Kultura Bonua salgai Gipuzkoako 51 dendatan

Kultura Bonua salgai astelehenetik aurrera –

Aldundiak 8.854 Kultura Bonu jarriko ditu salgai astelehenetik aurrera Gipuzkoako 51 dendatan

  • Gipuzkoako 20 herritan erosi ahal izango dira.
  • Bonuak, diskoak eta DVDak erosteko, horietatik 3.542 euskarazko produktuak erosteko, eta 5.312 beste hizkuntzetakoak erosteko.
  • Euskarazko produktuek 12 euroko hobaria izango dute eta gainerakoek 8 eurokoa.
  • Bonuak urtarrilaren 15 arte erabili ahal izango dira.
  • Kontsumitzaileei lagundu nahi zaie, baita kulturaren arloko profesional eta enpresei ere.
  • Itxaso, kultura premia biziko ondasuna dela eta ez luxuzkoa aldarrikatu nahi dugu.

Astelehenetik aurrera 8.854 Kultura Bonu jarriko ditu salgai Gipuzkoako hogei herriko 51 dendetan. Honako herri hauetan, hain zuzen: Donostia (19 denda), Arrasate (1), Villabona (1), Hernani (1), Zarautz (2), Tolosa ( 1), Mendaro (1), Irun (4), Eibar (2), Oñati (4), Andoain (1), Lazkao (1), Oñati (4), Soraluce (2), Elgoibar (1), Beasain (1), Ordizia (1), Errenteria (4), Zumarraga (1), Orio (1), Mutirku (2). Kanpainarekin bat gin duten dendek bereizgarri bat izango dute. Bonua erositako dendan berean erabili beharko da bonua urtarrilaren 15-a baino lehen.

Kultura Bonua salgai Gipuzkoako 51 dendetanOraingo honetan, bi bonu mota egongo dira: bata, euskarazko liburuak, diskoak eta DVDak erosteko, eta, bestea, beste hizkuntzetakoak erosteko. Aldundiak 8.854 bonu jarriko ditu guztira herritarren eskura, horietatik 3.542 euskarazko produktuetarako, eta 5.312 beste hizkuntzetakoetarako; izan ere, aurreko bi urteetan, gaztelaniazko bonuak oso egun gutxitan agortu ziren eta, euskarazkoekin, berriz, arazo gehiago izan ziren. Gaztelaniazko bonu kopurua handiagoa denez, deskontua pixka bat txikiagoa izango da. Horrela,  bonuaren prezioa 20 euro izango da bi kasuetan, baina euskarazko materialak erosterakoan 12 euroko deskontua egingo da, eta gainerako hizkuntzetakoak erosterakoan, berriz, 8 eurokoa.

Bonuak salgai egongo dira liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak saltzen dituzten Gipuzkoako dendetan, betiere kanpaina honi atxikitakoetan. “Kanpainarekin bat egin duten saltokiei eskerrak eman nahi dizkiet. Kulturaz gozatzeko nolabaiteko “sukar” kutsakorra sortzen da egun hauetan, eta urte guztira zabaltzea nahiko genuke. Lortu nahi dugu bonua ahalik eta pertsona gehienek baliatu ahal izatea, eta Gipuzkoa osoko hurbileko merkataritza bultzatzea. Halaber, euskarazko eta gaztelaniazko produktuetarako bonuak bereizi ditugu, euskarazko kulturaren kontsumoa bermatzeko. Izan ere, kulturaren salmenta sustatzeaz gain, euskal kulturaren ekoizpena eta sorkuntza ere bultzatu nahi ditugu”, esan du Itxasok.

Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak -liburuak, diskoak eta DVDak- eskuratzen, ongizate eta gizarte kohesioaren eredua kulturaren inguruan sendotzen, kultur sektoreko enpresak indartzen, eta eredu kultural jasangarriago, parte hartzaileago eta eraldatzaileago bat lortzeko bidean aurrera egiten. Bonuarekin ezingo dira testuliburuak, ikasketa liburuak eta liburu profesionalak erosi.

“Eguberriei begira, kulturarekin gozatzea sustatu, saritu eta fidelizatu nahi da, eta liburu denda eta disko dendek osatzen duten merkataritza eta banaketa sarea indartu eta babestu, izan ere, kultur produktuen eskaintza zabala eskaintzen dute, bizi garen gizarte moderno eta kulturaniztun honi dagokion bezala” azaldu du Itxasok.

KULTURA BONUA 2017-2018
Garazi Liburudenda DONOSTIA
Elkar Arrasate, Bergara, Hernani, Tolosa ARRASATE
Basajaun Liburudenda BILLABONA
GAUEKO KOMIKI Denda HERNANI
LB Liburudenda-Paperdenda DONOSTIA
Alicia Liburudenda ZARAUTZ
Armageddon DONOSTIA
Librería Babel TOLOSA
Morroskillo MENDARO
BERTSO HOP DISKAK S.L. IRUN
BLOODY MARY DISCOS Y PRODUCCIONES S.L. IRUN
COMICS GENERACION X S.L. DONOSTIA
Librería Aritz DONOSTIA
EL CORTE INGLES S.A. EIBAR
Haritza Liburudenda OÑATI
ELKAR BERGARA KALEA S.L. DONOSTIA
ELKAR DONOSTIA ALDEZAHARRA S.L. DONOSTIA
Librería La Información DONOSTIA
Ernaitza Liburudenda ANDOAIN
GAROA LIBRERIA & WEB CONSULTING S.L. ZARAUTZ
GERRIKO S.L. LAZKAO
GRANDES ALMACENES FNAC ESPAÑA, SA DONOSTIA
Altuna Liburudenda OÑATI
Tobacco Days DONOSTIA
Ubiria Liburudenda DONOSTIA
Iratxo Liburudenda SORALUZE
Pitxintxu ELGOIBAR
Mirentxu Liburudenda_B BEASAIN
Ibarrondo Liburudenda OÑATI
KAXILDA KOOP. ELK. TXIKIA DONOSTIA
LIBRERIA DONOSTI S.L. DONOSTIA
LIBRERIA LAGUN S.L. DONOSTIA
Hontza Liburudenda DONOSTIA
Amaia Liburudenda DONOSTIA
Estanco Larratxa ORDIZIA
Zaloa Liburudenda IRUN
Mirentxu Liburudenda_E ERRENTERIA
Urki Liburudenda ZUMARRAGA
Ontza Paperdenda ORIO
Librería Yraolagoitia EIBAR
Maryam Liburudenda) ERRENTERIA
MARIA SABINA LECUBE GAZAGAECHEVERRIA MUTRIKU
Beristain Liburudenda MUTRIKU
Tinta Comics IRUN
Idatz Liburudenda DONOSTIA
PRESTE JUAN S.L. DONOSTIA
Librería Zubieta DONOSTIA
Estankoa SORALUZE
SIHARA GUADALUPE NUÑO ESQUEDA ERRENTERIA
Hirukar OÑATI
XENPELAR KULTUR DENDA S.L. ERRENTERIA
Aldundiak 8.854 Kultura Bonua jarriko ditu salgai astelehenetik aurrera Gipuzkoako 51 dendetan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Kultura Bonua salgai Gipuzkoako 51 dendatan”-ri buruz