Teknopolisen “Odola”, finalista Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoan

Teknopolisen Odola, finalista Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoan

Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis telebista-saioaren monografiko bat, “Odola”, finalista da Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoan (BICC). Jaialdi hori Rondan egiten da, Espainian, eta aitzindaria da Europa osoan. Hain zuzen, aurtengoa 33. edizioa izango da.

Teknopolisen Odola, finalista Zinema Zientifikoaren Nazioarteko Biurtekoan

Azken edizio honetara 124 lan aurkeztu dira, eta haietatik 35 hautatu dituzte finalista izateko, tartean, “Odola”. Jaialdia azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Rondan, baina, aurretik, Iberoamericako zenbait lekutan ere emango dute momografikoa. Abenduaren 2an jakinaraziko dute zein diren lan irabazleak.

“Odola” ordu erdiko saio bat da. Besteak beste, transfusioak nola egiten diren, odolak eta haren osagaiek zer ezaugarri dituzten, eta odol-analisiei esker zer jakin daitekeen azaltzen ditu. Saio osoa Teknopolis saioaren webgunean dago ikusgai.

Denboraldi berria, prest

Bestalde, urrian hasiko da Teknopolisen denboraldi berria, irudi eta webgune berrituekin. Zientzia eta teknologiaren inguruko azken berriak ezagutzeko, beraz, jarri ETB1 larunbatetan 13.30ean, edo ETB2 igandetan 9.30ean (gazteleraz).

Teknopolisen Odola

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.