Maldetan sagarrak

images1.jpg

Gaur MALDETAN SAGARRAK izeneko liburuaren aurkezpenean izan naiz Donostian. Poza hartu dut EDU ZELAIETA eta IBON EGAÑA, gu baino infinituki gazteagoak direnen hitzak entzuetan eta, batez ere, guk ez dugun dohaina erakutsi digutenean: irakurleak dira. Finak oso. Sistematikoak. Liburu horrek 2005ean emandako hamar idazleren lanak biltzen ditu, tartean neure bat delarik, guztietan txatxuena, nire irudikotz. Hala ere, hedabideak han zirenez zerbait esan behar eta, honakoa esan dut: “Gaurko edozein euskal idazle Sissi enperatrizaren biografia idazten hasiko balitz ere,  Gatazkaren zantzua agertu eta nabarituko litzateke. Handik ala hemendik”. Erran nahi baita, gatazkak bizi izan gaituela orain artean, eta bizitzaren ikuspegia bera, gertaera horren arabera dugula eraikia. nahi ala ez.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)