Susa, literatura eta sareaz zenbait hitz

susaIzagirre beltz, egurra ematen… izenburuko artikulua irakurri ostean (Sustatu, 2001/05/25), lagunarteko mezuren bat edo beste izan ditut. (Pribatuak) Eta nik ere, kulturgintzan eta sarean hacktibista naizen honek, iritzia emateko, hitza hartzeko beta ukan dut. Erantzun bat jarria dut Sustatuko mezu zerrendan, baina gero eta zailagoa egiten zait editorerik gabeko formularioetan berbak idaztea, wordpress software librera gehiegi ohitu eta wordpress-dun argitalpenen batean idaztea pentsatu dut. Zuzeu worpdress software libre eta euskaratuarekin dagoenez, eta hemen ere literaturaz eta komunikazioaz idatzi dezakedanez, artikulua bere horretan plazaratuko dute hemen. Negritak, kurtsibak, parrafoak eta loturak erraz jarriaz, trackback eta pingback eginez… html errazean, konplikazio askorik gabe.

komunikazioaz, sareaz eta literaturaz lau berba

Speak white hitzaldia entzundakoa nauzue. Liburuaren aurkezpenean egon nintzen Donostian, eta berriki herriko gaztetxean ere izan zen Koldo Izagirre. Eta Luistxoren kronikan, biltzen da bai liburuak eta bai Koldoren entzundako hitzaldiek adierazi dutena. Hitzaldiaren kontaketa polita egiten du hor Sustatuko editoreak. Subjetibitatetik beste du objetibitatetik. Egungo kontaketa, beraz egungo informazio edo kazetaritza.

Susa, literatura eta sarea
Post honen bigarren zatia baina, ez dakit zertara datorren. Youtuben ez agertu nahi izatea, idazle baten eskubidea da. Bere hitzen grabaketa difusio eta txarto ulertzeen egoera bizi duen edonork, tentuz hartzen ahal du informazioaren demokratizazioa, noski. Gero eta idazle mediatikoagoak ditugun honetan, informazioaren aroan kondoia jartzea ere interesgarria izan daiteke. Eztabaidari uko egin barik, pentsamendua antzutu gabe, bisible eginez, publiko aurrean jardunez… eta ahoan mihia gorde barik, gainera. Besterik da, nik ere parte hartzen dudan Susa eta Armiarma proiektuei buruz dioena. Ez dut ulertu, piperrik bez! Bai edo ez?

Ez da deus aipatzen sarean osorik online dauden ehundaka liburuei buruz, literatur aldizkarietan dauden miloika karakter euskaldun eta eskuragarriei buruz…

twitter bai, twitter ez… facebook da kontua? Posta zerrenda gortina atzean denentz?

Azken 15 urteak Susa literatura argitaldariaren inguruan eman ditut. Eta euskarazko Internet, teknologia berriak, kulturgintza, literatura, jarrera kritikoa, irizpideak sortzen, hedatzen, kezkatzen eta hausnartzen… ez dut talde heterogeneo, anitz, ausart eta jakintsuagorik ikusi.
Susak euskaraz sortu, euskarari ekarri, hedatu, promozionatu du euskarazko literatura, zentsurik zabalenean, inork ez bezala gainera. Sarean eta paperean.

Kulturaren demokratizazio bat ekarri du, ezkerreko argitaletxetzat dut nik, ez proklama ustez ideologikoengatik, baizik eta jarrerarengatik. Zenbat egin eta egiten duen idazleen eskubideen alde, sorkuntzaren difusioaren alde, euskarazko letra inprimatu, ahoskatu eta abarren alde…

Susa ez da soilik argitaletxe bat. Elkarte bat da. Idazleak, musikariak, sortzaileak, editoreak, itzultzaileak, lagunak, euskaltzaleak, herritarrak bere baitan hartzen dituen sozietate mugatu muga ezin bat. Mugak oro gainditzea xede duen ekimena, enpresariala eta soziala. Euskalduna eta euskaltzalea.

Eta Susan, susakook pentsatu eta erabakitzen dugu gure iparra, gure egunerokoa, gure sareko jarduna, gure agerpen publiko edo instituzionala, gure markaren geroa, gure produktuen sozialiazioa, gure eskubideen kudeaketa.. sarean, Euskal Herrian eta munduan.
Susa literatura argitaletxean eta bere ekimenetan, blogak egitea, newsletterak egitea, tweetak botatzea, aurkezpenak zelan egin, liburuen portadak edo diskurtsoa modaz gaindi dago, modatik at… ke jarioen gainetik… helburuak ez direlako hoiek, beste handiago batzuk tartean.

Eta gainera, komertzialki ondo saltzen dira argitaletxeko liburuak, gero eta idazle berri gehiago hurbiltzen da ekimenera, sortzaile eta kultur munduko lagun askoren erreferentzia da, Administrazio ezberdinek gonbidatu eta iritzia eskatzen digute, sariak jasan behar ditugu eta ekimen berriak bultzatu.

Hori eta askoz gehiago da Susa, eta ez du izkutatzen. Aukera bat da Susa, eta uste dut luzaroan oparo jarraituko duela.
Biba zuek! Askizu eta ostegunetako lagunok.

 

Ez dizu onik egingo, Susak ez oso aspaldi (edo bai) plazaratutako bideo sorta bateko mezu nagusia zen.

Hemen bideo guztiak: susanews youtube

bibazuek, Internet, literatura, sarea, Sustatu
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

4 pentsamendu “Susa, literatura eta sareaz zenbait hitz”-ri buruz

  • ZuZeu

    Hemen ere jarriko dugu iazko Abenduaren batean argitaratu genuen hitzaldi hura

  • Abenduko hitzaldi hura ez da asteartean Izagirrek Arrasaten irakurri zuena.

  • Patxi Gaztelumendi

    Noski.
    Izagirrek liburua aurkeztu zueneko pdf-a duzu hemen klikatutakoa. Geroztik, hitzaldi asko eta onak eman ditu. Denak ezberdinak, denak eraberrituak… speak white terminoa Martin Ugalde foroan erabili zian, titulu horrekin beste hitzaldi batzuk eman ditu, tartean katalanez Bartzelonako unibertsitatean eta Euskal etxean, eta ziur naiz Arrasatekora joan izan banintz, Larrabetzukoaz bestelakoa entzungo nuela.

    Izagirre ez da beti hitzaldi bera eta berdina ematen duten hoietakoa, ez horixe. Copypasterik gabe sortzen duen idazleetakoa duzue, zorionez. Eta hitzaldietara, ez da preseski bere liburuaz berba egitera joaten… baina bere liburuaz asko hitzegiten ari gara aspaldion, eta euskaraz, eta autopsiaz… eta hori ere ez da txarra, ezta?

  • Patxi Gaztelumendi

    […] /(zuzeu.com agerkari digitalean ere idatzi dut aurretik) […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude