Argazkilaritza

Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara? –

Zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?

Gaur egun argazkiak gure bizitzaren zati oso garrantzitsua direla argi dago. Sare sozialen garapenaren ondorioz ezin gara argazkirik gabe bizi. Lekuak, janariak, jarduerak, lagunak, senideak, bidaiak, arropa… dena objektibopean dago. Lehenengo eta behin aitortu behar dut niri argazkilaritza gustatzen zaidala eta pixka bat badakidala gai honi buruz. Horregatik, ezin dut saihestu jendeak nolako argazki kamerak dituen begiratzea. Gehienek kamera profesionalak dauzkate objektibo handi batekin. Baina hain zuzen ere, hor dago kontua! Oso garestia den kamera bat daukate eta ez dakite nola erabiltzen den! Orduan, zergatik gastatu hainbeste diru? Modu “automatikoan” erabiltzeko? Batzuoi ahalegin handia kostatu zaigu kamera mota hori erostea eta amorrugarria zaigu hori ikustea!

Egoera hau ekiditeko, argazkilaritzaren bi oinarrizko kontzeptu zuekin partekatzea gustatuko litzaidake. Zuen kameraren erabilerak ezagutu ditzazuen da nire asmoa; espero dut azalpen hauek zure jakinmina esnatzea!!!

1. Diafragma: Disko bat bezalakoa da. Irekiago edo itxiago egon daiteke. Diafragma Av (aperture value) izenari lotuta dago (Kamera “Av moduan” erablitzen ari garenean). Hau da, diafragma zenbat dagoen itxita edo irekita. Hau “f “ zenbakiarekin ezartzen da. Argazkia ateratzean, “f” zenbaki honek ikus-eremuaren sakoneran eragiten du. Alegia, nola fokatzen den ingurua. Zenbat eta “f” zenbakia txikiago, orduan eta ingurua desfokatuago (ikusmenaren sakonera txikiagoa)  Adibideak:

 

Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?

f/11 “f zenbakia” handia dela eta, ikus-eremuaren sakonera handia da, eta horrela, dena fokatua dago. Lehen elementutik azken elementuraino.

Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?

f/5.8 Hemen, “f zenbakia” txikiagoa da, horrela ikus-eremuaren sakonera ere txikiagoa da, eta horregatik lehenengo elementuak fokatuak daude, baina atzean dauden elementuak lauso.

Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?f/1.8 Hemen, “f zenbakia” askoz txikiagoa da, horrela ikus-eremuaren sakonera ere askoz txikiagoa da, eta horregatik bakarrik lehenengo elementua fokatua dago eta atzean dauden elementuak lauso.

.

f zenbaki berberarekin, zuk hautatu ahal duzu zer fokatu nahi duzun… lehenengo elementua edo bigarrena… Hemen adibidez, bi argazkiak f/5.3 atera ditut, baina lehenengoan lore zuria erakutsi nahi nuen eta bigarrenean, lore morea:

 Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?

Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?

Azkenik hurrengo argazkietan, lehenengo argazkia f/11 atera da, orduan dena fokatua dago, eta bigarrena f/1.8 atera da. Lehenengoa ikusten duzunean, katua begiratzen duzu, baina gainerako gauzak ere bai, telebista, koadroak…eta horrek arreta galtzea eragiten du. Ze polita da nire etxea, ezta? Baina bigarren argazkia ikusten duzunean, bakarrik katua dago fokatua eta horrela arreta osoa berarentzat da. Eta hori da gauzarik inportanteena!

.Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?

 Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?

Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?                                    Iruzkin artistikoa: ingurua desfokatua duen argazkiak politenak dira. Batez ere, erretratuak.

2. Obturadorea: ate bat bezalakoa da. Irekita edo itxita egon ahal da. Irekita dagoenean argia sentsorera heltzen da, eta itxita dagoenean argazkia ateratzen da. Obturadoreak ezartzen du sentsorera zenbat “denbora” argia (informazioa) heltzen den. Zenbat eta denbora gehiago egon irekia, orduan eta argi gehiago heltzen da sentsorera. Denbora hori Tv (Time value) zenbakiarekin aldatzen dugu (“Tv moduan” kamera erabiltzen ari garenean). Tv zenbakia segundoak dira: 6, 4, 2, 1, ½, ¼ , 1/100, 1/150, 1/500, 1/1000…

Zertarako balio du honek? Ba, praktikan, mugimendua izozteko. Hau da, gauzak normalean mugitzen ari dira, eta argazki batean momento bat jasotzen dugu (izoztu egiten dugu). Gauzak oso azkar mugitzen badira, argazkia oso azkar atera beharko dugu, bestela argazkia lausoa aterako zaigu. Horrela, gauzak zenbat eta azkarrago mugitu, argazkia orduan eta azkarrago atera behar dugu. Beste modu batean esanda: segundu gutxiagotan. Hau oso inportantea da egoera hauetan: umeak, animaliak, txoriak, jendea ibiltzen, kotxeak, landareak haizea dagoenean, kirolak, ura (iturriak, itsasoa edo ur-jausiak), esate baterako; gauza hauek azkar mugitzen direlako.

Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?Adibideak: 

                   Nik ikasteko, nire etxean dutxaren txorrotarekin praktikatzen nuen! Jajajajaja, baina begira tantak, iIzoztuak!!!  Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?

Beste batzuetan, justu kontrako efektua nahi dugu… Horretarako denbora asko uzten dugu kamera argazkia egiten (hau da, obturadorea ireki eta argia sartzen). Nik argazki hauek atera nituen nire leihotik: kotxeak pasatzen (10 seg.), eta su artifizialak (2 seg.):

Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara? Argazkilaritza: zure argazki kamera ondo erabiltzen ari zara?

 

Beno… uste dut nahikoa dela lehenengo urratsak emateko. Orain zure txanda da!!! Aprobetxa ezazu zure kamera!!! kendu modu “automatikoa” eta zoaz kalera praktikatzera!!!

Argazkilaritza Argazkilaritza Argazkilaritza

2 pentsamendu “Argazkilaritza”-ri buruz

  • Eskerrik asko azalpenengatik. Oso ondo esplikatu dek.
    Ikastarorik ematen al dek? Nik kamara erosi nian, ikastaro txiki bat ere egin nian, baina asunto honetan ikasle kaxkarra nonbait…ez nian ezer askorik ikasi. Jarraitu horrelaxe, tarteka zerbait berria idatziz.

  • Iñigo Echarri 2016-09-02 20:07

    Eskerrik asko magal!!! zoritxarrez ez dut ikastarorik ematen! jejejejeje! hau nire zaletasuna da bakarrik. Nire kabuz ikasi nuen! sentitzen dut zure esperientzia ez zela aberrasgarri nahikoa izan… baina interneten informazio asko dago! ez zaitez gogogabetu! niri dagokidanez, beste artikulu bat argitaratzen saiatuko naiz erabilgarria izaten bada”