Udako klasiko bat
Zurtz xamar genbiltzan aurtengo udan, ETORKI gaztaren urteroko iragarki kitsch hura ez dugula ikusi eta. Badakizu, dutxatik irten, desodorantea galtzerbean eman, txapela jantzi eta euskalduna naiz eta harro nago. Gazta bikaina egiten dute euskaldun hauek, pentsatuko du Iparraldean dabilen turista oldeak. Aurten kale, baina. Eskerrak Euskalduntxoa etorri den kitsch dosi dezentekoarekin, bestela ez bailitzateke ez uda eta ez ezer.
Afixa handietan ikusi dugu artzaitxoa: Euskal Herriaren benetako zati bat, dio leloak. Baina telebistako iragarkiak ere baditu eginak LACTALIS enpresak. Bertan ikusten da mutikoak burua ondo jarrita daukala eta saskitxoa erabiltzen duela gaztari nortasuna emateko. Oso euskalduna eta jatorra da egikera hori, jakina. Nola bestela?
La Manchako gaztagileek ikusten badute, laster dira zalapartaka.
( Bestalde, urteroko iragarki hauek bikainak dira Itxaro Bordaren %100 basque liburua esku artera ekartzen laguntzeko. )
La Mancha-koei ez ezik, Zuberoa bertan ere galde egiten baduzu artzai kooperatiba batetan esango dizute zein iritzi duten Etorkiri buruz. Ez oso positiboa, jeje
Iragarki hau gogoan dut, jaso nuen Iparraldean ikusi ohi ditudan iragarki, afitxa, produktu eta antzekoei so egiterakoan. Tumblr batetan botatzen ditut: http://ipar.tumblr.com/ Kuriosoa da gero zein imajinario bitxia, kitsch, folkloriko eta souvenir erakoa duten askotan. 😀
Portzierto, Findus-en ‘Poulet façon basquaise’ ere ederra zen kitsch-tasun aldetik begiratuta:
http://ipar.tumblr.com/post/664597464/xistera-bat-edo-saskia-edo-zesta-findus-en
10 minutuan Euskal Herrian. 😉
Baliteke baten bati jakingarri egitea duela bi urte erabili genituen kontuak, kitsch kontzeptua definitzen saiatzeko.