Natur_Lab famili tailerra

Natur_Lab famili tailerra

Museoen Nazioarteko Eguna 2021 kartelaMuseoen etorkizuna: berreskuratzea eta berrimajinatzea lelopean ospatuko dugun Museoen Nazioarteko Eguneko jardueren esparruan, Natur_Lab, 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerra antolatu du Igartubeiti Baserri Museoak maiatzak 22rako, 10:30etatik 13:30etara.

Parte hartzaileek teknologia digitalaren bidez natura ondarea berrinterpretatuko dute. 3D inprimaketaren diseinua deskubritzeko aukera izango dute, baserriaren inguruko naturako elementuak oinarri sortzaile gisa erabiliz.

 

Maria R. Laspiurrek eskainiko du famili tailerra.

Prezioa: 3€ deskontuak familia txartelarekin.

Izen-ematea derrigorrezkoa da.