Anjel Lertxundi: “Aurrera jarraitu nahi badugu, ezin dugu egin ezer gertatu ez balitz bezala”

Anjel Lertxundik (Orio, 1948) memoria historikoari hitza jartzearen garrantzia nabarmendu du ‘Etxeko hautsa’ izeneko lan berrian. Liburuaren hasieran Neska –horrela izendatzen du liburuan– Gorkari laguntza eske joan zaio bi etakide autoz norabait eramateko. Hogei urte geroago idatziz jaso du Gorkak orduan gertatutakoa eta Gerra Zibilean Francoren alde borrokatu zen aitari ari zaio idatzitakoa irakurtzen, aitak ezer ulertzen ez badio ere bere Alzheimer gaixotasuna dela eta.

Anjel Lertxundi: "Aurrera jarraitu nahi badugu, ezin dugu egin ezer gertatu ez balitz bezala"Donostiako Bulebarreko terraza batean bildu gara berarekin. Adeitsu erantzun ditu galderak eta jarrera bera izan du elkarrizketak iraun bitartean agurtzera gerturatu diren hiruzpalau lagunekin. Horietako bat da Javier Elzo soziologoa, liburuagatik zoriontzera hurbildu dena. “Nobelan zu ikusten zaitut eta ni ere bai” esan dio beasaindarrak. Identifikatuta sentitu den belaunaldi baten erretratua da eskuartean duguna. Guztiak Lertxundi bezalakoak balira, gentleman beunaldi baten aurrean geundeke.

– Esaera zaharra da: “etxeko sua etxeko hautsez estali behar da”. Suari hautsa botatzen saiatu zara liburu honekin?
– Ez, hain justu horren kontrako jardunean aritu naiz. Etxeko suaren istorio hori, etxeko lotsak etxean mantentzearen kontua, tradizio guztietan dago. Gaztelaniaz daraman titulua ere horixe bera da. Etxean eta norberak bere memorian gordetzea ondo dago baldin eta beste inori kalterik egin ez baldin bazaio, zeren eta besteak ere bere memoria dauka. Une horretan ezinezkoa bihurtzen da eta nik uste dut liburuan, neurri batean, horretaz hitz egiten dela.

– Apirilean Kirmen Uriberi eta zuri elkarrizketa egin zizueten El Paisen. Kirmenek elkarrizketa horretan esan zuen idazleak zaurian barrena ibili behar direla, garbitu eta ixteko. Hortaz, sendagile lana ere bada idazlearena?
– Idazlearen lana bada hori eta baita ukendu pixka bat ematea ere baina, batez ere, gaizki itxitako zauriak ondo ixten ahalegintzea da. Gaizki itxitako zauriek beti min ematen dute eta Seferis poetak esaten zuen memoria dagoen tokian ukitzen baduzu beti min ematen duela. Memoriak gordetzen ditu ezkutuan min eragiten duten elementua eta min hori sendatuko baldin bada, terapia bat segitu beharra dago.

Elkarrizketa osoa gaztezulo.comen.

Anjel Lertxundi: “Aurrera jarraitu nahi badugu, ezin dugu egin ezer gertatu ez balitz bezala”

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

17 pentsamendu “Anjel Lertxundi: “Aurrera jarraitu nahi badugu, ezin dugu egin ezer gertatu ez balitz bezala””-ri buruz

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-08-01 23:31

    “etxeko sua etxeko hautsez estali behar da” esaera ez da etxeko lotsez ari, uste dut garbi dagoela, eta esaeraren zatirik garrantzitsuena ez da estali egin behar dela, ETXEKO suarentzat ETXEKO hautsa erabili behar dela baizik. Oso kontu ezberdinak dira, eta euskal herriko politikan (besteak beste) oso-oso garrantzitsua. Ni ere ados nago ezin dugula egin ezer gertatu ez balitz bezala…baina nik ez dut ikusten inongo alderdi/korronte/eragile/dena delakorik ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-08-01 23:36

    A! Gauza bat zehaztearren: lehen esaldiarekin adierazi nahi nuena da ETXEKO LOTSAK eta ETXEKO ARAZOAK gauza ezberdinak direla. Oso.

  • zakarias aiztierdi 2011-08-02 10:19

    testu osoa irakurtzeko arazoa dut. zuek badezakezue?

  • Esteka zuzen dago, jada.

  • frankismoko genozidioaren biktimak oraindik kunetetan dagoz espainiako leku askotan, hori eta frankismoko krimenak egin zituztenak libre irten dute denak, eta horrek berriz egiteko posibilitateak handitzen ditu; 75 urte pasa eta oraindik anmesia kolektibo baten sartuta bizi dira gaurko instituziotako espainiarak

  • Aitzol Azurtza 2011-08-06 08:45

    Aitor Furundarenak dio ez duela ikusten alderdirik edo mugimendurik ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen duenik baina nik alderdi eta mugimendu bat oso argi ikusten dut orain hirurogeita hamabost urte eta ondorengo berrogei urte ingurutan gertatu zena erabat ahaztu duena: PP eta bere inguruko espainiar eskuindarrak. Hauek guztiz ahaztu dute 1936ko legezko gobernuaren aurkako altxamendua, ondorengo hiru urteetako Espainiako Gerla Zibila, nazionalek hil zituztenak, nazionalek arerioei ostu zizkieten ondasunak, Francoren diktaduraren ia berrogei urteak, presondegietan hildakoak, mendeku politikoa jasan zutenak, erbesteratuak, erbestean jaiotakoak… PPk (eta honen aintzindari zen APk) jende asko du Francoren gobernuaren aldeko zena edo diktadura berberaren egitura administratibo-politikoetan parte hartu zuena, hala ere, ezer gertatu ez balitz jokatzen dute PPzaleek!!

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-08-06 09:55

    Aitzol, eman dituzun datuak hor daude, benetakoak dira eta hoiei buruz ez dut ezer ezbaian jartzeko, baina ez dut uste PPk ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen duenik, inork ez du halakorik egiten, nire ustez PPk egiten duena da (gai honi dagokionez eta sinplifikatuz) gertatutako gauza batzuekin ezikusiarena egin edo distortsionatu, eta gertatutako beste gauza batzuei neurriz kanpoko tratamendua eman (eta noski, hauek ere distortsionatu). Hori ez da ezer gertatu ez balitz bezala jokatzea.

  • Norberak bere etxeko lanak egin beharko lituzke/ditu; noski, botere gezurtiaren gidoipean aritu gabe, unean uneko behar taktikoen arabera. Horiek ez dute inori bindikazio ekintzarik egin dezan eskatzeko zilegitasunik. Hartara, oso tristea iruditu zait ETAkoa izan zen preso bat M.A. Blancoren ekintza Joxi eta Joxeanek pairatutakoarekin parekatzea, eta oportunismoa iruditu zait, ez hausnarketa zintzoa. Zertatik diot hori? Blankoren erailketak arrakala zabaldu zuen gizartean, baina ekintza bera ez zen izan beste edozein erailketa baina gogorragoa (jarri ankerragoa, jarri nahi duzuena). Hori zehazki seinalatzen duena, nire ustez, etekina ateratzeko ari da edo, nahiago baduzue, botereak ezarritako gidoiari segika ari da.
    Bestela litzateke kotxe bonbak zibilak bizi diren kuartel etxeetan jartzeko erabakiaren gaineko hausnarketa auto kritikoa egitea(senideak giza-ezkutu gisa erabiltzen zituzten tesi eroa aitzaki anker), edo horiek txalotu izana.
    Autokritika sinesgarri eta zintzoa (eta aldebakarrekoa) ez bada, gezurra da.
    Eta politikoki eskatu behar dena (norberak egin beharrekoaz haratago), EGI BATZORDEA da, estatuak egin eta gainera onartu ez dituenak argitzeko. Amarako neskatoaren gezur bola gelditzen has daitezela.

  • Anduren liburuak zapuztuta utzi nau niri. Elkarrizketa ez da bikainagoa. Lehenik eta behin, liburuak mahai gainean jartzen duen tesia barregarria da, lotsagarria ez esateagatik. Literaturaren ikuspegitik ez ezik, politikarenetik ere. Jarri dezagun tipo bat ia istripuz sartu dena ETAn, ia arrastaka (behin insistitu diote). Joan da eeskatu diotena betetzera (fabore txiki bat), eta hara non agertu den Jonny Pistolas ergel zipote txoropito batekin eta beste tonto petral pare batekin. Auto batera sartu dira, dena birdinez betea, pipak, fusilak eta abar. Joan dira besterik gabe, segurtasun neurriak zertarako. Auto barruan, ETAkide bariaren kezkak airean, non nago, norekin, nortuk dira tonto ustel hauek. Eta tonto ustel horiek, noski, tontoarena egiten. Lehena, jefea (ze liburu fatxosillo guztietan daude ‘jefeak’ jefekeria galantak egiten, menpekoez abusatzen, eta abar), zeinak ETAkide barriaren toteltasuna (hitz-totela da, gizaxoa) isekaz erantzungo duen. Autoan sartu orduko, harro eta isekari. ETAkoa ez balitz, zerbait okerragoa litzateke. Joan dira, esan dugunez. Halako batean, ostras, kontrola! Hartu du burnia jefeak, eta hortxe hasi zaigu kantuan… kantuan! Tira, demente alu horrek zer egingo du ba. Baina, ez izan beldurrik, oker bat zen, ez dago kontrolik. Ez naiz luzatuko, ez du merezi. Baina horrela jaraitzen du liburu osoan, halako apaizkeria, konplexu, erru sentimendu nekagarri eta, okerrena dena, literaturaren kontrako batekin! Ze, izan gaitezen serioak, non geratzen dira munduko idazleak, gerra hain modu ‘askean’ jorratu dituztenak, sotanaren eragin lizunetik libre, literaturari merezi duen sakontasuna eta seriotasuna emanez: Gerra eta pakea, Hau gizon bat bada… Gizakiaren ariman arakatuz, hura azaleratuz, argituz… ez hura estali eta zikindu nahian, baizik eta alderantziz! Ze Anduk, ETAkideen jefea hala marrazten duenean, horixe egiten baitu: bere pertsonaien motabazioez trufa egin! Eta hark (Anduk) uste du ETAkidea (eta, hortaz, ETAkide guztiak) dela tamalgarri geratzen dena! Baina nola geratuko da ba tamalgarri, inork ere ez du sinisten eta! zaila egiten zait ikustea idazle batek bere balioa, bere prestigioa hala lurperatzen duela. Zinez dot, eta etsipenez ere bai. Idazle batek izan dezake bere ideologia, eta izan behar du. Lertxundik uste badu ETAk oker asko egin duela, hala esan dezake. Baina nobela batek panfleto batetik oso ezberdina behar du, are gehiago idazleak halako prestigioa duenean. Mario Puzok ez du mafiarekiko kariño asko iango, baina bere nobelan (El Padino) ez da ageri. Hasiko balitz gure Padrinoa marrazten lerdea dariola eta puzkerka eta umeak jaten, gaur inork ere ez luke nobela hura oroituko. Horregatik sortu zuen Padrinoa horren gogoangarri: istorio hura bakarrik maitasunetik konta zezakeelako. Lertxundik, ordea, gure idazle onenetako batek, antogonista bat sortzen ez dakiela erakutsi du, edo, hori erakutsi ez badu, erakutsi du gorrototik idaztea ez dela gomendagarri, ez bada penagarri geratzearren. Hala baita geratu.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-08-07 09:27

    Gai honen baitan artikulu interesgarria gaur BERRIAn.

  • Jorge Etxague 2011-08-07 15:11

    Liburua irakurrita, harrituta geratu naiz egin dizkioten zenbiat kritika gogorrekin: egingo nuke kritikok gehiago daukatela kritika politikotik kritika literario hutsetik baino. Esan beharra daukat liburua gogoz irakurri nuela lehen orrialdetik azkeneraino, eta hori ez da sintoma txarra. Barkaidazue, baina dexente irakurri dut neure bizialdi honetan, eta, liburu txar bat topatzen dudanean (eta hori ez da batere zaila, zoritxarrez), nekez bukatu ohi dut; jeneralean irakurketa bertan behera uzten dut, Montaigne-k bezala pentsatzen baitut: bizialdi hori laburregia da gure denbora apurra liburu kaxkarrekin alferrik xahutzeko… Lertxundiren narraziozko liburu gehienekin gertatzen zaidan bezala, lan honetan ere gauza batzuek asebetu naute -aitareriko harreman korapilotsuak, batez ere; gainera, protagonistaren aitak ordezkatzen duen tipo soziopolitikoa ez da gehiegi azaldu euskal literaturan-; bestetzuek, aldiz, ez horrenbeste, adibidez, autoan egindako eldarniozko bidaia hark, edo Neskareriko harremanak, baina ez arrazoi politikoengatik, literioengatik baizik. Gauza bera gertatzen zait, bada, Jesús Maravall madrildarrarekin, nahiz eta guztiz bat natorren Lertxundik hainbestetan aguantatu behar izan dudan Madrilgo “inteligentsia” ustez progreari egiten dion kritikarekin. Dena dela, liburua irakurri ahala burura etorri zaizkit etengabe Lertxundik berak beste batean idatzitakoak, batez ere azken saiakera liburuan. Halatan, hona aldatuko dut pasarte bat, eztabaida honetarako nahiko pertinentea iruditzen zaidalako, hau da, nahiko ondo argitzen du Lertxundiren jarrera bortizkeriaren aurrean:
    “Ez naiz gure azken urteotako indarkeriari bizkarra erakutsi zale. Areago: indarkeria horri aurpegiz aurpegi begiratzen diogunean -alde gogaikarrienei ere aurrez aurre begiratzeko gai izango garen egunean-, irtenbide baten atarian gaudela sinetsiko dut. Bestela eta bitartean, ez. Baina azken urteotako indarkeriari hauts-izpirik ere barkatzen ez dion askok gure memorian garden jarraitzen duen beste indarkeria izugarri hura justifikatzen, zuritzen, babesten segitzen du.” (Eskarmentuaren Paperak, 100. or.).
    Bitxia da, baina pasarte hau azpimarratu nuen eleberria irakurri baino askoz lehenago.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-08-07 15:50

