Sautrela 429: Gotzon Barandiaran, Roald Dahl eta Haize kontra

Sautrela 429: Gotzon Barandiaran, Roald Dahl eta Haize kontra

Gotzon Barandiaran idazle larrabetzuarra etorriko zaigu aste honetako Sautrelara. Gidariaren okerra eleberriaz mintzatuko zaigu. Bi poesia liburu eta eleberri baten ostean, laugarren argitalpena du Barandiaranek. Bahiketa plan bat baliatuta, memoriari lotutako gaiak, ezkortasuna darien gertakariak eta gizarte kritika batu ditu. Estiloari dagokionez ere, erritmo biziko kontakizuna da Gidariaren okerra, deskribapenak maila apalagoan utzirik, ekintzari eta pertsonaien arteko elkarrizketa biziei arnasa ematen diena.

Erreportajean Roald Dahl idazlearen unibertsora hurbilduko gara. Duela gutxi bete dira 25 urte idazle galestarra zendu zela, eta aurten ospatuko da haren jaiotzaren mendeurrena. Umeentzako literaturagatik egin zen ezagun batez ere Roald Dahl. Bere kontakizunei iluntasuna darie, ez du haurrei itsusia dena ezkutatzeko joerarik. Helduak, esate baterako, pertsonaia oker gisa deskribatu ohi dira bere kontakizunetan. Arrasateko udal liburutegiko Asun Agirianok eta Manu Lopez Gaseni idazle eta itzultzaileak gerturatuko gaituzte Roald Dahlengana.

Juan Luis Zabalak itsasoari lotutako kontakizunez osatutako liburua ekarriko digu: Patxi Iturregiren Haize kontra. Elkar etxeak argitaratu zuen 1996an. Itsasoan girotutako zortzi ipuin ditu liburuak. Besteak beste, petrolio-ontzi, marinelen merkataritza negozioez edota aspaldi ikusi gabeko arrantzaleak etxeratzerakoan sentitzen direnak kontatzen dira bertan.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 429: Gotzon Barandiaran, Roald Dahl eta Haize kontra

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen

 

 

 

 

 

 

 

gotzon barandiaran, idazleak, literatura, Sautrela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude