Boteredun elikagaiak (I): Hezten zaituen arroza

Boteredun elikagaiak (I): Hezten zaituen arroza

Boteredun elikagaiak (I): Hezten zaituen arroza
Boteredun elikagaiak (II): Etxebizitza hobetzen duen patata
Boteredun elikagaiak (III): Lan duina ematen duen azukrea
Boteredun elikagaiak (IV): Migrazioa saihesten duen artoa

Elikatzeaz gain, elikagaiek eskolara laguntzen gaituzte, eritasunak osatzen dizkigute, emakumeei aurrera egitea ahalbidetzen die, etxebizitzak hobetzen dizkiete. Elikagaiekin gosea dago, aldaketa gosea. Boterea dutelako, bizitzak aldatzekoa. Mariamena, Albarena, Hugorena eta Marena. Baita, beraiek bezala, gure laguntza jasotzen duten milioiena ere. Jakin nahi duzu nola?

Mariamek arroza lantzen zuen etxean, bakarrik. Baliabiderik ez zuenean, ezin zituen seme-alabak eskolaratu. Orain, zentru batean egiten du lan, emakumeei salneurri hobeak lortzea ahalbidetzen diena; etekin handiagoak dituzte horrela. Arrozari esker, Mariamek bermatua du seme-alabak eskolara eraman ahal izatea.

boteredun elikagaiak arroza
Mariam Nana

Mariam Nana dut izena eta Bagré-n bizi naiz, Burkina Faso hegoaldeko lurralde batean, non arroz lurrundua ekoizten dugun. Azaleko osagai nutritiboak  mantentzen dira horrela; oso estimatua da gure zonaldean. Bagré-ko arrozaren emakumeak zentruan lanean hasi ginenean, gizonek ez zuten lurruntzearen garrantzia ezagutzen. Bilera  egin genuenean ezetz esaten ziguten, baratzera joan behar ginela lanera, artoa ereiten laguntzera; ez zuten nahi beraiek bakarrik utzi eta geure kasara, geure artean batzea.

Orain, beraien emakumeei zentrura etortzen uzteko guregana datozen gizonak ere badira, geure jarduerara batu daitezen. Lehen, aitak ez bazuen dirurik seme-alaba etxean gelditzen zen, eskolara joaterik gabe. Zentru honi esker, diru apur bat lor dezakegu, eta umeek ikasteko aukera izan dezakete. Batzuetan, senarrak ere lagundu ahal ditugu, landan lan egiteko diru nahikorik ez dutenean. Gauza asko egiteko aukera eman digu honek.

 

Mariam Nana Bagré-ko arrozaren emakume lurruntzaileen kooperatiben elkarteko lehendakaria da, eta, bere zonaldeko beste emakume askok bezala, bere senarrak ekoizten zuen arroza lurruntzen zuen etxean, harik eta Arroz Ekoizleen Batasun Nazionalak Oxfam Intermón-ek babestutako egitasmoa aurkeztu zien arte, emakumeek elkarrekin lan egin zezaten. 2011ko urtarrilean hasi zuten lan kolektiboa. Hasieran hamar elkarte eta 234 kide ziren, eta egun 18 elkarte dira jada, 460 lagun batzen dituztenak.

Zentru bakarrean lan egiteak antolatzeko aukera eman die, eta elikagaia merkaturatzerakoan baldintza hobeak lortu ahal izan dituzte. Aldaketa handia izan dute bizitzan, eta herrialdeko beste emakume batzuk hurbiltzen zaizkie, egiten dutena behatu eta errentagarria ote den ikusteko. Etxetik kasik ateratzen ez ziren emakumeak izatetik etxeko kontuetan erabakiak hartzera pasa dira: diru-sarrera propioak izateak dirua zertara bideratzen den erabakitzeko aukera eman die. Seme-alaben heziketa dute prioritateetako bat.

 

Hurbiltasun arroza: kontsumoa eta salmenta
Egunero-egunero munduan gehien jaten den oinarrizko elikagaia da arroza. Herrialde ekoizle batzuetan baina, paradoxikoki, merkeagoa zaie kanpoko arroza erostea, beraiek ekoitzia kontsumitzea baino. Burkina Fason, konpetentzia asiarrari merkatua kendu dio bertako arrozak, lurruntzeak duen balio erantziari esker; Afrika mendebaldeko emakumeen sukalde tradizionaletan ohikoa dena. 2010etik prozesu honetan laguntzen diegu, tokiko arrozak bertako eskariaren %40 betetzera eraman duen programa bati esker; oso produktu estimatua baita. Iraultza honek ehundaka familia plantazio suspertu ditu, eta emakumeen erabakitzeko ahalmena indartzen ari da; osasunarentzako onuragarriagoa den arroz bat bermatzen du gainera.

Boteredun elikagaiak (I): Hezten zaituen arroza

Zer duzu buruan “Boteredun elikagaiak (I): Hezten zaituen arroza”-ri buruz