Cubako karriketan galduta ibili ginenekoa

Ez da urtebete Manu Goiogana laguna eta biok motxila lepoan Cubara joan ginela. Abenturan, ezjakin hasi genuen bidaia Madrilen. Bisatua hegazkina irten baino ordu laurden lehenago egin gabe genuen, alajaina! Igandea zen, eta nahiz eta dena itxita egon, erretorika pixkatekin eta Airfrance konpainiako emakumea limurtuta lortu genuen, 15:00etako zuzeneko hegaldi batera atzeratzea eta bisatua egitea. Hor nonbait lehen terminalean. Izerdi hotza. Ez geneukan Habanan, gure helmugan, lotarako lekurik erreserbatuta. Ez zegoen planik biharko, are gutxiago, etzirako.

Hegazkinean ezagutu perkusionista batek lagundu gintuen lur hartu orduko lotarako lekua topatzen. Cuba zapaldu orduko, Bucanero zerbeza batera gonbidatu eta erre gabeko gasolina usaina zuen 20. hamarkadako carro amerikar batean bere etxera iritsi ginen, Habanako aldirietan. Hezetasuna mastikatu zitekeen, zaparrada tropikala ari zuen botatzen. Bere instrumentu eta trastoak utzi eta berriz ere carro berean utzi gintuen, gerora lagun egin genuen Orlandoren etxean. Neptuno kale erdian. Horrela hasi zen gure bidaia. Hona hemen argazki sorta bat.

argazkia, argazkiak, bidaia, caribe, cuba, habana, havana, karibe, Kuba, la habana, trinidad
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Cubako karriketan galduta ibili ginenekoa”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude