Karlistadei buruzko ikuspegi berri bat Ramon Labayenen eskutik

Bihar, abenduak 22 larunbata, arratsaldeko 18.00etatik aurrera, hitzaldia berezia izango dugu museoan. XIX.mendeko uniforme eta soldadutxoetan aditua den Ramon Labayenek berak karlistadei buruz duen ikuspegia aurkeztuko digu.

Karlistadei buruzko ikuspegi berri bat Ramon Labayenen eskutik

Plaza mugatuak izango dira eta sarrera librea izango du berriketaldiak. Hitzaldian zehar, kafea eta pastak eskainiko zaizkie udazkeneko hitzaldi ziklo honetako azken kafe-tertulian parte hartzen duten lagun guztiei.

Informazio gehiago eta erreserbak 943889900 telefonoan edo mzumalakarregi@gipuzkoa.net-era idatzita.

Karlistadei buruzko ikuspegi berri bat Ramon Labayenen eskutik

hitzaldia

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

21 pentsamendu “Karlistadei buruzko ikuspegi berri bat Ramon Labayenen eskutik”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2012-12-21 11:32

    Grabatu eta gero zabalduko duzue, munduan sakabanatuta gaudenontzat?

  • Kaixo Bittor!
    Hizlariak baimena emanez gero, noski!
    Eskerrik asko zure proposamenagatik.
    Ondo ondo ibili eta primeran hasi 2013a munduan sakabanatuta bada ere!

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-21 15:30

    Baita karlistak, baita PNV, baita “ezker abertzalea” erru berdinean erori dira denak, estsaiaren joko barruan mugitzera. Hiru mugimendu horiek porrot berdina jaso dute. Datorren korrente politikoa, martxan dagoena, uste dut etsaiaren logikatik at mugituko dela. Bestela, ez dago aukerarik garaipena lortzeko.

  • Ez dakit zein izango den Karlistaden ikuspegi berria, baina zure iruzkina, infantzoi hori, ez dator harira. Bestalde, ahaztu zaizkizu 1936ko errekete nafarrak: horiek bai mugitu zirela etsaiaren jokoaren barruan!

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-22 09:45

    Ez ziren errekete nabartarrak espainolak baizik, ezin zarelako nabartarra izan ta aldi berean espainola, da “inposible” bat, absurdo bat. Beste aldetik etsaiaren jokuan mugitzen dena etsaia bihurtzen al da? (PNV, SORTU, EA…..?)

    • Juan Inazio Hartsuaga

      Erreketeak bezain fededuna dirudizu horrelakoak esatean. Ez al duzu inoiz entzun Telesforo Monzonen pasadizoa erdaraz ez zekiten Ultzamako errekete atxilotuekin?

    • Beraz ez dago nafarrik Hegoaldean erresuma galdu zenetik eta XXI. mendera arte, hau da, zuen “planteamendu berriak” agertu arte. Zer esanik ez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, ez dago euskaldunik azken 800 urteotan. Beraz Estaturik ez dagoenez ez dago herritarrik, beraz ez dago herririk. Hara, nazionalismo espainolak esaten duten bera: “ez zarete herri bat, ez zarete nazio bat, ez zarete euskaldunak, vascoespainolak baino ez”. Bai xelebrekeria, batetik eta bestetik berdin herriari bere naziotasuna ukatuz..

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-22 13:02

    Ahal duzu euskaraz hitz egin ta hemen jaio eta espainola sentitzea, edo frantseza edo belgiarra edo nabartarra. Ezin dela da espainola izatea eta nabartarra. Bi termino juridiko-politikoak direlako. Bi Estatu. Helvetiar bat suizoa izango da edo ez, lusitano bat portugesa izango da edo ez, euskaldun bat nabartarra izango da edo ez. Baina ez dago dudarik Suiza helvetiarren Estatua dela, Potugal lusitanoren Estatua dela eta Nabarra euskaldunon Estatua dela. Zertarako eta norentzat nahi dugu Estau propio bat, Nabar Estatua? Guretzat, euskaldunentzat, irauteko eta ez desagertzeko.

  • Gogoan daukat orain bi urteko Aberri Eguna (edo hiru, hain doa azkar denbora!), Irunen, Indepentistak sarearen lehen agerraldi publikoa, nolabait esateko.

    Oso hunkigarria iruditu zitzaidan Labaienen hitzaldia. Bere burua jeltzale gisa aurkezten hasi zen, jeltzale izateaz harro, gainera. Isiltasun trinkoa entzuleen artean, euripean. “Baina gu abaroan ari gara, eta zuek, hor kanpoan, euripean”, edo halako bat bota zuen. Metafora ederra, inondik inora. Eta gaineratu zuen ez zetorrela jeltzale gisa, abertzale gisa baizik, hura Aberri Eguna zelako, ez Alderdi Eguna. Azkenean txalo zaparrada jaso zuen jendearengandik. Zalantzarik gabe, edorea eduki behar halako entzuleria baten aurrean “jeltzale gisa” agertzeko.

    Bada, Labaienek karlistadei buruz esan behar duena seguru nago mila aldiz interesgarrigoa izango dela nabarzaleen pitokeria guztiak baino. Infantzoiarekin eztabaidatzea ezinezkoa da, argudiorik ematen ez dituelako, sofismak baizik. Eta gainera eztabaida ez dator harira Labaienen hitzaldi bat iragartzen duen post honetan.

    • Argudiorik ematen ez duelako. Barkatu akatsa.

      • P.D. Lusitanoak Antzinateko herri bat izan ziren. Utzi zituzten inskripzio urriak irakurrrita, indeoeuropearrak omen ziren. Viriato haien buruzagiak zeregin ugari eman zien erromatarrei. Nahiko lurralde zabalak populatu zituzten, gaurko Portugaleko Alemtejon, baita Extremadura aldean ere. Augusto enperadoreak Hispaniako probintziak berrantolatu zituenan, Lusitania izeneko probintzia sortu zuen, Emerita Augusta hiriburu zuelarik, gaurko Mérida, bide batez esanda, Extremadura Autonomia Erkidegoaren hirburua ere badena gaur. Ernazimenduaz geroztik, herriak erreferente prestigiodunak Antzinatean bilatzen hasi zirenean, luso = portugaldar ekuazioa modan jarri zen, eta Camoens Portugaleko olerkari nazionalak Os Lusiadas olerki epikoa atondu zuen. Ironikoena hauxe dugu, Viriato Portugaleko “heroi nazionala” dela… baita Espainiakoa ere. Orain gutxi, Antena 3 kateak telesail ezin kaskarrago bat eskaini zion, “Hispania” izenekoa. Bertan, erromatar ezin gaiztoagoei aurre egiten diotenak lusitar ez bada “hispanoak” dira. Arrazoia ulertzen oso erraza da: “español medio” deitzen zaion entelekia horrek nekez ulertuko luke nola den posible “heroi hiper-espainol” bat lusotar izatea, berarentzat lusotarrak, zerbait izatekotan, portugaldarrak direlako. Era berean, helveziarrak herri zeltiar ziren, gaurko Suitzaren zati batean bizi zirenak, baita Baviera aldean ere. Julio Zesarri ere zeregin ugari eman zioten. Ernazimenduan “Helvetia” izena Suitza izendatzeko era kulto bat zen, nahiz eta, ikusten denez, gaurko Suitzaren zati bat baino ez zuten populatzen. Eskolan batzuok ez genuen ba ikasi behar izan Huelvakoak “onubenses” direla, eta donostiarrak “easonenses”? Izen klasikoak erabiltzeak gauzak ederragotzen ditu batzuen aburuz, nahiz eta askotan -edo gehienetan- desegoki erabili.

        Oso bitxia da nabalrzaleek nola irentsi dituzten nazionalismo handinahien amu guztiak, gero euskaldunei aplikatzeko. Ea norbaitek idazten euskal “Games of Thrones” bat eta historiari bakea ematen dioten.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-22 15:30

    Aberri eguna? ze asmakeria…. nondik etortzen da data hori? hobeto esanda nondik inportatua? Noiztik? Gure Aberri Eguna da Askatasunaren eguna: Abuztuaren 15-a. Pitokeria baino okerragoa: joan zaretenak urriaren 21-an Espainanaren hautestontzirat zuen erregeari fidalitatea ta leialtasuna ematera. Horren aurka gure Estatua, Nabar Estatua.

    • Okasio bila, infantzoia? Aberri Eguna ez zen inondik inportatua izan, eta lehendabiziko aldiz 1932ko Bazko Igandean ospatu zen, Bilbon (zuen jargonean, “Nabarraren Mendebaldeko Markaren hiriburua”, oker ez banago). Hasiera batean EAJoren kontua izan bazen ere, egun euskaldun askatasun-zaleon eguna eta ondarea da. Horregatik, unionistek eta piperpotozaleek ez dute oso gogoko, ez lehen, ez orain.

      Aberri Egunari diozun gorroto horrek errekete batena dirudi, motel. Galdera: nork debekatu zuen errigoroski 1936az geroztik? Nork atxilotu eta jipoitu zituen ehundaka nafar 1967an Eberri Eguna gaztelu Plazan ospatzeagatik? Nork hil zuen Beran Manuel Garmendia 1976ko Aberri Egunean? Zure dogma barregarriekin trufa egiten diozu egun hura ospatzeagatik asko jasandako jende askori. Batzuetan, bizia galdu arteraino.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-22 17:00

    inportatua? Bai, Irlandatik. Nork debetaku zuen 1936an? Legaltasuna, fidelitatea ta leialtasuna ematen diezuenei: indar okupatzaileak. Gorrota, zuk deitzen duzun “Aberri Eguna”-ri? Ba ez, pena ematen dit, etsaiaren logikatik ez ateratzea, ta data hori gurekin ikusirik ez duena eser erabiltzea. Unionistak gu gara, okupatuak sentitzen garenak batu nahi ditugulako. Konstituzionalistak gu gara, gure Estatuaren konstituzioa nahi dugulako. Zurea, autonomismo hutsa da, menperatuaren mentalitea, ez daukana autoestima politikoa. Indar okupatzaileen ahotsa, ez daukazulako kapazitaterik beren logikatik ateratzeko. Gure hilak gureak dira, baita Noainen hil ziren 5.000 gudariak, 5.000 estatalistak arratsalde batean…….

    • Et et et! Nondik atera duzu ni autonomista naizela?
      Noain-en eroritako gehienak mertzenarioak ziren, motel, garai hartan armadak mertzenarioek osatzen zituzten, gehienbat. Bestalde, Nabarrako errege horiek ezgauza hutsak ziren, gerrak egitan baitira irabazteko, ez beti galtzeko. Haiengandik ez dakit zer ikasi behar dugun, erresuma oso bat nola galdu goiz batez gero etxera trankil joateko ez bada. Bestalde, ez dut ulertzen zergatik tematzen zareten horrenbeste mendiek eta gauza guztiek hizketan zekiten garaiko Noain kontu horiekin. Nafarroako errege ezgauzen tradizioei jarraiki, Albretekoak erresuma galdu zuen goiz batez, baina Infernuan erregeek daukaten txoko berezian kontsolamendu edera bide dauka, orain haren oinordeko zuzen-zuzen batek ia Nabarra osoa gobernatzen duelako. Juan Carlos deitzen da. Etzi telebistan parada ederra daukazue nabarzaleok, eta zer dioen zuen erregeak (nirea ez da, hori behintzat argi daukat). Sinesten ez badidazu, begira ze pozik jarri zen Joanes Etxeberri Sarakoa albret-borboindarrak Pirinioaren bi isurialdeetan gobernatzera iritsi zirenean (25. atalean).
      http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm
      Eta, the last but non the least, Irlanda ez da hain toki txarra, motel.

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-22 19:15

    Ez dela zurea? Noski baietz, deitzen duenean beren hauteskundetara parte hartzeko korrika joaten zara eta. Normala den bezala, zure Estatu burua delako.

  • Bai, eta bere jauregian hartzen nauenean, belauniko jarri eta haren Maiestate Handiari muin egiten diot eskuan, amodioz ete mirespenez beterik, subdito fidelok egin ohi dugun gisa. Eta, nire traizio handia zigortuta, Pedro Nafarroako Marexalaren arima agertu zait ea honako zigor hau jarri dit hain desleial eta beaumondar izateagatik: zuekin eztabadaitzen ez jarraitzeko Nabarraldeko liburu guztiak buruz ikasi bitartean. Beraz, agur!

    • Menditarra, ez nintzaizun zuri ari, infantzoiarentzako galdera zen. Pentsatzen dut Espainiakoa ez denez bere erregea, ez bozkatzeaz gain zergak ere ez dizkiola ordainduko. Ez du erantzun eta berriz galdetuko diot, ziur naiz ematen ari diren eztabaidekin hemen barrena ibiliko dela.
      Beraz, infantzoi hori, ez diok Espainiako erregeari zergarik ordaintzen?

  • Obanoseko infanzoia 2012-12-22 21:58

    Oñazinoaren hitzak, agur bai.

    • Ematen du hainbat jende komiki historiko batean bizi dela… baina komiki oso oso eskematiko eta sinplean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude