Arte[faktua] 133: Ana Malagon idazle donostiarra, aste honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] 133: Ana Malagon – 

Ana Malagon idazle donostiarra elkarrizketatuko du Yolanda Mendiolak aste honetako ‘Artefaktua’n. ‘Ez dakit zertaz ari zaren’ (Elkar) da bere azken lana, hamabost narrazioz osatutakoa. Familia eta harremanak dira ipuinetako oinarrizko gaiak. Donostiako Joseba Elosegi begiratokian izango da saioa idazlearekin.

Saioko atalei dagokienez, Iosu Villanueva irakurle zumarragarrak Karlos Linazasororen ‘Lurra bere erro gorrira’ liburuaren gomendioa eskainiko du.

Bestalde, Izaskun Gracia Quintana ‘arte egilea’ zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu: “Idazteak autolaguntzarako balio al du?”

Eta amaitzeko, Minas BHIko Nahia Diez Lopezen ‘Urtebete itsasargian’ liburuaren inguruko booktubeaz gozatu ahal izango dugu.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

Ikusi saioaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 133: Ana Malagon idazle donostiarra, aste honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] literatur saioa ETBn