Sautrela 438: Julen Belamuno, liburuen diruak, euri kontuak

Sautrela 438: Julen Belamuno, liburuen diruak, euri kontuak

Julen Belamuno elkarrizketatuko dugu aste honetako Sautrelan. Bizitza-egitura osoa lanbidean oinarrituta daukan pertsonaia ia maniatiko baten istorioa kontatzen du Belamunok bere Gaueko zaintzailea eleberrian. Aluminio fabrikan segurtasun neurri berriak ezartzekoak direla eta, urte luzez enpresa zaindu duen langilearen azken orduak xeheki kontatzen dira, pertsonaiaren iraganean eta izaeran sakonduta. Julen Belamunok argitaratutako lehendabiziko eleberria da Gaueko zaintzailea.

Julen Belamuno

Erreportajean literaturaren alderdi ekonomikoan barneratuko gara. Liburu-denda batera sartu eta liburua erostea ariketa aski sinplea den arren, asko dira irakurlearen begietara ikusezinak diren aspektu ekonomikoak. Liburuaren prezioa zatikatu eta atzean dauden jarduera ekonomikoei egingo diegu lekua. Liburua idatzi eta salgai jartzen den arte, kate-lanean parte hartzen duten eragileen ahotsa gerturatuko dugu: argitaletxe, inprenta, banatzaile eta liburu-dendena.

Juan Luis Zabalak malenkonia alderik alde darion ipuin-liburua ekarriko digu, Jose Luis Otamendik 90eko hamarkada bukaeran argitaratutako Euri kontuak. Giro goibelean girotutako 20 ipuin, negu honen hondarrean aipatzeko aproposak.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 438: Julen Belamuno, liburuen diruak, euri kontuak