Anish Kapoor eta probokazioa

Anish Kapoor eta probokazioa

Eztabaida handia dabil Frantzian Anish Kapoor artista indiarrak Versallesen muntatu duen erakusketaren inguruan. Eskuin muturreko jendea eta katoliko tradizionalista zenbait, erakusketa honen aurka agertu da, batez ere bertan erakusten den Dirty corner (Bazter zikina) izeneko eskultura handiagatik.

 

Anish Kapoor eta probokazioa

Anish Kapoor eta probokazioa

Beraz,  polemika piztua da, batez ere Erreginaren bagina ere deitzen baita Kapoor-en lan hori eta ez da oso gustuko gertatu, esan bezala, eskuineko hainbat frantziarrentzat.

Balirudike, oraindik ere iraultzaren aurretiko monarkia sakratua dela zenbaitentzat, baina Kapoor-en lanean, sexua/boterea  binomioa ez da estraineko aldiz agertzen. 2010ean Bilboko Guggeneheimen eginiko erakusketako Nire aberri gorria izeneko lanean ere,  gorputzaren lirdinga ikusi zuen batek baino gehiagok. Nik bai, behintzat.

 

Anish Kapoor eta probokazioa

 

Versalleseko erakusketa honetako hainbat lan, ezagunak eginen zaizkizu Bilboko hartatik.

Eskulturari buruz Kapoor berak emandako azalpenen arabera, “zangoak zabalik dituen lurrean etzandako gorputz bat dirudi, ezin delarik jakin ar ala eme ote den. Zulo handi bat du barnean, belarri edo bagina baten antzera, ezin jakin segur. Hodi luze bat, maskulinoa ere izan litekeena, falo/bagina bat…”

Anish Kapoor gaur egungo artista estimatuenetakoa da askorentzat. Bere espezialitatea, tamaina handiko obra ikusgarriak dira, inguruarekin estuki harremanduta ageri direnak. Gustuko baduzu, hara hemen haren lanen inguruan  Versalleseko jauregikoek eginiko lan eder bat.

Airetik bizi naiz. Ia.

Zer duzu buruan “Anish Kapoor eta probokazioa”-ri buruz