Delhi-ko tren geltokian… sentipen bat

Delhi-ko tren geltokian… sentipen bat –

Anish Kapoor-en Iñakitoren sarrera irakurri eta Indian egon nintzenekoa etorri zait, Delhi-ko tren geltokian izandako sentipen berezi hura eta orduan idatzitakoa partekatzeko gogoa. Hortxe…

Delhi-ko tren geltokianHirurak arte itxoin behar dut, hamaikak dira. Eman dezadan bueltatxo bat… Delhi-ko Tren geltokia eta ingurua ezagutzen dut, egon nintzen inguru hauetan, Indiara iritsi nintzeneko lehen eguneko hotela gertu dago, 5 minutura.Delhi-ko tren geltokian Oinez nabilela, begi ezberdinez ikusten ditut nolabait toki berberak orain, berezia sentsazioa, baina bai, kale berberek ematen dizkidaten sentipen eta sentsazioak ezberdinak dira, lasaiagoak, hurbilagoak, normalagoak… Delhi-ko tren geltokianPaseotxo bat, txai bat, beste bueltatxo bat, dendaren baten saltseatu, dendariarekin solasalditxoa, ura erosi, hizketaldiren bat gehiago… Ordu bata, buelta nadin tren geltokira…

Delhi-ko tren geltokianIrakurtzen nago, etzanda, denen begien aurretik pasa naiz etorri naizenean, geltokia lepo dago eta bertakoen begi guztiek begiratu didate goitik behera, ikusmiraz, jakinguraz… ohitzen zara. Ordu erdi pasa denean, masaren parte bilakatu naiz, jende tartean bat gehiago naiz soilik orain…

Delhi-ko tren geltokianHalako baten trena. Burrundada itzela. Denak gora, toki bila artzen handi honetan… Trena uste baina gehiago aurreratu da behar zuen tokitik eta korrika eroak bezala denak ezker aldera, ni nagoen tokirantz, jende olatuak irentsita ia… Eztanda bat bezala izan da… Eta oihu artean “trenera sar bedi ahal duena” konpetizioa hasi da… Ahal den moduan jende guztia tren barrura bultzada jarraitu etengabean, lehiotatik, atzetik, goitik eta behetik. Guinness errekorren bat edo beste hautsi delakoan nago, sinestezina, baina ia den-denak sartu dira. Trena irtetzear denean, fardelak jasotzen zituzten pertsonak eta bidaiari gutxi batzuk bakarrik daude artzenean, jaitsi dituzten fardelen tokietan azken bidaiari hauek sartu dira, presioaren presioz, ateetatik zintzilik daude ia… Hurrengo tren geltokian jende gehiago sartuko ahal da? Ez dirudi posible denik baina…

Delhi-ko tren geltokianJendez betetzen joan da geltokiko artzena berriz, jario etengabean… Lasai antzean berriz, denbora aurrera eta berriz etzanda nago irakurtzen, zerbait jan, inguruko bizpahirurekin hitz egin dut lasai eta txai bana hartu dugu, gonbitea nik, azken gizon zaharra bereziki jatorra, txapel berezia eta bi hortz falta dituen irrifarra ez ahaztekoa…

Derrepentean oihu batzuk eta borroka bat hasi zaigu ondoan, 5 edo 6 dabiltzala sesioan ematen du, ez, 2 baino ez eta inguruan hauek separatzen dabiltzanak… Segituan bukatu da liskarra. Irakurtzen nabilen game of thrones-eko bigarren liburua bukatu dut oraintxe, hor utzi dut, geltokiko bankuan, hartuko du norbaitek …

Hasi naizen bezala bukatuko dut sarreratxo hau, hurrengo baten Indiaz gehiago; Delhi-ko tren geltokian edo Delhi Train Station ahaztezin honetan eta bere inguruetan lehen aldian egon nintzenean eta dudan sentsazioekin amaitu nahi dut. Lekua ez da aldatu, inguruak ere ez, baina ni bai, edo neure begiak eta burua nolabait, gauzak ez ditut berdin ikusten eta orduko gauza berberek ez didate sentipen berdina eragiten… Normalxeagoak, politagoak, lasaiagoak, hurbilagoak… (Urtebete iraungo zuen munduari itzuliko neure bidaia pertsonalaren lehen geltokia izan zen India, eta lehen egunetako bakardade eta Indiako argazki-egoera gordinek barru barrua ukitu zidaten lehen egunetan, eta hurrengo hilabete terdian gehixeago).

Bi aste behar izan ditudala konturatzen ari naiz, bi aste neure begiak eta burua egokitzeko, Indiak eragiten duen shock-zaplasteko hori gainditu eta benetan gozatzen hasteko. Poz sentsazio batek hartu nau, lasaitasun sentipen batek, ondo joango da dena… Trena hartu eta jarrai beza bidaiak…

 

 

Indiako trenak, atzo eta gaur…

Trenean jolasean?

Inguruan somatzen zaitut...