero Gunean.

Cordoba Iniziatiba da proiektuaren izena eta kultura elkarte bat izanen da. Islamiarrek ostua izaki, kultura islamiar elkartea izanen da, noski, baina ez meskita. Gainera, ez da Ground Zero-n eraikiko, Park Place kaleko 51.enean baizik. Beraz, interes politikoak izan ditzakeen informazioaren desitxuratze hori argitzea komenigarria da. Dorre Bikiak erautsi zituzten gunetik gertu egonen da elkartea, baina ez atentatuaren lekuan bertan. Gainera, nor dira estatubatuarrak meskita, elkarte edota edozein gisako gune erlijioso bat debekatzeko? ‘Aukeren lurraldeak’ polemika piztu du elkarte honen karietara eta politikariak botoen atzetik dabiltza jadanik. Bideo honen bidez ikusten ahal da Ground Zero-tik hiru minutu behar direla elkarte honetara heltzeko.

 

MzIzNQ==

BARDO GORRI NAFARRA

2 pentsamendu “Ez da meskitarik eraiki nahi Ground Zero gunean”-ri buruz

  • Nik ere ez nuke nahi meskitarik, ez eta eliza edo eraikuntza erlijiosorik ere.

  • Aiba! Justu aste honetako GAUR8rako idatzi dut testutxo bat kontu horren inguruan. Interesgarria da ikustea nola prentsak, Cordoba egitasmo hori ez meskita eta ez zer gunean ez bazen ere, “zero ground mosque” deitu dion, zertarako eta bilatzaileetan agertzeko (besteak beste, pentsatzen dut).

    Kalte asko egin behar digu SEO ditxosozkoak…