Boteredun elikagaiak (III): Lan duina ematen duen azukrea
Boteredun elikagaiak (III): Lan duina ematen duen azukrea
Boteredun elikagaiak (I): Hezten zaituen arroza
Boteredun elikagaiak (II): Etxebizitza hobetzen duen patata
Boteredun elikagaiak (III): Lan duina ematen duen azukrea
Boteredun elikagaiak (IV): Migrazioa saihesten duen artoa
…
Elikatzeaz gain, elikagaiek eskolara laguntzen gaituzte, eritasunak osatzen dizkigute, emakumeei aurrera egitea ahalbidetzen die, etxebizitzak hobetzen dizkiete. Elikagaiekin gosea dago, aldaketa gosea. Boterea dutelako, bizitzak aldatzekoa. Mariamena, Albarena, Hugorena eta Marena. Baita, beraiek bezala, gure laguntza jasotzen duten milioiena ere. Jakin nahi duzu nola?
Alba Zaracho, mundu osoko bidezko merkataritza dendatan azukrea, azukre organikoa saltzen duen kooperatiba bateko kidea da. Azukreari esker independentzia ekonomikoa du, baita formakuntza espezializatua ere; bere eskubideak gauzatzen ditu orain.
35 urte ditut eta neure amarekin bizi naiz egurrezko etxetxo batean, oinarrizko elikagaiak ematen dizkigun baratze batez inguratuta dagoena, eta azukre-kanabera hektarea batzuk ere badituena. Uzta garaian jornalari batzuk kontratatzen ditut kanabera moztu dezaten, ingurukoek baino apur bat gehiago ordainduta, lana niri gustatzen zaidan bezala egin dezaten. Lan gogorra da. Nire aitarengandik ikasi nuen lana nola egin behar duten zelan eskatu. Oso garrantzitsua da jendea nola tratatzen duzun, esaten zidan, elkarrenganako errespetua behar da izan.
Gizon askori ez zaie gustatzen emakumeak etxaldean lan egitea. Batzuk esaten dizute: emakumea sukaldatzeko dago, erratza pasa eta arropa garbitzeko. Baina niri futbola gustatzen zait, eta boleian jokatzea. Eta gizonei eskatzen nien: Joka dezaket zuokin? Eta erantzuten zidaten: ez, emakumea zara eta ezin duzu boleian jokatu, ezta etxaldeko lanak egin ere. Uste dut autoritatea galtzearen beldur direla, emakumeak gure kabuz molda gaitezkeenaren beldur. Baina nik ez dut arazo hori, bakarrik bainago eta lan egiten baitut; onartzen didate hori. Kooperatiban gainera, emakume eta gizonen arteko harremana berdintasunean gauzatzen da, badira emakume gehiago ere bazkide.
Albak bezala, 1.700 pertsonak, Paraguay-ko Arroyos eta Esteros eskualdetan diren etxaldeetako ekoizle txikiak guztiak ere, ikusi ahal izan dute nola aldatu zaien bizitza. Orain diru-sarrerak eta formakuntza dute, eta horri esker bizi maila hobetu ahal izan dute; beren elikagaiak ekoiztu eta beren komunitatean aktiboki parte hartzen dute. Oxfam Intermón-ek Manduvirá-ko azukrea saltzen du bidezko merkataritza dendatan.
Beste zonalde batzuen aldean, Arroyos eta Esteros-en minifundioak dira nagusi, eta horrek herrialdeak pairatzen dituen gatazketatik kanpo mantentzen ditu, lurraren aldarrikapenarekin zerikusia dutenak. Egun Paraguay-k paradoxa krudela bizi du; 50 milioientzako elikagaiak ekoizten dituen arren, 1.300.000 herritar gosea pasatzen du-eta. Kooperatiba honen esperientziak erakusten du posible dela landa-eredu bat ekoizle txikiei laguntzen diena, sostengarria dena, eraginkorra eta errentagarria.
Azukrearen atzean dagoena
Herrialde industrializatuetan 30 kilo inguru kontsumitzen dugu pertsona eta urteko: azukrea ogian dago, esnekietan dago, eta aurrez prestatutako janari askotan. Egun, tomate saltsatik hasita estekietaraino, guztiak du azukrea; gutxienekoa da kafeari botatzen diogun koilarakada. 2011. urtean 168 milioi tona azukre ekoitzi zen munduan; %80 azukre-kanaberatik, klima tropikaleko landarea, gero eta gehiago bio-erregaiak ekoiztera bideratzen dena.
Mila milioi lagunek gosea duten planetan batean, elikagaiak autoei jaten emateko erabiltzeak eztabaida sortzen du. Paraguay bezalako herrialdetan, azukre organikoaren lehen ekoizlea, sojaren boom-a gehitu behar zaio fenomeno honi, bete-betean europear eta txinatar abereak elikatzeko esportatu eta bioerregaiak sortzeko erabiltzen dena. Lurraren borroka arazo sozial eta ekonomiko larria bihurtzen ari da, muturreko ondorioak dituena, nekazariak kanporatu izan baitira hirietara edo beste herrialde batzuetara, Espainiara, kasu. Paraguay-n ez ezik, Guatemalan, Brasil edo Kanbodian ere gertatzen da honakoa, besteak beste.
[…] Boteredun elikagaiak (III): Lan duina ematen duen azukrea […]