Xabier Artola: “Oso istorio desberdinak dira bilduma honetara ekarritakoak”

xabier_artola_argi_itzalen

Antxiñe Mendizabal editoreak Xabier Artolari elkarrizketa egin dio “Argi-itzalen neurria” bere azken lanaren inguruan.

1– Istorio ezberdinek osatzen dute ipuin liburu hau. Guztiak bilduko dituen pentsamendu, sentimendu edo emozio bat esaten jakingo zenuke?

Bai galdera zaila! Bizitzaren aurreko ezinegona? Orokorregia da, inondik ere, aurreko erantzun hori, baina horixe da boteprontoan burura etorri zaidana. Bizitza, heriotza, denboraren joana, bakardadea, pertsonen arteko harremanak, maitasuna… gure gizarte-bizimoduen eta gure herriaren testuinguru hurbilean kokaturik, gehienetan.