Alkohola heroina eta crack-a baino kaltegarriagoa da

Drogek (alkoholak, tabakoak eta onddoek barne) eragiten dituzten kalteak maila pertsonalean eta kolektiboan aztertu dituzte Erresuma Batuko Gobernuaren bi aholkulari ohik (David Nutt eta Leslie King) egin duten txostenak, eta dagoeneko hautsak harrotu ditu Erresuma Batuan. Drogen gaur egungo sailkapena ez dator bat droga hauek eragiten dituzten kalteekin, ikerketa honen arabera, eta droga legaltzat harturikoak sailkapenean goren daudenak dira, gainera.

Ondorengo indize hauek baloraturik kokatu dute alkohola droga kaltegarrienen mailan:

Norbanakoarengan eragiten dituzten kalteak:

  • kontsumoaren ondorio zuzeneko heriotza
  • kontsumoaren zeharkako ondoriozko heriotza
  • kontsumoaren zuzeneko kalteak
  • kontsumoaren zeharkako kalteak
  • dependentzia
  • kontsumoaren ondoriozko urritasun mentala
  • pertzepzio galera
  • erlazio pertsonaletan dakartzan kalteak
  • zauriak

Gizarte mailan eragiten dituzten kalteak:

  • delituak
  • kontsumoak dakartzan gatazka familiarrak
  • gertukoei eragindako mina
  • gizarteari eragindako mina
  • koste ekonomikoa
  • gizarteratzeko  gaitasunean galera 

ISDC Drogatarako Britainiar Batzorde Zientifikoaren ikerketaren arabera, hau da droga kaltegarrienen zerrenda: 

  • Alkohola (72 punturekin, goiko indizeak kontuan izanda, 0tik 100era)
  • Heroina (55)
  • Crack-a (54)
  • Metanfetamina kristalean (33)
  • Kokaina (72)
  • Tabakoa (26)
  • Anfetaminak (23)
  • Cannabisa (20)
  • Gama-hidroxiburiko azidoa (18)
  • Benzodiazepina (15)
  • Ketamina (15)
  • Metadona (14)
  • Mefedrona (13),
  • Butanoa (10)
  • Khat-a (9)
  • Extasia (9),
  • Esteroide anabolizanteak (9
  • LSD-a (7)
  • Buprenorfina (6)
  • Onddoak (5)

Alkohola, heroina eta cracka dira droga kaltegarrienak

Irudia | Alkohola, heroina eta cracka dira droga kaltegarrienak | Drugs | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Alkohola heroina eta crack-a baino kaltegarriagoa da”-ri buruz

  • Iruditzen zait ikerketa honen emaitzen berri eman duzuen hedabide guztiek, titular desegokia (egia osoa ez dihoena) jarri duzuela.

    “Heroina eta cracka askoz ere kaltegarriagoak dira alkohola baino, kontsumitzen dituen pertsonarentzako.”

    Horrek behar zuen titularra. Gizartearengan eta ingurukoengan kalte gehiago eragingo du alkoholak, baina ez kontsumitzen duenarengan.