Sare sozialak eguneroko lagun

Sare sozialak eguneroko lagun –

Sare sozialak eguneroko lagunOBS Business School-ek espainiar sare sozialen erabiltzailea aztertu du berriki; eta guk geuk “nolakoa da sare sozialen Euskal Herriko erabiltzaile arrunta?” galdera egin diogu geure buruari.

Euskal Herriko datu zehatzik ez daukagunez, aipatutako ikerketaren emaitzak agertuko dizkizuegu jarraian mundu mailako zenbait daturekin batera, sare sozialen garrantzia eta erabiltzaileen ohiturak hobeto ezagutzeko.

 

– 2014an 17 milioi ziren sare sozialen erabiltzaile aktiboak.

– Internet dutenen %88 Facebook-en erabiltzailea da, %59 Google+ eta %54 Twitter erabiltzailea.

– Erabiltzaileen artean gehien hazi diren sare sozialak Instagram eta Pinterest izan dira, %25 eta %19 hurrenez hurren.

– Herritarren bi herenek Whatsapp erabiltzen du.

– Emakumeek nahiago dute Instagram eta Pinterest erabili (%15 eta %11 gehiago gizonek baino) eta gizonek nahiago dute Twitter (%26 da erabiltzailea; emakumeen %19aren aldean).

– Adin tarte guztietan sarerik erabiliena Facebook bada ere, azpimarratzekoa da 16 eta 24 urte bitartekoengan duen indarra, %54ak erabiltzen baitu.

– Erabiltzaileen %48ak smartphone batetik egiten du sare sozialetara sarbidea; emakumezkoen kasuan %55ak eta gizonezkoen kasuan %45ak.

– Sare sozialak mugikorraren bidez gehien erabiltzen dituztenak 16 eta 24 bitartekoak dira, %55ak.

Sare sozialak eguneroko lagun

Munduan, online diren herritarretatik %73ak egunero erabiltzen du sare sozialen bat, eta %8ak ez du sekula konturik izan.

Bataz beste, erabiltzaile bakoitzak kasik hiru ordu ematen du egunero-egunero sare sozialetan (2 ordu eta 51 minutu)!

 

Aurreikuspenen arabera, mundu mailan sare sozialek 2011n zuten erabiltzaile kopurua bikoiztu egingo da 2018rako, eta 2.440 milioietara iritsi. Tumblr eta Pinterest dira 2014an gehien hazi diren sare sozialak; urte bakarrean %120 inguru erabiltzaile gehitu dituzte.

“2000-2014 bitartean %741 hasi da Internet erabiltzaileen kopurua munduan, 2009an sare sozialak agertu zirenetik batik bat. Iaz %11 hazi zen kopurua, 300 milioi erabiltzaile berri, eta beraz, munduan guztira 3.000 milioi dira sare sozialen erabiltzaileak egun”, ikerketaren egile Genoveva Purita irakaslearen arabera.

 

Eta zuk, sare sozialen erabiltzaile zaren horrek, ikusten duzu zenbaki hauetan zeure buruaren isla? Zein sare sozial erabiltzen duzu eta zenbatero, zein euskarritik sarbidea eginda?

Sare sozialak eguneroko lagun