Aurten, Txinan ez da inor hil koronabirusagatik

Aurten, Txinan ez da inor hil koronabirusagatik –

Koronabirusaren jatorria Txinan egon zen. Horren zalantzarik ez dago. Hilabete batzuetan zehar Txinaren arazoa izan zen. Mundu guztia zegoen Txinara begira, harrituta eta beldurtuta, birus kutsagarri eta hilgarri ezezaguna zelako. Txinak egunero hildakoak zituen. Wuhan, hau da, birus sortu zen Txinatar hirian konfinamendua ezarri zen. Haren inguruko probintzia ere. 11 milioi pertsona. Mundua are harrituago begiratzen zuen.

Gero, Txinatik salto egin zuen. Gizateria larritua eta harritua zegoen Txinatik kanpo ere hedatuko ez ote zen. Eta hala izan zen. Txinatik Iranera salto egin zuen. Japoniara ere. Estatu Batuetara. Europara. Italian gogor jo zuen hasieran. Kutsatu bat agertzea albiste handia zen. Baina kutsatu bat detektatzetik, hamarnaka, ehundaka, milaka izatera igaro zen. Esponentzialki igotzen zen. Hildakoen kopurua ere gora egiten hasi zen. Txinak 4.0000 hildakotik gora kontabilizatu zituen. Munduan inon baino hildako gehien zuen herria, momentu hartan.

Baina kopuru hori harrigarria eta beldurgarria ematen bazuen ere, erabat txiki geratu zen. Hildako bat eta bakar izatetik, hamarnaka, ehundaka, milaka izatera igaro zen. Olatuak joan eta etorri dira ordutik. Garai hartan, milioi bakoitzeko zenbat heriotza zeuden ezagutzera ematen hasi ziren. John Hopkins eta Woldometer bezalako webguneetan datuok eskuragarri jarri zituzten.

Gaur egun, milioi bakoitzeko 1.000 edo 3.000 hildako artean daude Europan eta Amerikan. Munduko txokorik urrun eta isolatuetara ere heldu da Koronabirusa. Ozeano Barearen edo Polinesiako artxipielago eta uharte txikienetara ere ailegatu da birusa. Herrialde aberats edo pobreetara heldu da. Mugarik ez du izan. Afrikan, egia da ez dela hainbeste hedatu, baina hara ere, heldu, heldu da eta heriotzak eragin ditu, jakina. Biztanleria gazteagoa denez, test gutxiago egiten direnez eta estatistika hain zorrotz jarraitzen ez denez kasu kopuruak apalagoak izan dira. Baina, harrigarriena dena zera da; Txina bezalako herrialde jendetsuan (munduko populazio handiena 1.600.000.000 biztanle), hots, munduko biztaleriaren ? bizi den tokian, 2020ko lehen uholdearen ondoren, 0 heriotza egon dira, datuen arabera. Kutsatuak bai, baina heriotzarik ez. Arraro-arraroa, ezta? Eta are arraroago inork ezer ez esatea honi buruz.

Badira munduko beste herrialde bakar batzuk, non Koronabirusak ez omen duen heriotzarik eragin: Ipar Korea eta Turkmenistan-en. Herrialde isolatuak izanagatik ere, zaila da sinestea egia denik. Baina Txinaren erraldoitasun kasuarekin alderatuta, hutsaren hurrengoa dira kasu hauek. Nork dio egia hemen?

Aurten, Txinan ez da inor hil koronabirusagatik

3 pentsamendu “Aurten, Txinan ez da inor hil koronabirusagatik”-ri buruz

  • Eta Hego Korea? Eta Japonia? Zenbat heriotza eragin ditu ba koronbirusak? Hutsaren hurregoa. Singapurren bertan ere aurten izan al da hilik? Horiek ere gezurra? Ez jauna, ez. Ez da horren zaila jakitea zergatik Txinan ez den heriotzarik izan aurten (iaz eman zituen numeroak jar litezke ezbaian eta Frantziakoak ere bai esare barerako, hasieran ez jakintasuna eta zakurkeria nahasian ibili baitzuten gehientsuenek)

  • esate baterako

  • josu naberan 2022-01-06 18:39

    Ni ez nintzateke joango egiaren bila Txinara, Israelera edota Errusiara, hain zuzen ere. Hobe Extremadurara jotzea.