    Jorge, aukeratu duzun testu horretan berriro ere irakur dezaket hainbatetan ikusitakoa: “azken urtetako indarkeria” eta “gure memorian garden jarraitzen duen beste indarkeria izugarri hura” aipatzen dira. Oker ez banago, bigarrenean Frankismoaz ari da, eta lehenengoan ETAtaz. Hala bada (oker egon naiteke, noski), Anjel bera ari da errealitatearen zati garrantzitsu bat ezkutatzen, azken urteotako indarkeria ez baita ETArena soilik izan, are gehiago, kontutan izan gizarte honetako zati handi batentzat ETArena ez dela izan ez indarkeria nagusia, ez ankerrena ere. Nire ustez bere analisia partzialegia da diagnosi zuzena egin ahal izateko, eta zail egiten zait Anjelek dakiena jakinda partzialtasun hori interesatua denik ez susmatzea.

  • Jorge Etxague 2011-08-07 17:10

    Aitor, beldur naiz ez ote zaren testuari esanarazten berez esaten ez duena. Lehen irakurraldian, neuk ere “azken urteotako indarkeria” hori ETArena zela interpretatu nuen, ETArena soilik, alegia(eta, bide batez, zenbat dira azken urte horiek, 10, 20, 30…?), baina, egia esan, bitan pentsatuta esamoldea nahiko zehaztugabea ageri da, ez dut uste indarkeria horren egilea aipatu ez izana kasualitate hutsa denik. Halatan, neuk behintzat “azken urteotako indarkeria” txikitatik ezagutu dudanarekin identifikatu nuen: ETAren hilketak, baita estatuarenak ere(A Hirukoitza izan, GAL izan, berdin da), hori beste kontu larri asko ahaztu gabe: tortura sistematikoa eta sistemikoa, mendekuzko espetxe-politika, aldrebeskeria judizialak, eta dena kutsatu duen gerra-hizkera bortitza, “dialogo” hitz noblea ere kriminalizatzeko iritsi dena (kasu egin eleberrian bertan azaltzen den Maravall kazetari zitalari…). A. Lertxundirekin gauza guztietan ez nator bat, baina, oker ez banago, berak proposatzen duen ariketa Alberto Méndez zenak “Los girasoles ciegos” eleberriaren hitzaurretxoan proposatzen zuenaren ildotik doa: bortizkeriaren eta minaren orrialdea pasako bada, ezinbestekoa da minari aurrez aurre begiratzea. Lertxundiren ekarpena zentzu horretan ulertzen dut: puzzlearen zati bat baino ez da, azken finean. Eta, bide batez esanda, Euskal Herrian han-hemen sumatzen diren zantzuak ikusita, esango nuke bide horretatik euskal gizartea aurrerago doala espainiar gizartea baino: Soto del Real-en preso dauden senideak bisitatzera doazen euskaldunek Madrilgo eskualde horretako herrien kale-izendegiarekin topo egin dute behin baino gehiagotan, seguru aski: gauden 2011. urtean, “Avenida de José Antonio”, “Avenida del Generalísimo” eta enparauak ez dira falta.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-08-07 17:27

    Jorge, oker egon naiteke, noski, baina badaezpada ere esan egingo dizut zertan oinarritzen naizen testu horretatik ondorio hori ateratzeko: “azken urteotako indarkeriari hauts-izpirik ere barkatzen ez dion askok gure memorian garden jarraitzen duen beste indarkeria izugarri hura justifikatzen, zuritzen, babesten segitzen du”. Testu honetan “azken urteotako indarkeria” singularrean dago, eta agerikoa iruditzen zait, ondoren frankismoa eta hura “justifikatzen, zuritzen eta babesten segitzen” dutenetaz ari dela. Beraz, azken hauek zein indarkeriari ez diote hauts-izpirik ere barkatzen? Erantzuna emana dago. Ezberdin ikusiko nuke “azken urteotako indarkerietako bati” edo zentzu horretako zerbait idatzi balu.

  • Oraindik gogoan dut Anjelek berak Txalaparta argitaletxearen ‘Adiskide maitea’ liburuan idatzitakoa, mingarria. Erronka jarri zien argitaletxeak idazleei, euskal preso politiko bati, izan zitekeen ezaguna, ezezaguna edo imajinarioa), gutun bat idaztea, literaturaren esparrutik (genero epistolarraz gain, ipuinak ere baziren). Anjelek berak inoiz ikusi dudan keinurik itxusiena, eta hutsalena egi zuen: presoari idatzi, motz, arbuioa baino ez azaltzeko. Literaturaren ikuspegitik ere ez zuen piperrik balio; balio izan balu, tira, baina hori ere ez. Honekin esan nahi dudana da Anjelek halako jarrera ireki eta argia azaldu nahi izan duela, pentsalariarena, nolabait, baina zinez sentitzen duena ez dela hori, ezta gutxiago ere. Beraz, halako esaldi lapidarioak botatzen dituenean, hautsa dela eta alfonbra dela, adiskidetzearen kontura-eta, ez zait sinesgarri egiten. Zeinek jakin, agian Espainiako Narratiba Sariaren ubera segitzekotan idatzi du liburua, gure bizilagun maiteek esperotako testu gogorra, ekidistantziarik gabekoa.

  • “Tiroa kontzertuaren erdian” liburua (Belen Gopegui, Txalaparta argitaletxea) zein Eider Rodriguezek egindako hitzaurrea gomendatuak. Zertara datozen horrelako nobelak, klixeak, karikatura zarpailak, betiiiiiko leloak. Guztion mesedetan eginak ote dauden, ala boterearen (eta bere indarkeria ezkutuaren, ezezagunaren, ia anekdotikoaren, ezta? ttiki-ttikiaren) mesedetan. Nola saltzen dizkiguten, zelofana eta intsentsua! Zein memoria mota berreskuratzen laguntzen duten, zein zauri orbaintzen, zein. Izango da “ZEN” planaren memoriaz ari dela? Zeren ni akordatzen naiz, eta are gehiago halako produktuak eskura heltzen zaizkidanean. Ala Anduri berari plan horrek eragin zauri sendagaitzez ari ote? Nire lagun batek espetxean irakurri nuen “Adiskide maitea”. Bitxia: Bere moduluan, Udalbiltzako partaide izateagatik zazpi urte t´erdiko kondena betetzen ari zen neska bat, eta USTEZ euren izenak USTEZKO zerrenda misteriotsu batean agertzen zirelako seina urteko kondena betetzen beste bi neska (Zein zerrenda?–Zerrenda bat.–Baina non dago? Zer zerikusi dut nik? Ikusi nahi dut.–Zuk ez duzu ezer ikusiko. Hor zaude, norbaitek zugan pentsatu zuen eta kito.–Baina nork, non!–Ixiltzeko, insolente! Sei urte, se levanta la sesión). Pareko moduluan, espetxean hogeita sei urte zeramatzan gizon bat, besteak beste. Guztiak Euskal Herritik zortziehun kilometrora, lehen graduan, isolatuak, labezomorroz eta arratoiz inguratuak, errealak eta metaforikoak, denak. Eta zer zetorkigun deitoratzera Lertxundi hau? Ez-dakit-zein-poetaren hitzekin fidatu beharko da, memoriaren minaz mintzo zaigunean. Baina terapeuta bezala zera, inkonpetente samarra, ala? Inork bere bokazio hori sinistuko balio, noski.