Ane Irazabal: “Kontatzen ari naizena jendeak ez ulertzea da dudan beldurrik handiena”

Ane Irazabal: “Kontatzen ari naizena jendeak ez ulertzea da dudan beldurrik handiena”

Ane Irazabal

Ane Irazabal (Arrasate, 1984) freelance kazetari gaztea ezagutuko duzu Ekialde Hurbileko azken albisteak jarraitu badituzu. Berrian, Argian, ETBn eta Euskadi Irratian eman du udaberri arabiar iraultza deiturikoen gorabeheren berri. Historia eta Ikus-Entzunezko komunikazio ikasketak amaitu eta gero berriemaile lanak Betleem-en (Palestina) hasi zituen, albiste agentzia txiki batean.

Euskal Herrira itzuli zenean lana aurkitzeko zailtasunak ikusi zituen eta ondorioz freelance hastea erabaki zuen. Ordutik ia gelditu gabe ibili da arabiar herrietan. Kairoko Tahrir plazako (Egipto) gertakizun historikoak ikusi zituen 2011ko hasieran, baita zuzenean haien berri eman ere Twitter bidez (@aneirazabal). Urteek ematen duten esperientziaz motz badabil ere, eskarmentu handia duela igartzen da bere jarreran. Gabonetan etxera egin du, baina laster izango da berriz lanbideak eskatzen duen tokian Ane Irazabal. Gasteizko Zapateneon “Lo que los medios no cuentan, periodistas en Palestina” mahainguruaren ostean egin du tartetxoa ZuZeuren galderei erantzuteko.

.

ELKARRIZKETA ZATIKA

.

Nondik ekarriko dizkiguzu albisteak 2013an?

Time aldizkariak Mohamed Morsi Egiptoko presidentea Ekialde Hurbileko pertsona inportanteena izendatu du. Zer du Morsik esku artean hain garrantzitsua dena?

Feminista izan daiteke nikab zapi baten azpian?

Baduzu sentsazioa nazioarteko berriemaileen albisteak ulergaitzak direla publiko gehienarentzat?

Palestinako auzian kazetariek autozentsurara asko jotzen dutela aipatu duzu. Zergatik?

Zer du erromantikoa atzerriko berriemaile lanbideak?

Tentsio uneetan emozioek gainditu zaituzte?

Irratian, telebistan eta prentsan ari zara. Zer du bakoitzak on eta zer ahul?

Ane Irazabal: “Kontatzen ari naizena jendeak ez ulertzea da dudan beldurrik handiena”

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra