Sarrionandiaren itzulera argitu nahian

Sarrionandia

Handia izan da euskaldunon artean Joseba Sarrionandiaren balizko itzulerak sortu duen zalaparta. Baina Zuzeuk jakin ahal izan duenez, oraingoz ez da itzulerarik izango, ez legebidez, behintzat.

Sarrionandia Euskal Herrira itzultzeko asmoz zebilen, ez baitauka dagoeneko Espainiako Auzitegiekin argitu beharrekorik, Euskadi Sarietan argi geratu zenez. Baina kontua beste bat da: Sarrionandiak dagoen lekura itzuli nahi luke ostera ere Euskal Herrian egon ondoren, eta horixe da lortzen ez duena, dagoen lekura itzultzeko baimena. Areago, berrikitan izan zaio ukatua aspaldi eskatua zeukan baimen hori eta badirudi bere egoera Espainiako Gobernuaren jarreraren araberakoa dela. Alegia, Espainiak errefuxiatu eta presoekin daukan jarrera aldatu arte, nekez emango diotela baimena Sarrionandiari Euskal Herrira etorri eta dagoen tokira itzultzeko.

Beraz, zaila dirudi, Eskoriatzan eman beharreko hitzaldiak emango dituenik, bera present delarik, bederen. Beste gauza bat da hitzaldi horiek prestatu, idatzi eta beste nolabait emango diren ala ez.

(Joseba Sarrionandia eta Marie Darrieussecq-en arteko elkarrizketa)

Sarrionandia, Sarrionandiaren
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Sarrionandiaren itzulera argitu nahian”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude