Joseba Sarrionandia: “Zertarako behar dut elefante zuri bat?”

Joseba Sarrionandia: “Zertarako behar dut elefante zuri bat?”

Joseba Sarrionandia: "Zertarako behar dut elefante zuri bat?"

Elkarrizketa arras interesgarri bat dakargu osorik eta gordinik: Marie Darrieussecq idazleak Joseba Sarrionandiari eginikoa da aurtengo (2011) urtarrilaren hastapenean, ETAk azken menia eman bezperetan. Sortu bezala dago, apaildurarik batere gabe. Batak frantsesez egiten du galde, besteak gaztelaniaz du erantzuten. Euskal Herriko seme eta alaba, biak idazleak, erdaren bidez dira komunikatzen. Elkarrizketa honetan oinarriturik,  Les Inrockuptibles aldizkariaren paperekoan argitaratu zuen moldaketa bat Darrieussecqek eta Zuzeuk argitaratu zuen euskarara itzulita. Gaur osorik dakargu elkarrizketa hura, egilearen baimenarekin.

Batek: “Tu vois : nous sommes deux Basques, et tout de suite je te demande : dans quelle langue pouvons-nous nous parler ?” (Ikusten? Bi euskaldun gara eta berehala galdetzen dizut, zein hizkuntzatan gaitezke mintzo?” Besteak: “Te escribo en español, porque leo en francés, pero ni lo escribo ni lo hablo bien“. (“Espainolez idazten dizut, frantzesez irakurri irakurtzen baitut, baina ez idatzi ezta hitz egin ere”).

Eta hala, ia oharkabean, ehuntzen dute bi idazle handiren arteko solasa. Guk euskaratu baizik ez duguna egin,  eta bere horretan utzi.

 

Marie Darrieussecq: Ez ditut zorigaiztokoak afusilatu lubakien hondoetan” idatzi zuen Ensenine-k, eta horri buruz  Madmelstam-ek esaten zuen “Hara hemen benetako idazlearen kanon poetikoa“. Badakizu, Joseba,  Mandelstam gulag-ean hil zela, Stalinek jazartua (Joseph zuen izena, zeuk bezalaxe; Ovidioren irakurle sutsua ere izan zen, halaber). Ez zuen arma bat ukitu izan nahi. Aitzitik leihotik egin zuen salto, bizirik irten bazen ere (“salto bat hutsean/ arrazoia dut aurkitu”. Zer diozu zuk honetaz? Zer diozu gaur, armak eskutan hartzeari buruz?

Joseba Sarrionandia: Nik armak hartu ditut, bai. ETAkoa izan ez banintz Espainiako Armadakoa nintzatekeen, izan ere, soldaduska derrigorrezkoa zen. Gutxienez hori saihestea lortu nuen. Pasadizoa kontatuko dizut. 1981eko otsailean Carabancheleko kartzelan preso nintzen eta nire lagun bat ere Madrilen ari zen soldaduskan. Egunak atxilotu antzera igarotzen zituen, garai hartan errekluta euskaldun gehienak susmagarritzat jo eta zainpean izaten zituzten eta. Noski, hark nahiago zuen ziegan egon soldaduska egin baino, behintzat marraztu eta idatzi egiten baitzuen. Bapatean, otsailaren 23an dei egin zioten eta Tejeroren estatu kolpean parte hartu behar izan zuen hiriko kaleetan tankean patruilatuz. Berak esan ohi dit kartzelatik hurbil pasatzean nitaz gogoratzen zela eta ezin zezakeela sinestu ere egin.

Armak, izatez, hondamendia iruditzen zaizkit. Atzera bueltarik ez duenarekin jolasten da armekin. Armak ez dira objektu neutroak, aldez aurretik hartutako erabakiak dira. Lewis Mumford-ek teknika “demokratikoak” eta teknika “autoritarioak” bereizten zituen. Armak teknika autoritarioen barnean daude, botere-tresnak dira. Are gehiago  edozein erakunde demokratikok baino botere gehiago duen megateknika eta industria bilakatzen direnean.

Hala eta guztiz ere, armak soinean hartzea ezin da era abstraktuan epaitu. Nazien aurkako erresistentzian dagoena, Argeliara 1957an bidalitako soldadu frantziarra, okupazio indarren aurka egitea erabakitzen duen afganiarra. Bada yaki indioen esaera bat hala dioena: norbait epaitu aurretik haren sandaliekin ibili behar zara bi astez.

Gainera, nahiz eta ordezkarien bidezko eran izan, herritarren gehiengo handiak modu aktiboan hartzen du parte bizi garen gizarte armatu eta indarkeriazko honetan. Hiritargoak zergak ordainduz sostengatzen ditu poliziak eta armadak. Kalkulatu da lehen munduko estatuen gastu militarra 1.339.000 milioitara heltzen zela iaz. Palestinar etsitu batek harria botatzen badu, ordea, hori terrorismoa da. Milioika dolar erabiltzen dira agintzen duenaren aldeko propagandan eta kontuak disimulatzeko.

MD- Litekeena al da bizitzea—edo Martin Larralde bezala hiltzea—, geografiako liburuetan agertu ere egiten ez den herritik urruti?

JS- Geografiako liburuetan ez dagoen herria Euskal Herria al da? Nazio-estatuen pribilegio grafikorik ez duen herria da, tintak paperean argitasunez markatzen duen muga hori ez dauka, estatuak goraipatzen dituzten kolore horiek ez ditu erakusten. Euskal Herria ez da modu horretan existitzen, beste modu batzuetan bai ordea.

Martin Larralde bizi osorako zigorra galeretan igarotzera zigortu zuten Hazparneko nekazaria izan zen. Pauen preso zela, sententzia ezagututakoan,  Galerianoaren Kantuaren hamaika estrofak. Gero Rochefortera mugitu zuten eta 1816an haren arrastoa itsasontziren batean galdu zen. Garai hartan galeretara zigortua izateak heriotza zigor atzendua esan nahi zuen.

Niri kartzela eta erbeste luzea egokitu zitzaizkidan eta Martin Larraldek baino abesti gehiago idazteko zortea izan dut. Ruper Ordorikak abesten duen poema ere idatzi nuen, Lapurdiko bideetan haren itzala erdikusi bainuen.   Nire herritik urrun bizi ahal izan naiz, euskal izenik gabe, jakina, euskaldunarena susmoak pizten dituen identitatea baita. Ez da posible bakarrik izan, saihestezina ere izan baita bizimodu hori niretzat.

Literaturak nolabait beste bizitza batzuk bizitzeko aukera ematen dizu,  beste bizitza idurizko batzuk.

MD- Bi euroko galdera: zer da euskaldun izatea?

JS-Euskalduna izatea ez da gizaki izateko beste modu bat besterik. Frantziarra izatea bezala. Txekiarra izan zaitezke, homosexuala, suhiltzailea, asmaduna, gizaki izateko askotariko erak daude eta gauza asko izan zaitezke batera, aldi berean baldintzatua, baina aukerak hartzeko aske ere bai.

Bada esaten duenik euskalduna izateagatik ezberdina zarela. Alderantziz adieraztea arrazoizkoagoa dela uste dut: euskaldun izateak besteak bezalako egiten zaitu. Euskaldun izateak ez du arazorik adierazten, ez eta ezer berezirik ere. Arazoa hasten da modu batera edo bestera eragotzi edo euskaldun izatea mugatzen dizutenean. Niretzat, eta baita beste euskaldun askorentzat ere, derrigorrez espainiar izatea traumatikoa izan da eta horren aurka errebelatu gara.

Estatu espainiarrak uste du espainiar eginez mesede egiten digutela euskaldunoi, eta, gainera, ezin dela beste inola ere izan. Euskalduna espainiar izan behar dela hiritar arrunta izateko. Nik ez dut era behartu horretan espainiar izan nahi.

