Baigorri, Nafartarren bilgune

Baigorri, Nafartarren bilgune

Igande huntan, Apirilaren 24an Baigorrin iraganen den NAFARROAREN EGUNA hurbiltzen ari denez, Basaizea elkarteak aurtengo deialdia, leloa eta egitaraua aurkeztu ditu gaur goizean Iruñean, bai eta ere, bezperan, larunbatean Baigorriko Elizan iraganen den “IZAITEKO LIBRE: MANEX PAGOLAREN OIHARTZUNAK” musikaldiaren xehetasunak.

Baigorri, Nafartarren bilgune

Amaia Castorene (Basaizeko kidea), Antton Kurutxarri (Etxauzia-ko bozemalea), eta Laura Mintegi irakaslea, Sustrai Colina bertsularia, Jose Mari Esparza idazlea eta Xabier Yaben Iparla elkarteko kidea.

Duela 38 urtetik, Nafarroaren Eguna ospatzen dugu Baigorrin, Izpegiren bi magaletan dantzatzen eta kantatzen duen herria garela aldarrikatzeko. Euskarak batzen gaituela erakusteko. Sustraiak sakon lurrean, eta ametsak hegan haizean, etorkizuna elgarrekin eraiki nahi dugula erraiteko.
Justuki horrendako, gure herrian, separatista deitu gaituzte ardura. Euskara maite ginuelako. Kulturari eta lurrari atxikiak ginelako. Eta Izpegi zubia zelako guretzat, eta ez muga. Baina gu ez gira separatistak! Alderantziz. Unionistak gara gu! Gure herria batua nahi dugu! Nafarroa bi zatitan bereixtearen kontra gira. Euskaldunak bi estatutan separatzea ez dugu onartzen. Hemen norbait separatista izatekoz, hori nahi dutenak dira.

Horrez gain, aurten berezitasun bat badugu : ETXAUZIA GAZTELUA herriarentzat erosteko proiektua sustengatzen du Basaizeak, bertan NAFARTARREN ETXEA eraikitzeko. Horretarako abiatu den “Euskaldun Bat euro bat, konda gaitezen” kanpainan parte hartzera deitzen du, hala, beste zonbait baigorriarrekin batera.

Prentsaurrekoan Etxauzia gaztelua berreskuratzeko proiektuaren aurkezpena izan da Hego Euskal Herrian.

Baigorri, Nafartarren bilguneHorrekin batera, kultura eta unibertsitate mailako 70 pertsona ezagunen sustengu mezua plazaratu dute; besteak beste, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsulariak, Bernardo Atxaga, Itxaro Borda eta Joseba Sarrionandia idazleak, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Natxo de Felipe musikariak, Mireia Gabilondo eta Inigo Aranbarri antzerkilariak, eta Laura Mintegi eta Pedro Miguel Etxenike unibertsitate irakasleak haien sustengua erakutsi diote Etxauzia euskaldunentzat berreskuratzeko proiektuari.

Haien guztien izenean, Sustrai Colina, Laura Mintegi, Jose Mari Esparza eta Xabier Yaben bertaratu dira goizean Iruñera; eta bakoitzak, Etxauzia Nafartarren Etxea proiektua sustentzera ereman duten arrazoiak aipatu ditu.

Baigorri, Nafartarren bilgune

Baigorri, Nafarren Eguna
Basaizea Kultur Batasuna

Helburutzat Baigorriko eskualdean euskarazko ekitaldien eskaintzea forma ezberdinetan: ikusgarri, antzerki, kantaldi, eztabaida, gogoeta…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude