Azores, Atlantikopean arrantzan

Azores, Atlantikopean arrantzan

2014 azaroa

Euskal kostaldeko bazter guztiak arakatu eta gero, arpoia hartu eta itsasoko  beste inguru batzuk ezagutzeko  beharra sentitzen genuen Rober Martínez eta biok. Erabaki zaila izan zen baina konturatu orduko Atlantikoaren erdian dagoen San Miguel irlan geunden.

San Miguel Azores artxipelagoko irlarik handiena da. Bederatzi irlek osatutako artxipelago honetan, ur-jauziak, piztina naturalak, begetazio ugariko inguruak eta paisaia ikusgarriak aurki ditzakegu. Klima ozeaniko subtropikala da nagusi eta golfoko korronteengatik hezetasun maila oso altua da.

Azores, Atlantikopean arrantzanKondizio klimatiko eta harri bolkanikoz osatutako erliebe ezberdinei esker, begetazio eta  animalia espezie ugari daude artxipelagoan banaturik. Txori inmigratzaileen joan etorriak ugariak dira parajeotan.

Kuriositate moduan, esan ohi da, Azores-en dauden hortentsia urdinak, txori migratzaileek euren lumetan ekarri zituzten hazien ondorio direla.

Irla guztiak atlantiar itsasoaz inguratuta daude, uraren tenperatura 17-24 gradu bitartean mantentzen da urte osoan. Karibetik datozen korronte beroak uraren tenperatura epeltzen dute. Korronte hauen eraginez eta fitoplakton-aren presentziari esker, mota eta kolore guztietako arrainak aurki ditzakegu. Harri bolkanikoz osaturiko haitzuloak ur azpiko faunaren babesleku  dira, eta hauen inguruan mantak, marrazoak, izurdeak, marrazo balea, etab. ikusi daitezke. Akuariuma dirudi Azores-go itsas hondoak, ikusgarria!

 

Azores2 Azores1

Barturen uretan. Rober Martínez eta Joseba Barturen Azoreseko lagun batekin.

Flores eta Corvo izan ziren gure arrantza gune nagusiak. Heldu bezain laster, bertako arrantzaleen lagun egin ginen eta hauen informazioa ezinbestekoa izan zen inguruan genituen leku ikaragarrietaz gozatzeko.

Beraien informazioaren truke, guk arrantzan egindakoa  beraiekin konpartitzen genuen. Eguneko arrain goxoa dastatu eta gero afaloste luzeak izaten genituen, berriz arrantzaz hitz egiteko batez ere. Interes handia izan zuten gure arrantzatzeko moduaz.

Orduak eta orduak pasatzen genituen ur azpian, 18-23 metro inguruko sakoneran. Lehendabizi, antxoak, sardinak, bogak, etab. Horrelako arrain txikiak zeuden inguruak aurkitzen genituen eta han egoten ginen. geldi-geldi, arrain pelagikoak noiz agertuko zain.

Azores3 Azores5

Atlantikoko arrainak.  Durangoko Argiñano bazkaria prestatzen.

Pelagikoen artean, harrapatu genituen arrainak bonitoak, barrakudak, anjobak, jurelak eta serbiolak izan ziren. Arrantzatutako handienak,  18 kiloko serbiola bat eta 22 kiloko mero bat izan ziren.

Azores6Mero-ak arrantzatzea debekatuta dago Azores artxipelagoan baina bertako arrantzaleek ematen ziguten informazioa jasotzen jarraitu nahi bagenuen, beraientzako Meroren bat hartu beharra izaten genuen. Gure arrantza, beraiek eskainitako zerbitzuen truke.

Horrela joan ziren opor egunak, gau eta egun ur azpian. Orain Kantauri itsasoko arrain txikiekin konformatu beharra dugu, baina aurki, berriz ere maletak egin eta Azores aldera joango garelakoan gaude. Hurren arte, Azores!

 

Joseba Barturen (Durango)

MUGALARIn ere argitaratua:

mugalari.info/rober-eta-biok-atlantikoaren-erdian

 Azores, Atlantikopean arrantzan