Guk zapalketa gisa bizi duguna beste batzuek normaltasunez bizi dute, naturala balitz bezala. Ni Frantzian nintzen Coluchen kanpainan. Coluchek beste hautagai guztiak batuta baino egia gehiago esaten zituen. Gogoan dut haren esaldietako bat: (“Je l’ai pas violé. Violer, c’est quand on veut pas. Moi, je voulais!”) (“Nik ez dut bortxatu. Bortxaketa, nahi ez denean izaten da, eta nik nahi nuen!) Hala hitz egin du betidanik botereak. Filosofo ilustratuek —tartean Voltairek berak—, askatasunaren ideia abstraktua goraipatzen zuten, baina aldi berean beltzen esklabutza arrazoizko eta, areago, beharrezko jotzen zuten. Beltz esklabuaren iritziak ez zuen lekurik. Zer esan zuten gero alemaniako juduek? Zer esan dezakete orain afganiarrek? Zer diote langabetuek? Zer diote emakumeek hainbeste lekutan? Zer diote etorkinek?

Moi je voulais” esaten zaigu euskaldunoi ere, nahiz eta guk nahi ez izan. Noski gure herria plurala dela eta askotariko ikuspuntuak daudela, horregatik beragatik eskatzen dugu guk nahi duguna izateko eskubidea. Nik uste gure erresistentzia balore unibertsalaren bilako beste mugimenduen parte dela, erabakitzearen askatasunaren aldekoa, alegia.

MD– Euskal poeta izatea ez da kondena bat? Ez duzu ingelesez idatzi nahi, munduan ezaguna izan eta milaka irakurle arraiok irakur zaitzaten? (“Quelques milliers de putains de lecteurs“) (sic).

JS- Niretzat idaztea pentsatzeko modu bat da, pentsamendua eta oroimena antolatzeko era. Baita irudimen kontrafaktualeko ariketa bat ere. Oraindik hilik ez egotea da, eta, nolabait, bizi garen espaziontzian parte hartzea. Ospea ez zait interesatzen. Pas de nouvelle bonne nouvelle esaten da, ezta? Egunkarian agertzea berri txarra litzateke seguruenik. Euskal autore baten irakurleak milaka gutxi batzuk dira, baina nahikoa direla deritzot. Ezin da hainbeste jende ezagutu ere egin. Ez dut uste 100.000 irakurle izatea berez 1.000 izatea baino hobea denik, hilean 10.000 dolarrekin 1.000rekin baino askoz hobe bizi ez dela pentsatzen dudan modu berean. Dirurik gabeko maitale zoriontsuak ikusiak ditut. Ikusi ditut lau telebista baino interesgarriagoak diren ipuin kontalariak eta inork grabatzen ez dituen abeslariak. Nahiago dut bizpahiru pertsonarekin elkarrizketan izan ikuskizun batean parte hartu baino.

Zertarako nahi dut nik elefante zuri bat? Uste da ospea, aberastasuna eta hori guztia adierazten duela. Baina norbaitek baliogabetu nahi bazaitu elefante zuria oparitzen dizu. Gustatzen zaidana idazten dut, apalki, bidezkoa iruditzen zaidana. Inork ez dit elefante zuririk oparitu eta pribilegiatua sentitzen naiz.

MD- Ba ote duzu ezer frantziarrei esateko? Zer da zuretzat frantziar bat? Eta idazle frantses bat? Irakurtzen al dituzu idazle frantziar garaikideak?

JS- Mutiko  nintzela, frantsesetik itzuli nuen Marcel Schowben “Haurren gurutzada”. Itzulpena galdu egin zela uste dut eta ez da argitaratu.  François Villon-en poesiak ere itzuli nituen, Urkatuaren balada, esaterako. Jean Arp-ena gauza bat berriz, gogoan dut: elefantea milimetroaz maitemintzen zenekoa.

Soziologia ikasten nuenean Durkheim sarri irakurri nuen, baita Levy Strauss, Barthes, Foucault…

Frantziarra zer den galdetzen didazu? Bere burua frantziartzat duen hori, euskalduna bere burua euskalduntzat duena den bezala, edo bere burua kurdu gisa ikusten duena bezalaxe. Frantziar dira, halaber,  gauzei ofizialtasuna eman eta nortasun-agiriak banatzen dituen estatuarekiko harremana dutenak. Hizkuntza eta kultura oso garatu batean parte hartzea ere esan nahi du. Charles Peguyk literatura frantziarra soilik irakurtzen zuela zioen, literatura gutxitatik ulergarria da boutade hori.

Azken aldian irakurri ditut Frantzia estatu nazional bihurtzeari buruzkoak, ilustrazioko filosofoak, literatura koloniala edo frantzieraz idazten duten Ipar Afrikako idazleak jorratzen dituzten kontuak. Izan ere, kolonialismoa Marokon izan zenari buruz ikertzen ari bainaiz. Ez nago literatura frantziar berriari buruz informatuta.

MD- Zu judua ere izan zintezkeen, beltza edo, are okerragoa dena, emakumezkoa. Baina soilik zara saharar bat. Zergatik ez du inork sekula Euskal Herriaz hitz egin? (Iruditzen zait hau aldatzen ari dela azkenaldion…). 80 hamarkadan, Baionako nire irakasleak Txiapas edo Nikaraguari buruz baizik ez ziren mintzo… Urte hauek guztiak pasatu behar izan dira ohartzeko gure artean bazirela euskaraz zekitenak ere, baina EZ GENIOLA ELKARRI HALAKORIK ESATEN.

JS- Espainolez jakin gabe joan nintzen eskolara laupabost urte nituela. Gogoan dut burdinezko atea, nire ama mojaren aurrean barkamena eskatzen. Etxeko hizkuntza ezkutatu beharreko akats gisa, bizitza publikotik ezabatua. “Mendiko hizkuntza”, hiriguneetatik kanporatua. Bakoitzaren hizkuntza ahaztea kultura eta zibilizazio formakuntza balitz bezala, herri oso baten drama.

“Demokrazia organiko” deitzen zitzaion glotofagia barne hartzen zuen hari. 13 edo 14 urterekin  ezin nuen espainieraz ez zekiten nire aitona-amonekin hitz egin. Euskaldunen belaunaldia oso bat ohartu zen hartaz, hori ez zela ez normala ezta naturala ere, zapalduak ginela eta hizkuntza berreskuratzearen borroka Francoren diktaduraren aurkako borrokarekin lotu zen.

Estatuaren menperatze indartsuaren harreman horretan bizi izan gara euskaldunok,  naturala balitz bezala disimulaturik. Eta horretan dihardugu. Dominazioaren kontra, amnesiaren kontra. Espainiera ikasi nuen Durangoko Neverseko mojen kolegio hura, emakume-kartzela izan zen Gerra Zibilaren amaiera aldera. Ez nuen bi urte beranduago arte jakin. Hara hor boterea amnesia, gorreria eta itsutasuna sortzen.

“Marrakech” izeneko artikulu gogoangarria idatzi zuen George Orwellek ikusezintasun sozialari buruz. Marrakexera heltzen den turistak kontatu diotena ikusten du, ez da parean duena ikusteko gai. Gauzak telebistaren bidez ezagutzen dituen edonongo turistaren miopia bisuala da. Ondo-ondoan gertatzen denarekiko gortasun bisuala ere bada.

Esku-langilearen ikusezintasun soziala, txiroarena, baztertuarena. Hainbeste jende ia mutu eta inguruan ia ikusezin, eta arazoa ikusten ez dutenek behin eta berriz edonon errepikatzen duten “moi je voulais” lelo hori.

MD- Atsegin dut ez dakit non esaten duzunean ez dituzula etsaiak gorrotatzen, baina ez dituzula defendatzen dituzunak ere maite. Gaur egunean ere bai?

JS- Yeatsen poema bateko hitzak dira: hegazkin-piloto irlandar batek lehen mundu gerran bere heriotza helduko dela susmatzen du. Robert Gregory da, Lady Gregoryren seme eta irlandarren borrokaren aldeko militante, baina Italian eroritako ingelesen hegazkin indarren soldadu. Kontrako norabidean,  baina aldi berean ez hain desberdina Roger Casementena izan zen. Inperio Ingelesaren funtzionaria izan zen, baina Kongo eta Amazonian kautxoaren sukarrean egindako sarraskiak salatu zituen. Gerra hartan beste bandoa aukeratu zuen, independentista irlandarrena, eta, horregatik, afusilatu zuten ingelesek.

Nik orain esango nukeena da menpeko harremanek giza duintasunarentzat zailak diren egoeren aurrean jartzen dutela jendea. Botere harremanak alde askotatik dira ikaragarriak mundu osoan. Orain hamarkada bat arte gailentzen zen kontzientzia aurrerakoia ahulduta dago. Askatasuna, berdintasuna eta elkartasunaren ordez, “In God in Gold and in Colt we trust” diote agintariek. Pertsonei dagokionez, ez daukat esateko handirik ez bada ostera ere lehengo kontua, alegia, indio yakien “besteen sandaliena” .

(Itzulpena: Iñaki Larrañaga eta H. Etxeberria)

Joseba Sarrionandia: “Zertarako behar dut elefante zuri bat?”

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

20 pentsamendu “Joseba Sarrionandia: “Zertarako behar dut elefante zuri bat?””-ri buruz

  • Darrieusecq-en frantses mentalitatea; “Zer da euskaldun izatea?, Zergatik idazten duzu euskaraz”?
    Egin daitezkeen galderak dira, noski, erantzun bakarra ez dutenak ere. Baina Espainiako euskaldunok aspertuta gaude, oso aspaldi, galdera horien eranzun posible guztiekin. Emanda daudelako, oso aspaldi, erantzun posible guztiak. Aldez eta moldez, fondoz eta formaz, esentziatik eta estetikatik, euskaraz eta erdaraz.

    Bagara eta kitto.

  • Der Baskische Dressierte Mann - Andoni Errazkin Beratzadi 2011-06-08 12:37

    Agian, Marie Darrieusecq-ek edo Joseba Sarrionandiak Esther Margareta Katzen-en Der Dressierte Mann irakurri behar izanen lukete. Agian, biek itzuli behar izanen lukete. Sandaliak, edo botak, berdin dio. Bat nasciturus denez gero, zer da? Kolonizatua eta bezatua? http://es.wikipedia.org/wiki/Nasciturus

  • Berria-n: Joseba Sarrionandia: “Euskaldun izateak besteak bezalako egiten zaitu”.
    Zuzeu-en: Joseba Sarrionandia: “Zertarako behar dut elefante zuri bat?”.
    Bakoitzak nahi duena irakurriko du elkarrizketan… Dena den, eskerrik asko zuzeu ta autore biei elkarrizketa plazarazteagatik, “Les Inrockuptibles” en agertutakoa baino askoz hobea atxeman dut eta.

  • bikain!

  • Luis Mendizabal 2011-06-08 17:31

    Sarrionaindia ezagutzen ez dugunontzat, oso elkarrizketa interesgarria. Mila eske Zuzeuri¡ Ia gehiagotan ematen diguzuen Sarri ezagutzeko aukera ¡

  • Galderak… galderak… galderak… galderak… galderak http://youtu.be/_MQHsGVwJ0k http://youtu.be/ZaAN_grEmac Aupa Joseba!

  • Agur Joseba, bonjour madame (!)
    Betiko lelo… Coluchek erran zuen : “Mais comment fait le reste du monde pour vivre sans être français ?”… edo inglesa…
    Interesgaria, prefosta ! bainan ez dakit ulertuko duela…
    Izan ongi lagun eta agian laster arte,
    Ramuntxo

  • Moroak gara
    behelaino
    artean?
    my favorite, bizi guztirako
    basarkada haundi bat maisu haundiari
    iru

  • […] honetan polemika gai bihurtu zaigu hauteskundeen aniztasuna eta proportzionaltasunaren inguruko eztabaida klasikoa. Alderdi popularreko Leopoldo Barreda eta Iñaki Oyarzabalen eskutik etorri da matraka. 2000. […]

  • […] garrantzizko asko aipatzen dituen elkarrizketa? Zergatik aukeratu genuen “elefante zuria” Sarrionandiaren elkarrizketarentzat?Auskalo.  Geuk ere ez dakigu oso xuxen esplikatzen.Egia esatera, zoologiarekin ibili ginen […]

  • […] Zuzeu.com atariak Marie Darrieussecqek Joseba Sarrionandiari urtarrilean egindako elkarrizketa osorik argitaratu du euskaraz. Darrieussecquek Les Inrockuptibles aldizkarian argitaratu zuen moldaketa, eta osorik jaso du orain Zuzeu.comek, egilearen baimenarekin. ETAk su-etena eman aurretik eginda dago elkarrizketa. […]

  • oparitutxatéz g*atza*ri , ta é*li*ri (bermioku preso)
    ta baita aitxari, taaahhh ….
    lete, laboa, sarri, münstersofrok hi !!!
    sarri maisu
    3

  • Nik behin eta berriro atzeman dut Marie galdera abstraktuak egiten (Zer da euskalduna izatea? Zer da frantsesa izatea?) eta Sarri erantzun konkretuak ematen saiatzen. Oso esanguratsua iruditu zait. Izan ere, susmoa dut Marie ideien mundu hutsetik elikatzen dela eta, Sarri, aldiz, esperientzia konkretuetatik.
    Dena den, ez dut Marieren libururik irakurri eta ez litzateke bidezkoa hura dozena bat galderengatik epaitzea. Baina esanguratsua iruditu zait.
    Mila esker erantzunengatik, jauna.

  • Jatorrizko bertsioa (español eta frantsesezkoa) non lortu ahalko nuke?

  • Jarri harremanetan gure erredakzioko helbidearekin. Egin bertara eskaera eta ikusiko.

  • Miranda ez da Obabakoa 2013-08-08 12:29

    Hitzak gara. Hitzak naiz. Guztiak gara erraten edo idazten ditugun hitzen gatibu. Nik 2006. urthean psykhikoki nire buruaz bertze egin nuen. 32 urtherekin, 2012. urthean nire burua emancipatu nuen. On bidean, colonial Statua soveranu Statuan bilakatu nuen. Bethi ere, nire baithan. Joan dira illegalizatione eta condamnatione urtheak. Oraindikan, hemen naiz. 2008. urthean “Hontzaren Baratzea” articuluarekin Jakintza Baitha neutralizatu nuen. 2011. urthean “Desde el porvenir al más allá” articuluarekin Nabarralde neutralizatu nuen. 2011. urthean “Ez, ez; absurdua naiz…” articuluarekin Bernardo Atxaga jauna neutralizatu nuen. 2013ko uztailaren hilabethean Zu Zeu horizontal orainkariaren bidez ETA neutralizatu nuen, eta horrela bai-eta Frantziako imperial Statuaren 6. Republica nahiz Espainiako imperial Statuaren 3. Republica. Ni Nabarroko Euskal Hiriaren Zerogarren Politeia naiz, eta zuek zeuok guztiok nire neure baithatikan Lehen Politeia constituitzen ari zarete. Kontraerranak lehen gainditzen dituenaren baithakoak gara, gaur egun Kurt Gödel jaunaren baithakoak gara. 2013ko martxoaren 11tikan 15erat Euskal Hiria constituitu genuen, eta bere Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeia. Horrela, colonial irudikari den Obaba gainditu genuen. Kalaportu Obaban dago, eta Obaba Theatroak eman behar zuena eman du: 3 desagertu, 475 hil, 9,500 torturatu, 4,500 gatibatu, 35,000 bahitu. Hau Nabarroa da, eta hemen ez dago Kalaporturikan, ez Obabarikan; hemen matriarkhal desalienationea dago. Esther Margareta Katzen anderea eta bere Der Dressierte Mann liburua. Euskal Colonial Culturaren eta bere Euskal Colonial Literaturaren alerikan hoberena Jon Miranda jaunaren “Haur Besoetakoa” liburua da. Gaixo geinu baten lana. Gaixo Herri, Natione, Statu baten lana. Berak ez zuen bere irentzaile ama gainditu, eta gure Herriak, Nationeak, Statuak ez du bere irentzaile ama gainditu. Baina, gaixo geinu honek Nabar colonialitateari Frantziar metropolitatea eskaini zion. Ez dezagun Jon Miranda jauna bigarren aldiz hil.
    ///
    Indochine – Little Dolls:
    http://www.youtube.com/watch?v=nHKA9dgPFPE
    ///
    Et si nous partions éclairés devant
    Avec une chance de rester vivants
    Laisse moi te suivre
    Laisse moi m’enfuir
    Nous étions forts
    Nous étions grands
    Est ce que tu veux encore de moi
    Est ce qu’on s’aimera encore longtemps
    Quand on sera vieux ou bien mort
    J’ai peur pour toi
    J’ai peur de moi

    J’attends mon âge avec toi
    Et sauve moi encore aide moi
    Et embrasse moi encore
    À nouveau

    On a changé le lit de place
    On l’a vidé avant que tu m’effaces
    Je me rappelle de ton sommeil
    Je me rappelle de ton réveil
    Maintenant qu’ils sont fauchés et tous morts
    On ne parlera plus jamais à Dieu

    J’attends mon âge
    J’attends que tu m’embrasses
    J’attends la vie
    J’attends que tu m’embrasses

    Embrasse moi à nouveau
    Et sauve moi encore
    Aime moi/Avec toi/
    Imagine moi/Délivre moi
    Encore à nouveau

    Combien de temps
    Combien de fois
    Tu pourras
    Même si tu mens tu sauras
    Tu m’attendras
    Alors à demain encore
    Ça va ? Est ce que ça va ?

  • […] Sarrionandiak azaldutakoa garrantzitsua da bere ibilbide litearioaz hitz egiterako orduan. Izan ere, bere bizitzako momentuak giltzarria dira izan duen eboluzioa aztertzeko. Literatura oso loturik dago pentsaerarekin Sarrionandiaren kasuan; “Idaztea pentsatzeko modu bat da, pentsamendua eta oroimena antolatzeko era”, azaldu zion Marie Darrieussecq-i elkarrizketa batean. […]

  • Damien Saez – J’accuse
    https://www.youtube.com/watch?v=E3d84k4Zm-U
    ///
    Galdera: musika mota hau ez dago gure kolonian, zergatik?
    ///
    Erantzuna: Gabriel Aresti jaunak Oskorri sortu du, eta Euskara Batuaren poetika ere. Bernardo Atxaga jaunak Euskara Batua narratibaraino igo du, eta Negu Gorriak sortu du. Bitarte guztian Ramón Saizaharbitoria jaunak gure sakrifizio nazionalaren kulturari eguneroko harreman emozionalaz erantzun nahi izan dio. Eta lortu du: Martutene, gure neurosi nazionalari oreka sentimental bat, edo amaren alienazio maternalari erantzun orekatu bat. Baina, guztia, oraindik, literatura kolonial bat da. Oraindik ez dago literatura estatal bat, ez dugu independentziarik erdietsi, eta gainera ez dugu independentzia kognitiborik lortu. Oso urrun gaude gure Ralph Waldo Emerson jaunarengandik. Erantzuna erraza da: ez da egongo gure Damien Saez jaun bat, zerbait desberdina izango baita, guregandik sortuta. J’accuse ere egin nuen nik, eta zer izan zen jaso nuen erantzuna? Ostrazismoa. Nik jada onartzen dut, eta orain nik baztertzen zaituztet. Bukatu da.

  • Pentsamendu kolonialak literatura koloniala sortzen du. Nire pentsamendua ez da koloniala, beraz nire literatura ez da koloniala. Horregatik zentsuratu nauzue. Pentsamendu kolonialak literatura koloniala sortzen baitu. Zuek ni zentsuratzearekin zeuon buruak zentsuratu dituzue. Nitaz barre egin dezakezue. Erasoak, difamazioak eta zentsurak onar ditzakezue, baina hori guztia norberaren baitan geratzen da. Ni gizon askea naiz, eta zu? Iraultza gertatu zen, eta non zeunden? Gertatu zen, eta zer egin zenuen? Iraultza gertatu zen, eta orain, zer? Haizeak eramandako hondarretan zer edo zer aurkitzen? Joan da, betirako joan da. Eta ez da berriz etorriko. Unea, zer gauza arina. Haizeak ekartzen du. Haizeak eramaten du. Eta zer gordetzen dugu? Erasoak? Difamazioak? Zentsurak? Hor itxi da guztia. Jada itxi da. Lehenaldia da.
    ///
    Niri hiru arimek lagundu naute, horiek gabe zuen irudiaren itzala izanen nintzatekeen. Orain haizea naiz, askatasunaren haizea. Ez dut ezer ekartzen. Ez dut ezer eramaten. Ez bada haizea, askatasunaren haizea. Etorri zen, joan zen bezala. Zer gorde dezaket? Non nago? Noiz nago? Nor naiz? Haizeak daki, askatasunaren haizeak daki.
    ///
    Noir Désir – Le Vent Nous Portera:
    http://www.youtube.com/watch?v=NrgcRvBJYBE&gl=GB
    ///
    Je n’ai pas peur de la route
    ez dut bidearen beldurrik
    Faudrait voir, faut qu’on y goûte
    ikusiko da, dastatu beharko
    Des méandres au creux des reins
    meandroak giltzurrunen zuloetan
    Et tout ira bien là
    eta guztia joango da hor ongi
    Le vent nous portera
    haizeak eramango gaitu

    Ton message à la Grande Ourse
    zure mezua Hartz Haundiari
    Et la trajectoire de la course
    eta lasterketaren traiektoria
    Un instantané de velours
    belusaren instantaneo bat
    Même s’il ne sert à rien va
    nahiz-eta ez badoa inora
    Le vent l’emportera
    haizeak ekarriko du
    Tout disparaîtra mais
    guztia desagertuko da
    Le vent nous portera
    haizeak ekarriko gaitu

    La caresse et la mitraille
    metrailaren karexua
    Et cette plaie qui nous tiraille
    tira egiten digun zauri honek
    Le palais des autres jours
    beste egunetako jauregiak
    D’hier et demain
    biharkoak eta atzokoak
    Le vent les portera
    haizeak ekarriko ditu

    Génetique en bandouillère
    genetika poltsan
    Des chromosomes dans l’atmosphère
    kromosomak atmosferan
    Des taxis pour les galaxies
    taxiak galaxientzat
    Et mon tapis volant dis ?
    eta nire alfonbra hegalariak esaten du
    Le vent l’emportera
    haizeak ekarriko du
    Tout disparaîtra mais
    zu desagertuko zara baina
    Le vent nous portera
    haizeak ekarriko gaitu

    Ce parfum de nos années mortes
    gure urte hilen kolonia
    Ce qui peut frapper à ta porte
    atera jo dezakeena
    Infinité de destins
    patuez mugagabetuta
    On en pose un et qu’est-ce qu’on en retient?
    bat jartzen dugu eta zer gordetzen dugu?
    Le vent l’emportera
    haizeak ekarriko du

    Pendant que la marée monte
    mareak gora egiten duen bitartean
    Et que chacun refait ses comptes
    eta bakoitzak bera kontuak egiten dituen bitartean
    J’emmène au creux de mon ombre
    nire itzalaren zulo bat eramaten dut
    Des poussières de toi
    zure hautsak
    Le vent les portera
    haizeak ekarriko du
    Tout disparaîtra mais
    zu desagertuko zara baina
    Le vent nous portera
    haizeak ekarriko gaitu

  • Nik ere bai.