Estreinaldiak: Maiatzak 6

Estreinaldiak: Maiatzak 6 –

Estreinaldiak: Apirilak 13

Estreinaldiak: Maiatzak 6

Doctor Strange in the Multiverse of Madness

MARVEL  fantasia eta animazioaren industria erraldoiak sortutako azken abentura. Oraingo honetan ezezagunera bidaiatzera gonbidatuko dute ikuslea,  Strange doktorearekin batera eta aliatu mistiko zahar zein berrien laguntzarekin, multibertsoaren errealitate konplexu eta arriskutsuetan zehar arerio berri eta misteriotsu bati aurre egin beharko diote.

Film iluna da, erraietatik idatzitakoa, beldurgarria; baina samurra, emozionala, tragikoa ere bai.

.

Red Rocket

Mikey Saber, zorigaitzean eroritako porno industriako izarra, bere jaioterrira itzuliko da, Texas estatuko landa herri atzerakoira.

Tragikomedia lotsagabea, sexuala eta basatia, Cannesko jaialdiko Sail Ofizialetik igarotakoa.

.

Onoda, 10.000 nuits dans la jungle

1944ko amaiera. Japonia gerra galtzen ari da. Taniguchi komandante misteriotsuaren aginduz, Hir? Onoda gaztea Filipinetako uharte batera bidaliko dute Estatu Batuetako lehorreratzeari aurre hartzeko aurretik. Oihanera daramatzan soldadu bakanek laster ezagutuko dute gizon honekin lotuko dituen doktrina ezezaguna: gerra sekretua. Inperioarentzat gerra amaitzear dagoen bitartean, Onodarentzat  gerrak 10.000 gau gehiago iraungo baititu.

Akziozko film zorrotz eta existentzialista, besteak beste, Cannesko Un Certain Regard sailetik, Cesar Sariketatik edota Sevillako Nazioarteko Jaialditik igarotakoa. Hain zuzen, azken honetan, Epaimahaiaren Sari Berezia eta Gidoi Onenarena eskuratu zituen.

.

Il peccato

Florentzia, XVI. mendearen hasiera. Michelangelo Buonarroti pintore, eskultore eta arkitektu famatua da, Kapera Sistinoaren sabaia amaitzeko egindako borrokagatik agortuta, pobrezian bizi dena. Artistaren mezenas eta aitabitxi papera jokatzen duen Julio II.a aita santua hiltzen denean, Michelangelok obsesio bilakatuko du bere hilobia amaitzeko marmolik onena eskuratzearen afera.

Bisualki ederra den film honek, antzezle protagonisten lanetan du bere erakargarritasun nagusia.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

.

Estreinaldiak: Apirilak 13

-Estreinaldiak: Maiatzak 6 –

Euskal pantailaren gunea