Andere Kultua 2007-02-08 08:00 Hasier Etxeberria Kultura 3 Andere kultuari galdetu nion ea ezagutzen ote zuen Augusto Monterrosoren “Dinosaurua” izeneko ipuina. — Zoragarria da! Oraintxe ari naiz irakurtzen. José de la Colina (Tren de historias) Hasier Etxeberria ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak) Limoia Maldetan sagarrak
Nik beste bertsio bat entzun nuen.
MElkarrizketa batean, kazetariak galdera bera egin zion omen zion modelo bati. Honatx erantzuna:
” – Hasi naiz, baina, puf, ez dut oraindik bukatu”
Ez genekiena da Monterrosok euskaraz idazten zuela:
Dinosaurua
Esnatu zenean, dinosauruak hantxe jarraitzen zuen.
http://taperwarekolektiboa.blogspot.com/
Iepa
Galdera bat proposatu nahi dizuet:
Inoiz ez dut harrapatu ipuin horrek sugeritzen duena. Interpretaziorik eman al dezakezue zuek?
Eskerrik asko