Raper Ordorika: Zaindu maite duzun hori ‘remix’

raper ordorika

Nahikoa xextra egon da azken egunetan Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” kantua dela eta ez dela. Badakizue, EAEko legebiltzarkideak kantari. Abestiak bolo-bolo segitzen du, orain Raper Ordorikaren ordua da; abestiaren bertsio raperoa.

Bistan da Ruper Ordorikak Egunkariaren itxieraren ondorioz sortutako abestiak sona izaten jarraitzen duela. ETBk urtero egiten duen Euskal Kantak saioan EAEko legebiltzarkideek kantatzeko abesti aukeratu zuten lehenbizi “Zaindu maite duzun hori”. Horren ondorioz, iritzi eta sentimendu sorta zabala argitaratu da han eta hemen. Xabier Isasi EH Bilduko ordezkariak ere hitza hartu zuen kritiketatik defenditzeko. Ruper Ordorikak ere Mikel Iturriaren blogean bere harridura azaldu zuen, besteak beste, inork ez ziolako baimenik eskatu.

Ez dut argitu oraingoan abestia erabiltzeko baimena eskatu dioten oñatiarrari ala abestia bere egin duten besterik gabe. (Jontxu zuzeulariak baietz azaldu digu iruzkinean) Dena den, nahasketa lanareneta ETBren egitasmoaren arteko desberdintasunak nabarmenak dira. Erabilera politikoa ordez, kultur ekoizpenen elkatruke librea adierazten du musika lan honek.

Trifulca Posse taldeak sortu du kanta eta beste hamar abestirekin batera igo du sarera, doan jaisteko. Abenduaren 6an kaleratu zuten diskoa. Zer iritzi izango ote du Ordorikak bertsio honen inguruan? (Gustatu zaiola diosku Jontxuk) Eta zuk?

TrifulcaPosse_RaperOrdorika from begietan on Vimeo.

Diskoaren 10 abestien artean bada euskal kanta ezagun gehiagoren nahasketarik, Zea Mays taldearen Negua joan da ta aipatzekoa.

(Nahasketaren berri izan dut @itzalagunea txiolariaren bitartez)

Raper Ordorika: Zaindu maite duzun hori ‘remix’

Bistan da Ruper Ordorikak Egunkariaren itxieraren ondorioz sortutako abestiak sona izaten jarraitzen duela. ETBk urtero egiten duen Euskal Kantak saioan EAEko legebiltzarkideek kantatzeko abesti aukeratu zuten lehenbizi “Zaindu maite duzun hori”. Horren ondorioz, iritzi eta sentimendu sorta zabala argitaratu da han eta hemen. Xabier Isasi EH Bilduko ordezkariak ere hitza hartu zuen kritiketatik defenditzeko. Ruper Ordorikak ere Mikel Iturriaren blogean bere harridura azaldu zuen, besteak beste, inork ez ziolako baimenik eskatu.(Nahasketaren berri izan dut @itzalagunea txiolariaren bitartez)
musika, raper ordorika, Ruper Ordorika, trifulca posse, zaindu maite duzun hori

2 pentsamendu “Raper Ordorika: Zaindu maite duzun hori ‘remix’”-ri buruz

  • Jaime Otamendik elkarrizketaturik, Trifulca Posse-ko lagunak Euskadi Irratiko Mezularia irratsaioan azaldu ziren orain dela 10 bat egun edo… beraiek egindako mashup-ak aurkeztu zituzten. Eta bai, kanta hau Ruperri erakutsi zioten aurretik eta gustatu omen zitzaion. Ruperren baimena dute, beraz.

    Trifulca Posse-ko lagunek ondo adierazi zuten… diru-irabazi asmorik gabeko kontua dela egiten dutena. Lan polita egin dutena, nire iritziz.

  • Eta abestiaren hasiera brutala da: “Asereje de ja deje de jebi tu dejebi…”
    O_O Las Ketchup-ekin nahastua jajaja

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude