“KONEXIOAK. Ekintza artistikoak landa inguruneetan” Online topaketa

“KONEXIOAK. Ekintza artistikoak landa inguruneetan” Online topaketa –

"KONEXIOAK. Ekintza artistikoak landa inguruneetan" Online topaketaIgartubeiti baserri museoak Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du, “Museoen etorkizuna: berreskuratzea eta berriz irudikatzea” gaiarekin, ondarearen eta artearen arteko elkarrizketa irekiarekin. Diziplinen arteko bat-egite horrek gogoeta egitera eta gure ingurunearekin erlazionatzeko modu berriak imajinatzera gonbidatzen gaitu Maite Redondok eta Idoia Unzurrunzagak landa-inguruneetan garatutako proiektu artistikoak aurkeztuko dituzte, maiatzak 18an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Maiteren kasuan, Beiren gauzatu zuen bere proiektua, 2020ko Landarte, Nafarroako kultura garaikide eta landatartasunaren programaren edizioan. Idoia, berriz, Sormenaren Kabia ekimenaren hirugarren edizioan, Alkizako 2020ko hausnarketa, sorkuntza eta esperimentazio egonaldian.

Maite Redondok, disziplina anitzeko artistak Arte Ederrak eta Zinema Dokumentala ikasi zituen. Bere lan artistikoa paisaiari eta lanari lotutako gaietan oinarritzen da. Bere proiektuak aurkeztu eta/edo proiektatu ditu, banaka eta taldeka, MACBAn, Blueproject Foundation Barcelonan, Nafarroako Filmategian, Baluarten, Huarteko Arte Garaikideko Zentroan, Atenasko Arte Ederretako Lizentziatuen Elkartean eta nazioarteko eta estatuko zinema-jaialdietan [Kolonbia, Argentina, Italia, Bartzelona, Madril]. Huarteko Arte Garaikideko Zentroarekin kolaboratzen du elkarrizketak eginez eta egoitza artistikoak dokumentatuz.

Idoia Unzurrunzaga argazkilaria, Institut d ‘estudis fotografics de Catalunyan hezia eta Arte Ederretan lizentziatua da. Argazkilari profesional gisa dihardu arkitekturaren eta artearen eremuan/esparruan, eta bere proiektu pertsonaletan, inguruko erretratua, hiria eta natura daude. Bere lanak argitalpen eta erakusketa askotan erakutsi dira. Duela gutxi, Donostia hutsari buruzko bere argazkiak “Archivo covid-Universidad de Alcalá” delakoan parte hartzeko aukeratu dituzte.

Topaketa Igartubeitiko Facebookean streaming bidez jarraitzeko aukera izango da.

“KONEXIOAK. Ekintza artistikoak landa inguruneetan” Online topaketa