Errefuxiatu baten sakelekotik

Errefuxiatu baten sakelekotik

“Eta zure sakelekoa #errefuxiatu batena balitz?” BBC hedabideak egindako kazetaritza erreportaje berritzaile eta eraginkor bat da, Ane Irazabali esker ezagutu duguna. “Hunkigarri eta beharrezko esperimentutzat” jotzen du bideoa kazetari arrasatearrak, eta bat gatoz geu ere.

.

.
Hiru minutu eskaseko dokumentua galdera bat eginez hasten da: “Zure herrialdetik ihes egin beharko bazenu, zein gailu teknologiko eramango zenuke aldean?”.

Hortik aurrera, eta sakeleko pantaila irudikatu nahi duen bideo bertikal baten bitartez, errefuxiatuak itsasoz egin behar duen bidaia arriskutsuaren berri ematen du erreportajeak. Ikusleari bat-batekotasuna eragin nahi dio, errefuxiatuak pairatzen duen nahasmena eta beldurra sentiarazi.

Mugikorrean ikusteko egina dagoen pieza Tom Hannen, Alexandra Buccianti, Dwan Kaoukji eta Theo Hannides-ek diseinatua da, eta uztailaren 18an argitaratu zen.

Guk geure modura euskaratu dugu.

Errefuxiatu baten sakelekotik

bbc, biziraupena, errefuxiatuak, etorkizuna, IHESA, Internet, itsasoa, kazetaritza, Sakelekoak, Teknologia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude