Birrineztatzearen inguruko gogoeta bat (argota)

(argota)

argotaBeharbada jada ez nago olatuaren gandorrean, azken uhinetatik urrun egon naiteke, modaz pasata… Batzuetan, oso noizbehinka, nire herriko nerabeak entzuten jartzen naiz, eta ez zait iruditu ikaragarri aldatu denik haien hitz egiteko modua gurearekin alderatuta; ez naiz hain zaharra. Nire argazkian aguretuta nagoela iruditu arren, bizarra egiten dudanean 30 urte kentzen ditut gainetik.

Uste dut oraindik nerabeek esaten dutela, guk esaten jarraitzen dugu, eta ni baino apur bat helduagoak direnei ere entzun izan diet. Belaunaldiz belaunaldi igaro den esamoldea darabilgu, gure lagun elkarrizketetan gurekin daramagu, baina bere funtzionamendu kontraesankorrak talka saihestezin batera garamatza.

Birrineztatzearen kontu hau, hots, ogi arrailetan pasatzearen istorioa.

Zozoei begira egon gaitezke sarri. Egun batzuetan ez zaigu aski odol iristen garunera eta motelago gabiltza; besteetan, hainbeste kontutan pentsatzen egoteagatik ez diogu arretarik eskaintzen aldamenekoari. Horrelakoetan, mila eta bat aldiz entzun izan dugu:

  • Hi, enpanatu adi!

Kontua da esamolde berbera erabiltzen dela justuki aurkakoa adierazteko. Adibidez:

  • Ez haiz ezertaz konturatzen, enpanatua!

Beraz, bi adierazpenak josiz gero, zentzu osoa daukan esaldi hau eraiki genezake:

  • Hi, enpanatu beharko haiz ba, enpanatuta ikusten haut eta!

Ez dakit ze belaunaldiren erantzukizuna izan zen birrineztatzearen sozializazio ulertezin hau, baina kitatu beharreko zorra dauka belaunaldi berriekin eta Historiarekin.

(argota)