Mazedonia eta menestra txakurrarentzat

Mazedonia eta menestra txakurrarentzat

Mazedonia eta menestra txakurrarentzat? Zein da txakurraren menua? Telebistan agertzen diren iragarkietako bola horiek? Etxeko lanak? Galtzerdiak? Hori guztia existitu aurretik zer jaten zuten ba?

Animali orojaleen zerrenda ez omen da oso luzea. Ugaztunen artean ezagunena txerria da, ez dio ezeri muzin egiten. Hartza ere bai, inguruan fruituak baditu, fruituak, eta inguruan errekaren bat izanez gero, arrainak. Horretaz gain trikuak, urtxintxak edota saguak daude; giza abereaz gaindi, noski. Hegaztiei dagokienez, erroiak, oiloak eta ostrukak daude, esaterako.

mazedonia

Nik ez daukat txakurrik, etxe txiki batean bizi naiz eta ez daukat batere gogorik horretarako. Baserri batean gustura izango nuke. Sarean zerbait nabigatu ondoren, txakurrak ez dira inondik ageri orojale gisa. Baina txakurra daukan lagun batek esandakoaren arabera, batzuei asko gustatzen zaizkie fruituak, eta hemen dakart gomendatutako zerrenda. Bitamina!

 

mazedonia

SAGARRA: antioxidanteak dauzka, eta gozoa izan daiteke. Txakurrek gozoa maite omen dute, beraz ez eman errezil sagarrik. Garrantzitsua: mutxikina kendu behar omen zaio sagarrari, horrek kalte egiten omen die.

mazedonia

ESPINAKAK: burdina eta kaltzioa daukate. Horretaz gain, inflamazioaren aurkako erremedio ona ere ba omen da.

KALABAZA: zaporea gustuko omen dute, baita usaina ere sukaldean erabilitakoan. Digestioari ere mesede galanta egiten dio.

LEKAK: bitamina gorakada ederra txakurrarentzat.

SANDIA eta MELOIA: antioxidante eta bitaminez gain, hidratatzeko ere oso eraginkorra da.

AZENARIOAK: hainbat elementu on gehitzeaz gain, oso eraginkorrak dira ahoa garbitzeko.

UDARAk eta MASUSTAk ere batzuen gustukoak izaten omen dira.

Lagunak esandakoa zuekin konpartitzea otu zait gaurkoan, ea zer moduz doakizuen. Txakurra baduzue egin froga, eta gero kontatu!

Mazedonia eta menestra txakurrarentzat
Ganbelai, mazedonia, menestra, Pakito, txakurra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude