Udako klasiko bat

Udako klasiko bat

Zurtz xamar genbiltzan aurtengo udan, ETORKI gaztaren urteroko iragarki kitsch hura ez dugula ikusi eta. Badakizu, dutxatik irten, desodorantea galtzerbean eman, txapela jantzi eta  euskalduna naiz eta harro nago. Gazta bikaina egiten dute euskaldun hauek, pentsatuko du Iparraldean dabilen turista oldeak. Aurten kale, baina. Eskerrak Euskalduntxoa etorri den kitsch dosi dezentekoarekin, bestela ez bailitzateke ez uda eta ez ezer.

Afixa handietan ikusi dugu artzaitxoa: Euskal Herriaren benetako zati bat, dio leloak. Baina telebistako iragarkiak ere baditu eginak LACTALIS enpresak. Bertan ikusten da mutikoak burua ondo jarrita daukala eta saskitxoa erabiltzen duela gaztari nortasuna emateko. Oso euskalduna eta jatorra da egikera hori, jakina. Nola bestela?

La Manchako gaztagileek ikusten badute, laster dira zalapartaka.

( Bestalde, urteroko iragarki hauek bikainak dira Itxaro Bordaren %100 basque liburua esku artera ekartzen laguntzeko. )

Udako klasiko bat

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Udako klasiko bat”-ri buruz