Ba ote dago izaki bizidun konplexurik lur planetatik haratago?

NASAko estatubatuarren Curiosity Rover Martera heldu berri da. Noizbait planeta gorrian ura izan den aztertuko du Curiosityk, arroka artean ur zantzuak bilatuz.

 

Aspalditik jakina da Marteko martziarrak gizakion ameskerian besterik ez direla existitu. Orain arte ikertutakoaren arabera Marte da lur planetarekin antzekotasun gehien dituena. Berandu baino lehen tripulazio bat ere bidali nahi dute planeta hurbilera. Nolanahi ere, Curiosity Roverrek ez du argituko gizakiak gizaki denetik duen zalantza: ba ote da gure moduko izakirik hortik zehar? ba ote dago izaki bizidun konplexurik lur planetatik haratago?

Usteetan, ilusioan eta fedean mugitzen da galderaren erantzuna. Zientziak, oraingoz, erantzunak baino galdera gehiago ditu gai horretan. Hemen Eduard Punset zientzia dibulgatzaile kataluniarraren ustea.

inkesta
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude