Okupa ditzagun ezinezkoak

Okupa ditzagun ezinezkoak

Gernikako Astrak egin duen bideo-manifestua da “Okupa ditzagun ezinezkoak”, fabrika okupatu zuteneko hamargarren urteurrenean argitaratua.

Orain hilabete eskas, Gabon egunez, 10 urte bete dira Gernikako gazte talde batek Astra okupatu zuena, arma fabrika izandakoa herriarentzako berreskuratu eta kulturarako fabrika sozial bihurtzeko.

“Mugimendua, sortzeko eta aldatzeko beharrizana beti egon da hor”, eta bideoan ezin hobeto adierazten den bezala, egitasmoa gauzatu zuten herritarrek ikasi zuten “bidea dela helburua baino garrantzitsuagoa”. Egun, Euskal Herrian izan ditugun gune autogestionatuetan eredugarrienetakoa dugu Gernikako Astra.

 

Okupa ditzagun ezinezkoakAfaria

2005eko abenduaren 24ko goizaldean fabrikara sartu zirenetik hamar urte joan direla-eta, hilabete osoa darama Astrak ospakizunetan murgildurik, eta antolatutako ekintzetan lanean boluntario izan diren guztien arteko afaria izango dute bihar.

On dagiela!

 

10, astra, Gernika, okupazioa, urtemuga

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude