Twitter euskaraz martxan da

Twitter euskaraz

Kosta egin zaio baina, azkenean, hemen da: Twitter euskaraz. Dagoeneko badugu mikroblogging sare sozial famatuaren interfazea euskaraz jartzeko aukera. 140 karaktere baino gutxiagotan eman daitekeen albiste pozgarria euskal twitterlariontzat. Berria berehala hedatu da  Twitterren eta #twittereuskaraz etiketapean irakur daitezke albistearen gaineko twitterlarien iruzkin gehienak.

Euskal twitterlariek hala eskatuta, Twitterreko arduradunek sare soziala itzultzeko bidea ireki zuten eta, pixkanaka eta guztion artean, lortu dugu euskaratzea. Atzerapen txiki batekin iritsi da, uztailaren 5ean espero baitzen Twitter euskaraz; baina, azkenean, heldu da, txekiera eta grekoarekin batera.

Gaztelaniaz edo frantsesez ez bezala, jatorrizko tweet hitza itzuli egin dute eta orain arte tweet bezala ezagutzen genituenak, txio bihurtu dira; twitteatu ekintza, txiokatu; eta retweeatu, bertxiotu. 

Twitter euskaraz jartzeko, zure kontuko ezarpenetara jo beharko duzu eta Basque – Euskara aukeratu hizkuntzen artean. Oraindik beta fasean dago; hau da, funtzionatzen duen arren,  konpontzeko zenbait akats izan ditzake. Horietakoren batekin topo eginez gero, jo ezazu Twitterren itzulpen zentrora eta eman ezazu akatsaren berri edo zuzenketa proposatu.

Twitter euskaraz

 

euskara, sare-sozialak, Twitter
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude